Koldo Biguri | 14 Jun 12:21 2015
Picon
Picon

Umeentzako Vikidia entziklopedia

Kaixo:

Duela gutxi abian jarri dugu euskarazko VIKIDIA izeneko wiki entziklopedia, jada beste zenbait hizkuntzatan dagoena. Talde txiki bat gaude atzean eta euskarazko Wikipedian aritzen zaretenoi jakinarazi nahi dizuegu, bera ere edukiz hornitzeko.

Vikidia helbidean topatuko duzue hari buruzko azalpen gehiago.
Bertan irakurriko duzuen bezala, 8-13 urte bitarteko umeentzat pentsatutako proiektua da, eta horrek esan nahi du, bereziki, haientzako moduko euskara maila nahi dugula, ahalik eta irakurterrazena; eta, bestetik, adin horretako umeentzako eskola-kurrikulumaren arabera moldatutako edukiak nahi ditugula.

Parte hartzera animatzen bazarete, ongi etorri!

Koldo Biguri

Vikidia
Vikidia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina, euskara garbi eta errazea...

Ver en eu.vikidia.org

Vista previa por Yahoo

Bertan irakurriko duzuen bezala, 8-13 urte bitarteko umeentzat pentsatutako proiektua da, eta horrek esan nahi du, bereziki, haientzako moduko euskara maila nahi dugula, ahalik eta irakurterrazena; eta, bestetik, adin horretako umeentzako eskola-kurrikulumaren arabera moldatutako edukiak nahi ditugula.

Parte hartzera animatzen bazarete, ongi etorri!

Koldo Biguri

Xabier | 6 Aug 18:22 2012
Picon

Elhuyarkoen mezua

Honezkero iritsiko zitzaizuen Josu Aztiriaren mezua (Eusko Jaurlaritzak, aurten, hasieran eman asmo zituen 100.000 euroak eman beharrean, 18.000 euro besterik ez duela emango, eta abar).

Krisi garai honetan Jaurlaritzak diru kopuru hori murriztea logikoa iruditzen zait (bereziki, beti esan izan dudanez uste dudalako Wikipedia boluntarioen lanean oinarritu beharko litzatekeela, eta idealena ez dela Wikipedian testuak sartu edo hobetzeko ordaintzea). Eta logikoa iruditzen zait, era berean, Elhuyarkoek beren jendearekin egitea 18.000 eurorekin egin daitekeen lan apurra.

Beraz, honelako zerbait idaztea pentsatu dut:

«Zuekin berriz lan egitea plazera litzateke, baina ulertzen dut horrelako murrizketa izanda oraingoan ohiko wikilariok kanpoan geratzea.»

Dena dela, uste izan dut hobe zela lehenengo gure artean hitz egitea. Elhuyarkoen jokabide horri inork kritikatzeko zerbait ikusten badio (nik oraingoz halakorik ez diot ikusten), eta gainerakook horretan bat baldin bagatoz, erantzun bateratu batek indar handiagoa izango du betiere.

Ondo izan,

Xabier

Blanca Urgell | 10 Mar 11:23 2012
Picon

Agurra

Egun on guztioi:
Duela egun batzuk, sarrera bat egiten animatu nintzen, wikipedian ez zegoela ohartuta eta egon behar zuela etsita. Beldurra ematen zidan, baina... ez da hain zaila! Beraz, atzo Lexikografiaren adar joriarekin ausartu nintzen, eta poliki-poliki osatzen ahaleginduko naiz. Zeozertan gehiago lagun badezaket, hemen naukazue.
Ondo izan!

Xabier Eskisabel | 7 Dec 03:14 2011
Picon

Kaixo zerrendakideok!

Kaixo denei,

Euskarazko Wikipedian aspalditxo izena eman banuen ere, gaur arte ez dut posta zerrendan izena eman eta erabilgarria izango delakoan nago.

Nire kezka nagusia egun irudirik gabe egon daitezken artikuluak osatzea eta horretan nire lana lagungarri izatea gustatuko litzaidake.

Besterik gabe, ondo izan,

Luistxo Fernandez | 4 May 16:44 2009

Wikipedia eta CC-By-Sa

uste dut aipatu zela kontu hau aspaldi zerrenda honetan

Wikipediak prozesua hasi zuela bere edukiak bateragarri egiteko Creative Commons multzoko lizentzia
libreenarekin bat egiteko. CC-BY-SA edo Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziarekin bat
egiteko, zehazki.

Prozesu hori egun hauetan itxi den bozketa batekin erabakitzeko aukera egon da. Atzo amaitu zen bozketa
epea, eta oraindik ez dut hortik emaitzari buruzko notiziarik topatu, baina susmoa dut baiezkoa aterako
dela Wikipedia gehienetan. Euskarazkoan aldeko iritzia ikusi izan dut Txokoan:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#GFDL_lizentziatik_CC-BY-SA_lizentziara

Baiezkoarekin, urrats inportante bat gertatuko da.

Orain arte, CC-BY-SA irudiak berrerabili zitezkeen Wikipedian, Wikipedia Commons-era material horiek
igota, eta argazki honekin gertatu dena  ( http://sustatu.com/1241432977 ) edo Argazkiak.org-en
wikipedista batzuek materiala berrerabiltzeko duten prestutasuna (
http://www.argazkiak.org/photo/telesforo-monzon-san-inaz/ ) horri esker da.

Hala ere, ez zegoen garbi ea gauza bera egin zitekeen testuekin eta informazio orokorrarekin, baina
migrazio honek hori argituko du. Eta erraztuko du. Migrazioa benetan gauzatzen denean,
www.euskalnatura.net webgunean dagoen jakintza naturalistikoa berrerabili ahal izango da
Wikipedian, CC-BY-SA lizentziarekin argitaratzen delako. Baita ere (beste esparru batean,
OpenStreetMap proiektuko informazio geografikoa), eta (iragarpen pertsonal txiki bat), baita
gaurtik aurrera Sustatu.com-en argitaratuko den informazioa. Izan ere http://sustatu.com
CC-BY-SAra pasatu dugu maiatzaren 1etik aurrera.

Aspalditik behar zuen edukiaren lizentzia definizio bat Sustatuk, eta blog kolektibo hori kudeatzen
dugunok eduki librearen aldeko hautua hartua genuen aspaldi. Baina azkenean, orain iritsi da unea, eta
Wikipediaren norabideak (CC-BY-SA lizebntziarako urratsak) animatu gaitu azkenean orain egitera
urrats hori (tartean beste diskizio batzuk ere izan ditugu, dena den: retroaktibitatea, nola egin
artikulugileek espreski onar dezaten lizentzia, beste material batzuen berrerabilpenari buruzko
arauak zehaztu...)

Enfin, hor dago iragarpena, http://sustatu.com/1241429229
eta hor dago lizentziari buruzko rooooooolllo luzea: http://sustatu.com/zerda/lizentzia/

Wikipediaren bultzadarekin CC-BY-SA lizentzia eduki librearen mugarri nagusia bilakatuko delakoan
nago. Tresna inportante bat 21. mende honetan. Uste dut inportantea dela wikipedistak (eta kulturaren
zabalkundeaz kezkatutako denek), lizentzia honen esanahi eta xehetasunetan apurtxo bat trebatzea.
Gora cc-by-sa!

Luistxo Fernandez

Luistxo Fernandez | 4 May 15:47 2009

Wikipedista euskaldunarentzako ikastaroa

aupa,

uste dut Arkaitz Zubiagak aipatu zuela hemen... UEUn udako ikastaroa irtengo zela wikilari euskaldunak trebatzeko

Horra jada ikastaroaren berri:
http://ikastaroak.ueu.org/component/ikastaroak/ikastaro/67.html

uztailaren 23 eta 24an Iruñean, hango Hizkuntza Eskolan.

matrikulazio informazioa:
http://ikastaroak.ueu.org/orokorra.html

Luistxo

Luistxo Fernandez | 14 Nov 13:10 2008

euskarazko hiztegi libre bat!

Aste honetan ikusi dudan albiste batetik abiatuta... http://tinyurl.com/6ajtg3 EHUko Euskara
Institutuak martxan dituen lan interesgarri batzuetan fijatu naiz. Badira hilabete batzuk hauetariko
batzuk martxan zeudela, baina ni konturatu gabe nengoen zein lizentziarekin banatzen ziren, eta orain
ikusi dut Creative Commons Aitortu (cc-by) http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/deed.eu
lizentziarekin jarrita daudela sarean.

Oker ez banago, lizentzia honek Approved For Free Cultural Use ( http://freedomdefined.org/ ) etiketa
duten besteak bezala, bateragarria da Wikipediarekin. Creative Commons-en "Approved For Free
Cultural Use" etiketa asmatu zuten bere garaian, neurri batean Wikipediarekin bateragarri egiteko CC
materiala, eta prozesu hori aurrera doala ere jakin dugu duela gutxi.

Euskara Instituaren CC-BY baliabideak, dirudienez, hiru dira:

bi erraminta lexikografiko:
- "Hiztegi Batua Euskal Prosan" http://www.ehu.es/ehg/
- "Lexikoa, Atzo eta Gaur" http://www.ehu.es/lag/

eta, neure ustez inportanteena hona begira, hiztegi bat:
- "Egungo Euskararen Hiztegia" http://www.ehu.es/eeh/ (oraingoz, F, G eta H letrak)

Uste dut hiztegi hau, hiru letra horiez osatua oraingoz, dela euskarazko lehen hiztegi librea. Ez dakit
Wikiztegia proiekturako kopiatzeko modukoa den, baina uste dut lizentziek baimenduko luketela hori.

Luistxo

Luistxo Fernandez | 11 Jul 11:37 2008

Argazkiak.org, euskarazko Wikipediarekin bateragarri

Zerbitzu berri bat euskaraz, nork bere argazkiak gorde eta partekatzeko: http://www.argazkiak.org/

Erabilpen baldintzetan, argazki guztiei CC-BY-SA lizentzia ematen diela erabiltzaileak: http://www.argazkiak.org/tos/

Baldintza horien azalpenean azpimarratu nahi izan dugu gauza parea:

- Creative Commons-en "Approved for Free Cultural Use" etiketa dagokiola lizentzia honi.

- Wikipedia Commons-ekin bateragarria dela lizentzia hori, eta hortaz, Euskarazko Wikipediarako
erabili daitezkeela Argazkiak.org-en argitaratutako irudiak.

Adibidez, Talogintza ilustratzeko http://eu.wikipedia.org/wiki/Talo (badago dagoeneko hor argazki
bat, adibide soila besterik ez da hau) argazki hau erabili daitekeela,
http://www.argazkiak.org/photo/san-prudentzio/ , bere kalitate handiko bertsioetako bat Wikipedia
Commons-era igota.

(Disclaimer: propaganda mezua ere bada hau, nik lan egiten dudan enpresa baten lantzamendu baita Argazkiak.org)

Luistxo

Luistxo Fernandez | 24 Apr 10:15 2008

wikilariak prentsan

Gaur Berrian bi orri, wikilarien hitzekin
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-04-24&orria=054&kont=002

Josu Goñi "repe" dago: duela egun batzuk Irutxuloko Hitza egunkari lokalean agertu zen
http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00002003/Nire_denboraren_zati_bat_besteentzat_erabilgarri_izatea_nahi_dut_wikipediarekin.htm

Luistxo

Luistxo Fernandez | 7 Apr 12:29 2008

Re: 25.000. artikulurako iritzi-artikulua

Gotzon Egia:

>Sustatun hala azaldu da, eta, dirudienez, alfabetoaren hurrenkerari
>jarraituta, ni ageri naiz lehenen... Jefazoekin batera, glups!

Uste dut Janfrik kargatu zuela Sustatukoa... http://sustatu.com/1207501510 Baina neuk, liberalki,
bigarren parrafoa gehitu diot testu hari, hemendik hartuta:
http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua/2008/04/06/ehbe-da-25000-artikulua/

>Bide batez, artikulua gazteleraz ipintzeko asmoa dut, eta denbora
>pixka batez frantsesez eta ingelesez ere bai. Igual blogosferan
>banatzeko balio dezake, ez? Zer iruditzen zaizue?

Nik aterako dut erderazko blog pare batean...

Luistxo

Luistxo Fernandez | 12 Mar 17:35 2008

Re: Deituren hizkuntza Berrian, eta Wikipedian

>2) Javier Otxoa txirrindularia eta Severo Ochoa zientzialaria:
>http://eu.wikipedia.org/wiki/Javier_Otxoa
>http://eu.wikipedia.org/wiki/Severo_Ochoa

>Otxoa abizen euskalduna da, hori argi dago:
>http://www.euskomedia.org/aunamendi?idi=es&op=7&voz=OCHOA%2520(4)
>http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izenak&testua=Ochoa

>Berriaren irizpideak jarraituz "Severo Otxoa" izendatu beharko genuke
>zientziarari famatu hau?

Ez. Gogoratu:

* Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten dira, euskal grafiara
ekarri gabe

Eta Javier Otxoa jarri beharko genuke? Berrian bai, haien arauei jarraiki. Wikipedian, Wikipediaren
arabera, ba, ez dakit, etxera deitu eta galdetuta? haren DNI-a eskuratuta?

Garcia Marquez berdin, ez da aplikatzen deituraren euskaratzearena...

Saratsua eta Arantzabal kontuen inguruen, beste gai bat dago hor.

Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuaren garaian, ez zegoen Euskaltzaindiaren deituren datubase
ofizial hori, eta hortaz, adierazten zen, grafia moldatzen zela, ahalik eta modu zuzenean,
etimologizaziorik gabe, eta T horiek sartu gabe (ez ditut eskura liburu haiek, ea gero etxetik
begiratzen dudan berriro).

Orain, Berriaren Estilo Liburuan ez dago metodoaz aipamenik... Ez da aipatzen ez EODA ez aurretik zegoen
grafia-aldaketa mugatuena.

Luistxo

Gmane