Uxoa Iñurrieta | 1 Apr 2012 20:55
Picon

Itzulinguruka

Kaixo, Itzulkideok:

Honezkero jakingo duzue, beharbada, ikasle eta ikasle ohi batzuen
artean *Itzulinguruka
*bloga sortu dugula, itzulpengintzari eta interpretazioari buruzkoa.
Sartu-irten bat egin nahi baduzue, hau da esteka:
http://itzulinguruka.blogspot.com.
On dagizuela!

Uxoa Iñurrieta

martin | 3 Apr 2012 09:13
Picon
Favicon

kasuan-kasuan

Zein da forma egokiena "kasuan-kasuan" ala "kasuan kasu"?, "tokian-tokian" ala "tokian toki"...?

Eskerrik asko, aurrez.

Martin

Bittor Hidalgo | 3 Apr 2012 09:47
Favicon

Re: kasuan-kasuan

Nik esango nuke desberdinak direla, ez?

"kasuan-kasuan" / "tokian-tokian" bezalakoek, "kasuz kasu" "tokiz toki",
"kasu/toki bakoitzean" / "kasu/toki bakoitzean banan-banan" edo esan nahi
dutela.

Aldiz,  "kasuan kasu" / "tokian toki" bere horretan niri ez zaizkit
erabiliak iruditzen (bai noski "kasuan kasuko" / "tokian tokiko", baina hor
"kasuan kasuan+ko" / "tokian tokian+ko" edo genuke). Edo aipatu  "kasuz
kasu" / tokiz toki" //  "kasurik kasu" / tokirik toki".

Nahiz bestetik ez zaidan ere erabili ezineko iruditzen "kasuan kasu" /
"tokian toki" itxurako esamolderik modu bereziagoetan erabiltzea, zentzu
kontzesibo batean edo bestela. Nolabait, "nor" kasu absolutiboan-edo emaniko
"kasua kasu" / "tokia toki" / "kasuak kasu" / "tokiak toki" horien parean
agian (TOKIARI TOKI .) Edota esamolde egokiren batean: TOKIAN TOKI egin
beharra dago, edo gisako bereziagoetan.

Ondo izan

Bittor

Zein da forma egokiena "kasuan-kasuan" ala "kasuan kasu"?, "tokian-tokian"
ala "tokian toki"...?

Eskerrik asko, aurrez.

Martin

(Continue reading)

Patxi Petrirena | 3 Apr 2012 10:01
Picon

Re: Itzulinguruka

Ongi etorri itzultzaile eta zuzentzaile itzulingurukari eta kalakarion
sare honetara, eta zorte on zuen lanerako eta blogerako!

Patxi

On 1 April 2012 20:55, Uxoa Iñurrieta <uxoa.inurrieta@...> wrote:
> Kaixo, Itzulkideok:
>
> Honezkero jakingo duzue, beharbada, ikasle eta ikasle ohi batzuen
> artean *Itzulinguruka
> *bloga sortu dugula, itzulpengintzari eta interpretazioari buruzkoa.
> Sartu-irten bat egin nahi baduzue, hau da esteka:
> http://itzulinguruka.blogspot.com.
> On dagizuela!
>
>
> Uxoa Iñurrieta

Bittor Hidalgo | 3 Apr 2012 10:10
Favicon

Re: kasuan-kasuan

Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut zuzenean
egin. Esan liezadake inork zergatik?

Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.

Ondo izan

ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:

Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko berrietan
ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka daude gurasoak".
Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul zela
leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.

Mila esker

Bittor

Hau da ARGIA.COMen idatzitakoa:

Nik ikasleei beti-edo esaten diet euskaraz, edo nik behintzat, etxeko lanak
ez ditudala "bidaltzen"-edo inora. Nik eskatu egiten ditudala, edo
agindu-edo. Baina ikasle guztiak datozkit beti "bidalitako" etxeko lanen
bila, eta beldur naiz horien irakasle eta guraso guztiek ere hala erabiliko
ote duten.

Kontua da niri oso "bitxia", "espainola"-edo egiten zaidala erabilera hori
(agian zaharregia naizelako ikastoletatik eta ibiltzeko). Gaur berriaren
izenburua ikusita, zuei galdetzea bururatu zait. Hori da erabiltzen den
(Continue reading)

Patxi Petrirena | 3 Apr 2012 10:12
Picon

Re: kasuan-kasuan

EHUren Egungo Euskararen Hiztegian jasoa dago "kasuan kasu".

     http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=kasu

Hona adibide bat:

Bitartean, Iñaki Salvadorren pianoak eta Pello Ramirezen txeloak
sortutako musika ederrak eszena bakoitzari dagokion giroa sortzen du
samurtasuna, herrimina, oinazea edota herra sujerituz, kasuan kasu.
(Berria - Kultura)

Hiztegi Batuan, berriz, azpisarrera da "kasuan-kasuan" (eta "kasuan
kasuko"), eta "kasuan kasu" ez da ageri.

Patxi

On 3 April 2012 09:47, Bittor Hidalgo <bittorhidalgo@...> wrote:
> Nik esango nuke desberdinak direla, ez?
>
> "kasuan-kasuan" / "tokian-tokian" bezalakoek, "kasuz kasu" "tokiz toki",
> "kasu/toki bakoitzean" / "kasu/toki bakoitzean banan-banan" edo esan nahi
> dutela.
>
> Aldiz,  "kasuan kasu" / "tokian toki" bere horretan niri ez zaizkit
> erabiliak iruditzen (bai noski "kasuan kasuko" / "tokian tokiko", baina hor
> "kasuan kasuan+ko" / "tokian tokian+ko" edo genuke). Edo aipatu  "kasuz
> kasu" / tokiz toki" //  "kasurik kasu" / tokirik toki".
>
> Nahiz bestetik ez zaidan ere erabili ezineko iruditzen "kasuan kasu" /
> "tokian toki" itxurako esamolderik modu bereziagoetan erabiltzea, zentzu
(Continue reading)

Patxi Petrirena | 3 Apr 2012 11:16
Picon

etxeko lanak bidali?

Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
"etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).

---------- Forwarded message ----------
From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo@...>
Date: 3 April 2012 10:10
Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
To: ItzuL <itzul@...>

Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut zuzenean
egin. Esan liezadake inork zergatik?

Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.

Ondo izan

ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:

Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko berrietan
ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka daude gurasoak".
Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul zela
leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.

Mila esker

Bittor
(Continue reading)

Juan Garzia Garmendia | 3 Apr 2012 11:44
Picon

Re: etxeko lanak bidali?

Nire ustez, "(baldintzak) eman" aditzarekin bezalatsu gertatzen da
"(lanak) bidali" horrekin ere: erdarakazo galanta da, izatez,
monumentala, baina soziologikoki ia erabat nagusitua, "normaldua".

Badakit ez dela moderno eta guai olde horri aurka egitea, baina...

(Zalantzan egon naiz sartu ala ez: lotsa apur bat ematen du honelako
foro batean halako kontu elementalez jardun beharra ...)

Patxi Petrirena<petrirena@...> igorleak hau idatzi zuen (2012-04-03):
> Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
> saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
> "etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
> esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
> gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).
>
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo@...>
> Date: 3 April 2012 10:10
> Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
> To: ItzuL <itzul@...>
>
>
> Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut zuzenean
> egin. Esan liezadake inork zergatik?
>
> Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.
>
> Ondo izan
(Continue reading)

Juan Garzia Garmendia | 3 Apr 2012 11:45
Picon

Re: etxeko lanak bidali?

Ehemmm: amaierako ergatiboa ere elementala zen, baina...

Juan Garzia Garmendia<juangarzia@...> igorleak hau idatzi zuen
(2012-04-03):
> Nire ustez, "(baldintzak) eman" aditzarekin bezalatsu gertatzen da
> "(lanak) bidali" horrekin ere: erdarakazo galanta da, izatez,
> monumentala, baina soziologikoki ia erabat nagusitua, "normaldua".
>
> Badakit ez dela moderno eta guai olde horri aurka egitea, baina...
>
> (Zalantzan egon naiz sartu ala ez: lotsa apur bat ematen du honelako
> foro batean halako kontu elementalez jardun beharra ...)
>
>
>
>
> Patxi Petrirena<petrirena@...> igorleak hau idatzi zuen (2012-04-03):
>> Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
>> saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
>> "etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
>> esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
>> gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).
>>
>>
>> ---------- Forwarded message ----------
>> From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo@...>
>> Date: 3 April 2012 10:10
>> Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
>> To: ItzuL <itzul@...>
>>
(Continue reading)

karlos del_olmo | 3 Apr 2012 11:57
Favicon

Re: etxeko lanak bidali?


Oso kontu polita da Orotarikoan "agindu" sarreran agertzen den
erabileretako bat, adiera bat "bidali"ren  baliokidetzat eskaintzen du-eta:

~bidali.~ |*| _Herodes-enekoak zoro garbi egin eta soñeko zuri bategaz
[...] Pilatos-egana atzera, esturik, agindu eben_. Añ _EL_2 219. _Jaunak
_[zaldia] _satz-lorrean / galdu zalako apaiñak edeki / ta agindu eban_. Zav
_Fab_ RIEV 1907, 95. _Ganburu bizi zana / Mexiku-lurrean / etorren bere
errira / ta egoan urrean: / baina agindu ezebanez / aurreti albistarik /
agertu zan Markaidan / inok iakin barik_. Azc _PB_ 134. _Enintzan Amagaz
aiztu, / ez inok ori siniztu; / eun ogerleko / lenengo urteko / azkana ain
laster eldu zan, / etxera agindu nebazan_. Ib. 197. _Baita Erregeak esan
ere: "oraintxe agintzera noa bada berria Parisera"_. Or _SCruz_ 16. _Noek
legorrik agertu ete zan konturatutzeko, usu bat aindu eban kanpora_. Etxba
_Eib_. _Aindutako amabixetatik, Jakobo nausiña zan gure aldietara agertu
zana, esaten daben letz_. Ib.//|+|_~6. _~"(V-ger, G-to), seguir
favoreciendo. _Jaungoikoak agindu daizula orretan_ (V-arr-ger), _agin
dakizuela ortan_ (G-goi)" A.//- AGINDU-GALE. v. AGINDU-GURA. |*| _Ez zaite
guzia agindu-gale: agintzen zenun berak ere bizirik ezpaituzu zure esana
bete ta_. Zait _Sof_ 99. //- AGINDU-GURA. _~a)_~ Deseo de mandar. |*|
_Gurasuak eureen interes, edo oraindik agiñdu guria gaitik luzatuten
deutseezanian ezkontzaak_. JJMg _BasEsc_ 212. _~b)_~ Mandón. |*| _Zuk
juzgetan dozu laguna, zitala dalako, paltsua dalako, [...] agindu guria
dalako_. fB _Ic_ II 235. //- AGINDU-NAHI. Mandón. |*| _Ak gizonak_
[Senekak] _eukan emaztia zitala, miin gaistokua, burugina ta agindunaikua_.
fB _Ic_ III 374. _Jainkoak ipiñiak ziran Moises Israel-tarren libratzalle
eta buru, eta Aaron [...] baña leku guzietako gaitz agindunaia an ere
bazan; eta [...] Moises eta Aaronen kontra jaiki ziran_. Lard 93. //

Karlos del Olmo
(Continue reading)


Gmane