1 Feb 2012 09:00
Re: Orientalística
Tartean sartuko naiz lipar batez. Gaztelaniaz hitz berriak sortzen dituzte etengabe, eta sarri askotan zentzugabeki ere bai. Lingüística izen batetik eratorri da, *orientalística, adjektibo batetik, nire ustez okerbidez. Baina hori bezala, hor (oso hurbil) ditugu honakoak: "Tabacalera", zein *tabacal munstro batetik datorren (industria tabaquera da, dudarik gabe); "siniestralidad", *siniestral batetik; "medicalizada", *medical batetik, "calendarización", *calendarizar batetik... eta horrela ad inifinitum. Gaztelaniaz egiten diren burugabekeriak onartu behar ditugu guk ere? Euskaraz sortutako *intsumitu ez al dugu jada baztertu? al., 2012.eko urtren 30a 19:05(e)an, Aristegieta, Xabier(e)k idatzi zuen: > Jon, > > Zure erantzun guztietan saiatu zara begiradak gaztelaniazko "orientalística"tik "orientalismo"ra desbideratzen, ulertezina egiten zaidan irrika batekin, "orientalística" ERE erabiltzen baita, begi-bistan dagoenez. Erantzun-katea itzulkide guztien ordenagailuetan dago, interesa duenak nahi badu egiazta dezan esan berri dudan hori. > > Eta, gainera, aipatu dizut "orientalistika"ri "orientalismo"ren aldean ikusten diodan abantaila bat. Hala ere, zuk euskaraz "orientalismo" erabiltzearen aldeko apustua egin duzu (eta, dirudienez, apustu horri eusten diozu, zure azken mezuko hitzetatik ez baita ondorioztatzen apustu horretan atzera egin duzunik). > > Tamalez, bospasei estekatan "orientalística" ez aurkitzetik gaztelaniaz "ez dagoela" esatera jauzi egin duzun bezalaxe, argudio-elkartruke arrunt bati kutsu itsusi bat ematera egin duzu jauzi oraingoan, demagogia-akusazio mindu eta mingarri horrekin, eta horrelako argudioek, niri behintzat, eztabaidarako gogo oro uxatzen didate. > > Ongi izan.(Continue reading)
RSS Feed