Gotzon Egia | 4 Jan 12:01

Re: Cabra

Joan den urtean egindako galdera erantzun gabeko bat:

> Nola esaten zaio 'cabra' erako bizikletari?

Kirol Elkarteen Eskuliburua
http://bit.ly/8tGZL5

Bizikleta adardun = Bicicleta cabra

--

-- 
Gotzon Egia
gegia@...
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

Xabier Mendiguren | 4 Jan 13:40
Favicon

zerri(a) halakoa!

Nola behar du esamolde horrek:

tonto halakoa ala tontoa halakoa?

ahoz biak nahastu egiten dira, baina idatziz aukera egin behar.

argigarria izan liteke plurala akaso; nola esaten duzue:

tonto halakoak ala tontoak halakoak?

Inork datu edo iritzi sendo samarrik balu, aldez aurretik mila esker.

X.

Arantzazu | 4 Jan 14:36
Favicon

Re: zerri(a) halakoa!

Nik iritzi sendo samarrik ez dut, ezta gutxiago ere, baina gurean "tuntuna
halakoa" esaten da. Ez dakit ezertarako balioko dizun.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En nombre
de Xabier Mendiguren
Enviado el: lunes, 04 de enero de 2010 13:41
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] zerri(a) halakoa!

Nola behar du esamolde horrek:

tonto halakoa ala tontoa halakoa?

ahoz biak nahastu egiten dira, baina idatziz aukera egin behar.

argigarria izan liteke plurala akaso; nola esaten duzue:

tonto halakoak ala tontoak halakoak?

Inork datu edo iritzi sendo samarrik balu, aldez aurretik mila esker.

X.

__________ Informacisn de ESET NOD32 Antivirus, versisn de la base de firmas
de virus 4741 (20100104) __________

ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.

(Continue reading)

Kepa Diegez | 4 Jan 14:42
Picon

Re: zerri(a) halakoa!

Guk "zenbait gramatika"-tan ikusita eta inkestak eginda tontoa halakoa!
irakasten dugu. EGAko atriko probetan ere horrelaxe agertzen da.
Ondo izan.

Kepa Diegez

Arantzazu<azpilla@...> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urtren
04a 14:36):

> Nik iritzi sendo samarrik ez dut, ezta gutxiago ere, baina gurean "tuntuna
> halakoa" esaten da. Ez dakit ezertarako balioko dizun.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En
> nombre
> de Xabier Mendiguren
> Enviado el: lunes, 04 de enero de 2010 13:41
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] zerri(a) halakoa!
>
> Nola behar du esamolde horrek:
>
> tonto halakoa ala tontoa halakoa?
>
> ahoz biak nahastu egiten dira, baina idatziz aukera egin behar.
>
> argigarria izan liteke plurala akaso; nola esaten duzue:
>
> tonto halakoak ala tontoak halakoak?
(Continue reading)

o | 4 Jan 15:07
Picon
Gravatar

Re: zerri(a) halakoa!

Ni ere halatsu, segurtasunik gabe; baina gurean ere "tontua halakua"
esaten da, edo "tonto arrayua".

Re: zerri(a) halakoa!

Euskaltzaindiko JAGONETen egindako galdera eta erantzuna dauden daudenean kopiatuta:

"Galdera: Zein da zuzena, "lapur halakoa!" ala "lapurra halakoa!"? Eta "alaena"rekin?

Erantzuna: Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek dakartza, besteak beste:
halakoa (1. liburukiko 614. or.): zatarra halakoa; astoa halakoa; lotsagabea halakoa; arloteak
halakoak; lapurrari halakoari; zakarra halakoa...
alaena (1. liburukiko 598. or.): alferra, alaena; urde zikiña ta alaena; esteak aterata ez da ordaintzen
ergel alen hori; eulimandoa, alena; txoroflauta, alena; zurrutero alena; parregarri alenak; lapur
alena; zantar alena; zitala, alaena; makala, alena; ergel alaena...
Beraz, tradizio idatziaren arabera, "lapurra halakoa" da zuzena. Bestalde, "lapurra, alaena" eta
"lapur alaena" forma biak agertzen dira.

Data: 2001/11/19

Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna"

Dena dela, orain sarean dagoen Orotarikoan, adibideren bat edo beste badago mugagabean:

"Refuerzo de un adj. peyorativo. v. alaen.  Zatarra alakoa! (G-goi). A. Astoa alakoa! (V-ger-m). Ib.
Berriz orrelakorik aitatzen badizu, jaikiko naiz ta burua puskatuko diot. Lotsagabea alakoa! Ag G 232.
Amaika bidar jan dik ire umien ogia eskallu, saskel, txotxolo, arloteak alakoak. Ib. 130. Jaungoikoak
badaki geure Iñaziok berak zenbat eman dion lapurrari alakoari. Ib. 269. Astua, alako astua... Zezen
gixajua... Berari sartuko niozke nik zeretik. Urruz Zer 140. Txapela buruan zuela, aldiro egoten zan,
zakarra alakoa! ardantegiko atarian. A Ardi 123. Kertenak alakoak! Ib. 52. Ze denganiño biar
daustazube, barritxuok alakuok? Kk Ab I 69. Errie onan engañau dozuenok, zer merezidu dozue,
bergantiok alakuok? Kk Ab II 40. Baña zoro, ergel, tentel, zentzunbako, burubako, alako orrek, ori
egingo euan egin? Otx 135. Ugazaba negarrez ikusi ixan ba'leue, eurak be negarrez asi, naiz-ta gogo
barik, sabeltsuri alakuak. Ib. 170. Txiro naiz aberatsai negar eragittian zuben poz eta atsegin
gustijak imintten dozubezanok, alakuok! Ib. 72. Oraingotan bai bialduko gaiauzala bakaldunak
(Continue reading)

Favicon

Delación

Kaixo: lagunduko didazue esaldi honekin?

"artículos 151 en delación con los Artículos 76 y 74"

Mila esker

Joxemari

Xabier Mendiguren | 5 Jan 13:43
Favicon

Re: Delación

errata-itxura dauka horrek: "en relación" behar lukeela, alegia.

x.

El 05/01/2010, a las 13:44, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua escribió:

> Kaixo: lagunduko didazue esaldi honekin?
>
> "artículos 151 en delación con los Artículos 76 y 74"
>
>
> Mila esker
>
> Joxemari
>

Kudeaketa | 5 Jan 13:50

Re: Delación

Aupa, horrek errata dela ematen du. 'Delación' barik, 'relación' behar du, 
beste barik (nahikoa hur dauden teklak ere badira eta).

Ondo izan.

Kepa

___________________________________________

----- Original Message ----- 
From: "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" <itzuliz@...>
To: <itzul@...>
Sent: Tuesday, January 05, 2010 1:44 PM
Subject: [itzul] Delación

Kaixo: lagunduko didazue esaldi honekin?

"artículos 151 en delación con los Artículos 76 y 74"

Mila esker

Joxemari

zorion zamakola | 5 Jan 14:47
Picon

Re: zerri(a) halakoa!

Gurean "majaderoa halakoa" baina "majadero hori" esaten da. Ez dauka arauzko
baliorik, ordea.

2010/1/5 IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki <iibanez@...>

> Euskaltzaindiko JAGONETen egindako galdera eta erantzuna dauden daudenean
> kopiatuta:
>
> "Galdera: Zein da zuzena, "lapur halakoa!" ala "lapurra halakoa!"? Eta
> "alaena"rekin?
>
> Erantzuna: Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak adibide hauek
> dakartza, besteak beste:
> halakoa (1. liburukiko 614. or.): zatarra halakoa; astoa halakoa;
> lotsagabea halakoa; arloteak halakoak; lapurrari halakoari; zakarra
> halakoa...
> alaena (1. liburukiko 598. or.): alferra, alaena; urde zikiña ta alaena;
> esteak aterata ez da ordaintzen ergel alen hori; eulimandoa, alena;
> txoroflauta, alena; zurrutero alena; parregarri alenak; lapur alena; zantar
> alena; zitala, alaena; makala, alena; ergel alaena...
> Beraz, tradizio idatziaren arabera, "lapurra halakoa" da zuzena. Bestalde,
> "lapurra, alaena" eta "lapur alaena" forma biak agertzen dira.
>
> Data: 2001/11/19
>
> Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna"
>
>
>
> Dena dela, orain sarean dagoen Orotarikoan, adibideren bat edo beste badago
(Continue reading)


Gmane