Kulturgintza | 7 Jan 09:05

Jose de Posse y Villelga, Ismael Gorostiza y Urcullu

Egun on

itzultzen ari garen testu batean behin baino gehiagotan holako izen-abizenak agertzen zaizkigu (testua
aurreko mendeko lehen hereneko Bizkaiko historia sozialaren kapitulu bati buruzkoa da), egia esan, ez
daukagu batere argi erdarazko "de" eta "y" horiek bere horretan utzi edo kendu (Jose Posse Villelga,
Ismael Gorostiza Urcullu), are gehiago kontuan hartuta  konotazio klasista garbia daukatela (esate
baterako beste pertsona batzuk dira Maite Tejada Zalbide edota Maria Liñero, adibidez, "de" eta
"y"-rik gabekoak), beraz, gustura hartuko ditugu aholku zein irizpide oro.

Beti bezala. mila esker aldez aurretik.

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz

Elhuyar Fundazioa | 7 Jan 10:26
Picon
Gravatar

Re: Jose de Posse y Villelga, Ismael Gorostiza y Urcullu

 Hezkuntza Sailaren Onomastika liburuan landu genituen aipatu dituzuen
kasuei buruzko irizpideak. Euskal deiturak nola idatzi erabakitzeko,
Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegia liburuan proposatutako
irizpideak eta Azkue Bibliotekaren katalogazio­‑arauak erabili genituen.
Zalantzazko kasuak ere Azkue Bibliotekaren arduradunarekin eztabaidatu
genituen. Puntu bat honela eman genuen:

--------------------

<<1400. urteaz geroztiko pertsonen izenetan ez da onartuko deituraren
aurreko, tarteko edo ondoko eranskinik (*de, d', -tar, -koa, -ko, eta, y*)*.
* Adibidez, ontzat emango dira Katalina Erauso (eta ez Katalina
Erausoko), Milia
Lastur (eta ez Milia Lasturko), Resurreccion Maria Azkue (eta ez Resurreccion
Maria de Azkue), Sabin Arana Goiri (eta ez Sabin de Arana y Goiri), Joanes
Leizarraga (eta ez Joanes Leizarragakoa), Pedro Axular (eta ez Pedro de
Axular edo Pedro Axularkoa), XV. mendeaz geroztikoak baitira denak.>>
------------------

Beste puntu batean, hau ageri da:

----------------------

*<<Patronimikoa + de + toponimoa* gisako deituretan, ostera, bi hurrenkera
onar daitezke: erdal hurrenkera eta euskal hurrenkera. Adibidez:

Diaz de Zerio / Diaz Zerioko, Sarria de Etxebarri / Sarria Etxebarriko.

Edonola ere, formarik ezagunena hobetsiko da (Ruiz de Alda*...**). *Bestalde,
Arabako deitura konposatuak osorik ematekoak dira. Adibidez:
(Continue reading)

Kulturgintza | 7 Jan 10:34

Re: Jose de Posse y Villelga, Ismael Gorostiza y Urcullu

Mila esker Alfontso, gure zalantza guztiak (zuk aipatzen duzun azken hori 
ere barne) argitu dizkiguzulako.

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz
----- Original Message ----- 
From: "Elhuyar Fundazioa" <elhuyar@...>
To: "ItzuL" <itzul@...>
Sent: Wednesday, January 07, 2009 10:26 AM
Subject: Re: [itzul] Jose de Posse y Villelga, Ismael Gorostiza y Urcullu

> Hezkuntza Sailaren Onomastika liburuan landu genituen aipatu dituzuen
> kasuei buruzko irizpideak. Euskal deiturak nola idatzi erabakitzeko,
> Euskaltzaindiaren Euskal Deituren Izendegia liburuan proposatutako
> irizpideak eta Azkue Bibliotekaren katalogazio­‑arauak erabili genituen.
> Zalantzazko kasuak ere Azkue Bibliotekaren arduradunarekin eztabaidatu
> genituen. Puntu bat honela eman genuen:
>
> --------------------
>
> <<1400. urteaz geroztiko pertsonen izenetan ez da onartuko deituraren
> aurreko, tarteko edo ondoko eranskinik (*de, d', -tar, -koa, -ko, eta, 
> y*)*.
> * Adibidez, ontzat emango dira Katalina Erauso (eta ez Katalina
> Erausoko), Milia
> Lastur (eta ez Milia Lasturko), Resurreccion Maria Azkue (eta ez 
> Resurreccion
(Continue reading)

Asier Sarasua | 8 Jan 11:14
Favicon

A A A O O L I: asteko egunen laburdurak

A A A O O L I
Asteko egunen laburdurak letra bakarrarekin idazteko bide hau egokia den 
ala ez jakin nahi nuke. Sarean ikusi dudanez [1],  modu egokiena al., 
ar., az., og., ol., lr., ig. da, baina ez dut aurkitu letra bakarreko 
laburdurei buruzko informaziorik. Baztertzekoa al da A A A O O L I 
formula, ala onargarria da?

Hilekin gauza bera gertatzen zait.

[1] 
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html

--

-- 
Asier Sarasua Garmendia
Centro de Estudios Ambientales-Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Casa de la Dehesa de Olarizu-Olarizuko etxaldea
01006 Vitoria-Gasteiz
E-mail: asarasua@...
Tfnoa: 945 162696
http://cea.vitoria-gasteiz.org

Gotzon Egia | 8 Jan 11:02

Re: A A A O O L I: asteko egunen laburdurak

> A A A O O L I Asteko egunen laburdurak letra bakarrarekin idazteko
> bide hau egokia den ala ez jakin nahi nuke. Sarean ikusi dudanez [1],
> modu egokiena al., ar., az., og., ol., lr., ig. da, baina ez dut
> aurkitu letra bakarreko laburdurei buruzko informaziorik.
> Baztertzekoa al da A A A O O L I formula, ala onargarria da?

Non eta nola agertzen den, asko esan nahi du. Adibidez, A A A O O L I 
agertzen bada zazpi zutabeko taula baten buru, non azpian zenbakiak 
dauden, adibidez 1etik 31 bitartekoak, eta Iren azpiko guztiak gorriz 
ageri badira... Ez da detektibea izan beharrik taula buruko letra bakar 
horien esanahia deszifratzeko, ez?

Beste muturrean, «O 2009-01-08» soilik ageri bada, nola jakin zer esan 
nahi duen O soil horrek?

Galdera da: ez da lekurik bina letra ipintzeko?

> Hilekin gauza bera gertatzen zait.

Baina zailagoa oraindik. A zer da, abendua, abuztua, apirila edo azaroa?

--

-- 
Gotzon Egia
gegia@...
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

mazkarate | 8 Jan 11:01

Re: A A A O O L I: asteko egunen laburdurak

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En
nombre de Asier Sarasua
Enviado el: jueves, 08 de enero de 2009 11:15
Para: itzul@...
Asunto: [itzul] A A A O O L I: asteko egunen laburdurak

Nire ustez, ez da zertan baztertu zuk aipatzen duzun laburtze sistema
(letra bakarrekoa) erabiltzea. 

Laburtzapenak konbentzio bat dira. Eta, kasu honetan, modu batean baino
gehiagotan (letra bat edo gehiago duten laburdurak) ikus daitezke
astegunen izenak laburtuta, eta oraindik usadioak ez du sistema bakar
bat finkatu (hala iruditzen zait).

Gainera, letra bakarreko sistemak duen arriskua zera da: astegun guztien
laburdurak ez badira agertzen aldi berean eta elkarren segidan (orduan,
jakinekoa da letra bakoitza zer asteguni dagokion), zalantza sortu
daiteke astegunen izen bataren eta bestearen artean. Bi letrako sistemak
(Ortotipografia liburukoa, kasu), aldiz, ez du horrelako arriskurik.
Halere, testuinguru horretatik kanpo, ulergarriak dira letra bakarreko
laburdura horiek.

---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia

Amaia Apalauza | 8 Jan 14:56
Picon
Picon
Favicon

juicio de valor

Arratsalde on:

Oro har, balio jakin batzuen arabera emandako iritzia (edo) da. Euskaltermek "balio-judizio" dakar.
Ontzat emango al zenukete?

Eskerrik asko, eta urte berri on guztioi!

mazkarate | 8 Jan 15:18

Re: juicio de valor


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En
nombre de Amaia Apalauza
Enviado el: jueves, 08 de enero de 2009 14:57
Para: Itzul
Asunto: [itzul] juicio de valor

Ontzat emango nuke, nahiz eta jendeak "judizio" hitza gehienetan
epaiketa kontzeptuarekin lotuko lukeen (nire ustez).

Dena den, erabilera arruntean honela esango nuke: "iritzia" ("un juicio
de valor") edo "iritzi / iritzia eman" ("hacer un juicio de valor").

---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia

Paúl Picado | 8 Jan 17:05
Picon
Picon
Favicon
Gravatar

Bere/haren

Zalantza dut Anuntxi Aranak egindako artikulu batean ageri den esaldi batekin, eta Juan Garziaren "Kalko
okerrak" irakurri dudan arren ez dut garbi ikusten. 

Esaldia hau da: 

-Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari ("BERE aholkua" esaten bada, haurren aholkua da)

"Irakasleak bere aholkua entzuteko esan zion haurrari" jarriko bagenu haurraren aholkua ere izango litzateke?

Mila esker argitzeagatik.

 
Paúl Picado Moreno    

Arrate Unzueta | 9 Jan 10:56
Picon

Botar la pelota

Egun on,

Nola esango zenukete euskaraz "botar la pelota"?? elhuyarren itzulpen hauek
ematen ditu; *bote/punpa/pinpa egin, * baina adibiderik ez ditu ematen
eta *pilota
bote egin dut*, adibidez, ez dit belarrira ondo ematen.Zer deritzozue?
Mila esker,
Arrate


Gmane