Patxi Petrirena | 1 Dec 2008 08:39

Siglen deklinabidea 2tzul-en

Egun on.

Bigarren testu bat jarri dugu 2tzul-en: "Siglen deklinabidea", Irene  
Arraratsek idatzia.

Horren aurretik, koloreen gaia ixten duen "Koloreak (ondorioak)"  
testua jarri dut. Hasieran idatzitakoa eta jasotako ekarpen bakarra  
biltzen ditu testu horrek. Egia esan, orain zalantza sortu zait,  
ondorio-testuarentzako formarik egokiena hori den edo zerbait  
laburragoa izatea komeni den.

Esan beharrik ez dago 2tzul-erako gaiak proposatu ere egin ditzakegula hemen.

Ongi sartu abenduan.

http://www.eizie.org/2tzul

Patxi

Amaia Apalauza | 1 Dec 2008 09:10
Picon
Picon
Favicon

Re: presente continuo

Eskerrik asko, Juan!

________________________________
De: Juan Garzia Garmendia <juangarzia@...>
Para: ItzuL <itzul <at> postaria.com>
Enviado: sábado, 29 de noviembre, 2008 11:25:52
Asunto: Re: [itzul] presente continuo

I am baja-ing, Amaia, baina inork erantzuten ez dizunez...

Nahaste handia dabil, Euskaltzainditik hasita, eta ez terminologian bakarrik
, aspektu puntukariaren eta jarraituaren artean. Biak dira, ustez,
terminologiak terminologia, burutugabeak (inperfektuak, alegia), baina
puntuaren eta lerroaren alde bera dute. Indikatibozkoetan:

puntukaria (une puntual batean): hor ikusten dut (=dakusat)    // hor dakar
jarraitua (prozesua bere irautean): ikusten ari naiz // ekartzen ari da
burutugabe arrunta (*bolada *bat, segida-segidan nahiz ekintzaren
errepikapenez): nonahi/etengabe ikusten dut // laguna ekartzen du
Zure hori, beraz (I am/was studying), "orainaldi/lehenaldi jarraitua" da,
nire iritziz.

2008/11/27 Amaia Apalauza <amaiabai@...>

> Arratsalde on:
>
> Ingelesezko 'to be' aditza + -ing aditza egiturari esaten zaio "presente
> continuo" (I am studying). Hainbat modutara ikusi dut hori euskaraz:
> orainaldi puntukaria, orainaldi etengabea, orainaldi jarraia, orainaldi
> jarraitua, orainaldi burutugabea, orainaldi ez burutua...
(Continue reading)

Kulturgintza | 1 Dec 2008 17:38

La Avanzada

Arratsalde on

Leioatik Getxora doan errepide horrek euskaraz izenik al du? Zein? Bestela euskarazko testu batean nola
eman behar da, Avanzada errepidea?
Mila esker.

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz

Favicon

Re: La Avanzada


	Inguru horretan dagoen auzoa Artatza da (gogoratu Artatzako jauregi
ezaguna). Beraz, <<Artatzako errepidea>>.

Asier Larrinaga

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua | 2 Dec 2008 11:42
Favicon

Logaritmoak

Kaixo: nik ahaztuxeak ditut. Hara: log 25/10, nola irakurri behar dugu?

25en logaritmoa zati hamar, ala
25 zati 10en logaritmoa

Mila esker

Joxemari

jon | 2 Dec 2008 11:51
Picon
Favicon

Re: Logaritmoak

Logaritmo a-oinarrian b berdin x (hots, b berdin a ber x).

Azpi-indizeak eta goi-indizeak ezin ondo adierazi eta begiratu hemen:

OINARRIZKO ERAGIKETA MATEMATIKOEN
HITZEZKO ADIERAZPIDEA
Martxel Ensunza, Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saila, EHU
Jose Ramon Etxebarria, Fisika Saila, UEU
Jazinto Iturbe, Kimika Fisikoa Saila, EHU

http://www.ejgv.euskadi.net/r46-518/eu/contenidos/informacion/dia6_sigma
/es_sigma/adjuntos/sigma_22/5_Oinarrizko_Eragiketa.pdf

(Ez dakit tiny horietarikoak egiten)

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En
nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Enviado el: martes, 02 de diciembre de 2008 11:43
Para: itzul@...
Asunto: [itzul] Logaritmoak

Kaixo: nik ahaztuxeak ditut. Hara: log 25/10, nola irakurri behar dugu?

25en logaritmoa zati hamar, ala
25 zati 10en logaritmoa

Mila esker

(Continue reading)

jon | 2 Dec 2008 11:57
Picon
Favicon

Re: Logaritmoak

Beraz zure kasuan, logaritmo hamartarra dela dirudienez:
"Logaritmo 10-oinarrian 25"

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En
nombre de jon-agirre@...
Enviado el: martes, 02 de diciembre de 2008 11:52
Para: itzul@...
Asunto: Re: [itzul] Logaritmoak

Logaritmo a-oinarrian b berdin x (hots, b berdin a ber x).

Azpi-indizeak eta goi-indizeak ezin ondo adierazi eta begiratu hemen:

OINARRIZKO ERAGIKETA MATEMATIKOEN
HITZEZKO ADIERAZPIDEA
Martxel Ensunza, Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saila, EHU
Jose Ramon Etxebarria, Fisika Saila, UEU
Jazinto Iturbe, Kimika Fisikoa Saila, EHU

http://www.ejgv.euskadi.net/r46-518/eu/contenidos/informacion/dia6_sigma
/es_sigma/adjuntos/sigma_22/5_Oinarrizko_Eragiketa.pdf

(Ez dakit tiny horietarikoak egiten)

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En
nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
(Continue reading)

Elhuyar Fundazioa | 2 Dec 2008 12:04
Picon

Re: Logaritmoak

Baldin eta log (25/10) bada, honela:

logaritmo hogeita bost zati hamar

edo, bestela:

logaritmo bi koma bost

Baldin eta (log 25)/10 bada, honela:

logaritmo hogeita bost, zati hamar

Logaritmoaren oinarria ez da ageri. Beraz, oso litekeena da "log" horren
bidez "logaritmo" bakarrik ez, baizik eta "logaritmo nepertar" adierazi nahi
izatea. Baina baliteke beste logaritmoren bat izatea (logaritmo bitar,
logaritmo hamartar). Hori testuinguruak argitzen du, edo lehenago
esplizitatuta egongo da testuan.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2008/12/2 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz@...>

> Kaixo: nik ahaztuxeak ditut. Hara: log 25/10, nola irakurri behar dugu?
>
> 25en logaritmoa zati hamar, ala
> 25 zati 10en logaritmoa
>
> Mila esker
>
(Continue reading)

Paúl Picado | 2 Dec 2008 12:05
Picon
Picon
Favicon

Re: Logaritmoak

>>> (Ez dakit tiny horietarikoak egiten)

www.tinyurl.com; sartu helbidea eta berak egingo dizu.

Kasu honetan: http://tinyurl.com/5z2mox
 
Paúl Picado Moreno    

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua | 2 Dec 2008 12:40
Favicon

Logaritmoak

Hauek dira:

Log 2,5 = log 25/10= log 25 - log 10 = log 5² -1 = 2 · log 5 -1 = 2 · 0,6990 -1 = 1,3980 -1 = 0,3980

eta 

log?125 = log125/2= log5³/2= 3 · log5/2 = 3· 0,6990/2= 2,0970/2 = 1,0485


Gmane