1 Mar 11:37
Bahituren gaineko zalantza
Administrazioak berarekin zorrak dituen herritar baten ondasunak bahitzen dituenean, bahitura hori nola egiten da? herritar horrek "dituen zorren trukean", "dituen zorrengatik" ala "dituen zorrak kitatu arteko tamainan"? Gaztelaniaz ez dute arazo hori, "por" preposizioarekin esaten baitute: "declaro embargados los bienes de la persona deudora (...) por los débitos de referencia..." Erantzuna aldizkari ofizialetan bilatzen saiatu naiz (portzierto gaur ezin gara Gipuzkoakoan sartu) eta batzuetan behintzat "dituen zorrengatik" ageri da. Kontsulta egin dut udalean eta erantzun didate esaldi horrekin zorra eta dagozkion berandutza-interesak eta gainerako gastuak kobratuko direla esan nahi duela. Beharbada "dituen zorrengatik" nik uste baino neutroagoa da, eta kasu honetarako egokia. Horregatik zuen iritzia eskatu nahi nuke. Milesker aitzinetik. Euskararen Donostia Patronatua udala_euskara@... http://www.euskaraz.net
_Eta itxuli zan baraurik etxera, parka eskatzeko emaztiari zor zetsan
zorra gaittik_
Gizarte Segurantaren web orrian:
¿(sic) Soldata bat enbargatu ahal da Gizarte Segurantzarekin zorren bat
izateagatik? Lanbide arteko gutxieneko soldata ezin da enbargatu.
Mikelek esandakoaren haritik_
>B) "dituen zorrengatik": kausalitateaz edo zergatiaz ari ez denez, ez
>zait egoki iruditzen hizkera administratiboan.
Baina, zergatik enbargatzen diote dena delako ondasuna? Zorra duelako,
ezta? Zorragatik, alegia.
Karlos del Olmo
RSS Feed