Alfontso Mujika | 1 Dec 2006 09:42

Re: Milesimal

Hazbetearen milarenarainoko edo milimetroaren milarenarainoko zehaztasuna
duten mikrometroei deritze, erdaraz, <milesimal>.

Euskaraz, -tar atzizkia erabili ohi da, zenbaki-izenari lotuta, delako
zenbaki horren izenondoa lortzeko:
binario -> bitar; ternario -> hirutar; cuaternario -> lautar; octal ->
zortzitar

Eta, batez ere, sistemak-eta adierazteko:
sistema decimal ->sistema hamartar
grado sexagesimal -> gradu hirurogeitar
grado centesimal -> gradu ehundar

Eredu horri jarraituta,<mikrometro milatar> esan liteke ('hamarrendar',
'ehunendar' eta 'milarendar' gisakoak garatu ez ditugunez). Berez da
zehazgabea, zein unitateri dagokion ez baita esaten, baina beste hainbeste
gertatzen da erdaretan ere (milimetroaren -edo hazbetearen- milarena du
erreferente, kasu horretan, <mikrometro> izenari laguntzen dion <milatar>
adjektiboak).

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@... [mailto:itzul-bounces@...]En
nombre de Paúl Picado
Enviado el: jueves, 30 de noviembre de 2006 13:59
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Milesimal

Egun on! Nola esango zenukete "micrómetro milesimal"?

Mila esker, aurrez!
(Continue reading)

Paúl Picado | 3 Dec 2006 10:41
Picon
Picon
Favicon

Zuzentzaile ortografikoarekin "arazoak"

Egun on!  Ea laguntzerik duzuen...Kontua da zuzentzaile ortografikoak ez duela lanik egiten dokumentu
batek orrialde asko dituenean. Honen antzeko mezu bat agertzen zait: "el documento tiene demasiados
errores gramaticales...", eta mezu hori agertu ondoren ez dago modurik testua zuzentzen jarraitzeko.
Askotan gertatzen zait, baina inoiz ez dut galdetu; beraz, hor duzue galdera...Ba al dago modurik
zuzentzaile ortografikoak testu oso luzeak zuzentzeko?
Orain arte zatika pasatu dut zuzentzailea, baina seguru hain arkaikoa ez den beste moduren bat dagoela...

Eta esango duzue zuzentzailea testu osoa euskaraz dagoenean pasatzea, baina nik alderantziz egin nahi
dut, gaztelerazko testuaren gainean pasatzea...

Mila esker, aurrez!

  
Paúl Picado Moreno

		
______________________________________________ 
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. 
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. 
http://es.voice.yahoo.com

gegia | 3 Dec 2006 10:57

Re: Zuzentzaile ortografikoarekin "arazoak"

Gauzak ongi ulertu badizkizut, MS Word-ekin ari zara lanean, eta gaztelerazko testu luze bat nahi duzu
ortografia zuzentzaileaz egiaztatu.

1 - Hautatu testu guztia eta markatu Tresnak, Hizkuntza, Gaztelera.
2 - Denbora puska bat pasatuta, «el documento tiene demasiados errores gramaticales» esaten badizu, jo
Tresnak, Aukerak, Ortografia eta gramatika, eta aktibatu «Ezkutatu gramatika akatsak dokumentu honetan».
3 - Orduan, pasa ortografia egiaztatzailea.

--

-- 
Gotzon Egia
ggia@...
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W

Paúl Picado | 3 Dec 2006 12:05
Picon
Picon
Favicon

Re: Zuzentzaile ortografikoarekin "arazoak"

Gaizki azaldu dut...Gaztelerazko testu luze bat dut eta euskarara itzuli behar dut. Orduan gaztelerazko
testuari euskarazko zuzentzaile ortografikoa pasatzerakoan mezu hori ateratzen zait, eta gero ez dago
modurik testua zuzentzeko...

Ea oraingoan...

Paúl Picado Moreno

		
______________________________________________ 
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. 
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. 
http://es.voice.yahoo.com

jberriotxoa | 3 Dec 2006 16:51
Favicon

Re: Zuzentzaile ortografikoarekin "arazoak"

Aupa, Paul.
Hori gertatzen zaidanean, testu guztia hartu, kopiatu eta beste dokumentu
berri batean itsasten dut. Hori izaten da zuzentzeko modu bakarrak.

J
----- Original Message ----- 
From: "Paúl Picado" <paulpicado@...>
To: "ItzuL" <itzul@...>
Sent: Sunday, December 03, 2006 12:05 PM
Subject: Re: [itzul] Zuzentzaile ortografikoarekin "arazoak"

Gaizki azaldu dut...Gaztelerazko testu luze bat dut eta euskarara itzuli
behar dut. Orduan gaztelerazko testuari euskarazko zuzentzaile ortografikoa
pasatzerakoan mezu hori ateratzen zait, eta gero ez dago modurik testua
zuzentzeko...

Ea oraingoan...

Paúl Picado Moreno

______________________________________________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com

eztala | 3 Dec 2006 16:52
Picon
Picon
Favicon

Re: Zuzentzaile ortografikoarekin "arazoak"

Word-a erabiltzen ari bazera, egin gero
Herramientas - Opciones - Ortografía y gramática, 
eta kendu "ocultar errores de ortografía en este documento"
Itziar

At 16:51 03/12/2006, you wrote:
>Aupa, Paul.
>Hori gertatzen zaidanean, testu guztia hartu, kopiatu eta beste dokumentu
>berri batean itsasten dut. Hori izaten da zuzentzeko modu bakarrak.
>
>J
>----- Original Message -----
>From: "Paúl Picado" <paulpicado@...>
>To: "ItzuL" <itzul@...>
>Sent: Sunday, December 03, 2006 12:05 PM
>Subject: Re: [itzul] Zuzentzaile ortografikoarekin "arazoak"
>
>
>Gaizki azaldu dut...Gaztelerazko testu luze bat dut eta euskarara itzuli
>behar dut. Orduan gaztelerazko testuari euskarazko zuzentzaile ortografikoa
>pasatzerakoan mezu hori ateratzen zait, eta gero ez dago modurik testua
>zuzentzeko...
>
>Ea oraingoan...
>
>Paúl Picado Moreno
>
>
>
>______________________________________________
(Continue reading)

Amaia Lasheras | 4 Dec 2006 11:33
Picon
Picon
Favicon

Ortotipografia eta mugatua/mugagabea

 Kaixo:

  Bi zalantza sortu zaizkit. Alde batetik, oro har,
galdera ikurraren ondoren, letra larria erabili behar
da; baina, bi punturen ondoren galdera sorta bat
datorrenean ere, hala egin behar dugu? Esaterako:

- Honako hau galdetu zidan: zer ordu da? zenbat urte
dituzu? non bizi zara?
edo
-Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte
dituzu? Non bizi zara?

Bestetik, egitura hauetatik zein da zuzena?

-kostua/gastua bikotea 
-kostu/gastu bikotea 

 Eskerrik asko.

 Amaia

		
______________________________________________ 
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. 
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. 
http://es.voice.yahoo.com

Mikel Erro | 4 Dec 2006 12:25

Re: [Probable Spam] - Ortotipografia eta mugatua/mugagabea


Alde batetik, honako hau duzu Euskaltzaindiak letra larrien erabilerari
buruzko gomendioan jasotako kasu bat:

Bi puntuen ondoren, aipamen zuzena baldin bada, hots, hitzez hitzekoa
denean.

Mitxelenak esan zuenez: "Atseginago zaizkigu sarritan ardi galduen ibilerak,
birtute bidetik sailean dabiltzanenak baino".

Beste alde batetik galdera-ikurrari normalean puntuari ematen zaion
tratamendua eman ohi zaio; hots, horren ostean letra larria erabiltzen da.

Horiek horrela, forma zuzena hauxe da:

-Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte
dituzu? Non bizi zara?

  Ondo izan, Mikel Erro.

______________________________________________
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com

Arbizu Barona, Víctor | 4 Dec 2006 12:37
Picon
Favicon

Re: Ortotipografia eta mugatua/mugagabea

Egun on, Amaia!

	Hor doazkizu asteleneko gure "burutazioak":

1) Zalantza: Nire ustez bigarrenaren alde egingo nuke. Arrazoia, nahiz eta esaldiek zerrenda kutsua
izan, "galdera ikurraren ondoren: maiuskula" legea jar litekeela uste dut nik.
	                       -Honako hau galdetu zidan: Zer ordu da? Zenbat urte
> dituzu? Non bizi zara?
> 
2) Zalantza: Hau Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak ateratako"Ortotipografia
-Ikasmaterialen Aholku Batzordea -Estilo-liburuaren lehen atala" liburuxkan dugu erantzuna:

	51 orr. "Idazlea, mendia/mundua, luma/ezpata...eta gisakoaz mintzatu ondoren".

	Baliagarria izango zaizulakoan, agur bero bat

                                      Bittor Arbizu
> ----------
> De:
	itzul-bounces@...[SMTP:itzul-bounces@...]
en nombre de itzul-request@...[SMTP:itzul-request@...]
> Responder a: 	itzul@...
> Enviado el: 	lunes 4 de diciembre de 2006 12:00
> Para: 	itzul@...
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 31 bilduma, 3. zenbakia
> 
> 
> 
> Message: 3
> Date: Mon, 4 Dec 2006 11:33:16 +0100 (CET)
(Continue reading)

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua | 4 Dec 2006 13:34
Favicon

Portada diecochesca

Ba al dakizue nol aeman dezakedan hori?

El acceso a la iglesia se encuentra bajo una grandiosa portada diecochesca de piedra con varias tallas,
relieves y hornacinas de tres calles y varios pisos.

Mila esker (eta beste mila ere bai)

Joxemari


Gmane