usua lasa urkiri | 1 Nov 10:01
Picon
Picon
Favicon

religiosas filipenses

Gaur jai eguna denez gero, ez dut uste lanean jende asko egongo denik, baina ea norbaitek hor goiko hori
itzultzen laguntzen didan. Interneten aurkitu dudanaren arabera San Felipe Neriren inguruko mojak dira.
Zer iruditzen zaizuze "filipetarrak"?
Mila esker eta egun ona pasa.

Usua Lasa Urkiri

		
______________________________________________ 
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. 
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. 
http://es.voice.yahoo.com

andresalberdi | 1 Nov 10:36

Re: religiosas filipenses


Hala dirudi behar duela EIMAko "Onomastika" liburukiaren esanetara (49. or.)

----- Jatorrizko mezua -----
Jatorria: usua lasa urkiri <usua_lasa <at> yahoo.es>
Data: Asteazkena, Azaroa 1, 2006 10:01 am
Gaia: [itzul] religiosas filipenses

> Gaur jai eguna denez gero, ez dut uste lanean jende asko egongo 
> denik, baina ea norbaitek hor goiko hori itzultzen laguntzen 
> didan. Interneten aurkitu dudanaren arabera San Felipe Neriren 
> inguruko mojak dira.
> Zer iruditzen zaizuze "filipetarrak"?
> Mila esker eta egun ona pasa.
> 
> Usua Lasa Urkiri
> 
> 
>                
> ______________________________________________ 
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo. 
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto. 
> http://es.voice.yahoo.com
> 

gegia | 1 Nov 11:53

Re: religiosas filipenses

>> Zer iruditzen zaizuze "filipetarrak"?

> Hala dirudi behar duela EIMAko "Onomastika" liburukiaren esanetara (49. or.)

Liburutxo hori eta beste zanbait material jakingarri dauzka sarean jarrita EHUko Ehulku zerbitzuak, hemen:

http://www.ehu.es/ehulku/

--
Gotzon Egia
gegia@...
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
jon | 2 Nov 09:39
Picon

Re: tirando...

Nik uste dut "botaz" idatzi behar dela, zalantza barik, euskara batuan, gaur-gaurkoz.

Bestalde, Juanek "...baina gehitxo litzateke egitura bera aldaraztea besteari horrenbestez..."
dioela eta, nire mezua ondo ulertu bada, esaten ari naizena horixe da, hain zuzen, inork ez diola inori
egitura bera aldaraziko, baina milaka garela geure egiturak eurak geurez aldatzen ditugun
euskaldunak, eta ez dela ezer gertatzen, eta behin edo behin bere egitura bera aldatu behar duenari ere,
sinets iezadazue, ez zaio ezer gertatuko. Alderantziz, mesedegarria izango da. Eta gure egiturak
gehiegi aldatzen ohituta gaudenok gutxiago aldatu behar genituzkeela, hasiz gero ez baitugu mugarik
(dabil/dihardu > ari da; amama > amona; gauza bi > bi gauza, enparaua/gainerakoa > gainontzekoa...).

Jon

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...] En nombre de ximon
Enviado el: sábado, 28 de octubre de 2006 12:52
Para: itzul
Asunto: [itzul] tirando...

ikusiaz, entzunaz, irakurriaz.... eta bota aditzarekin??? botaaz, boteaz??

milesker
ximon

Picon
Picon

ER: tirando...

Uste dut gauza gehitxo nahasten ari garela, eta ez guztiak gramatikari
buruzkoak prezisamentean.

Inorentzat baliagarri bazaio, nik neuk, "botaz" eta "ateraz" darabiltzat
idatziz, "ikusiz/entzunez/joz" ereduan ari bainaiz (baina lasai asko
erabiliko nituzke "atereaz/boteaz", "entzunaz/joaz/ikusiaz" ereduan ariko
banintz.

Bestalde, "aterea" eta "botea" darabiltzat behartzen naizenean, euskararik
batuenean, beste formarik ez delako egitura horretan; --barka, Jon, baina--
ez dudalako uste (norbaitek frogatu arte) euskara batuaren zer guztietarako
araua denik [a+a > a] hori, eta uste dudalako lehenago dela errealitatea
teoria baino.

Hori bai: horretan bestela jokatzeak euskalki-inperialismoa eta -zapalkuntza
konpondu edo arinduko lukeela pentsatuko banu, berehala jango nituzke neure
iritziok eta agintzen zaidan modura jo, desados egonik ere, neurez,
teknikoki.

Eta, halakorik gabe ere, Euskaltzaindiak arau zehatza emanez gero, hura
zintzo-zintzo betetzen ahaleginduko nuke, besteetan bezala, iritziak iritzi.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...]Honen izenean: jon-agirre@...
Bidalia: osteguna, 2006.eko azaroak 2 09:39
Nora: itzul@...
Gaia: Re: [itzul] tirando...

Nik uste dut "botaz" idatzi behar dela, zalantza barik, euskara batuan,
(Continue reading)

Picon
Picon

ER: ER: tirando...

ehem...

"beteko nuke" zuzentzen hasi, eta erdibidean geratu naiz: "betetzen
ahaleginduko nintzateke" behar du, jakina (lapsus inoportunus horietarikoa
da, bada, "ahaleginduko nuke" hori, eta ez gramatika iraultzaile baten
aldarria)...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...]Honen izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidalia: osteguna, 2006.eko azaroak 2 10:29
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] ER: tirando...

Uste dut gauza gehitxo nahasten ari garela, eta ez guztiak gramatikari
buruzkoak prezisamentean.

Inorentzat baliagarri bazaio, nik neuk, "botaz" eta "ateraz" darabiltzat
idatziz, "ikusiz/entzunez/joz" ereduan ari bainaiz (baina lasai asko
erabiliko nituzke "atereaz/boteaz", "entzunaz/joaz/ikusiaz" ereduan ariko
banintz.

Bestalde, "aterea" eta "botea" darabiltzat behartzen naizenean, euskararik
batuenean, beste formarik ez delako egitura horretan; --barka, Jon, baina--
ez dudalako uste (norbaitek frogatu arte) euskara batuaren zer guztietarako
araua denik [a+a > a] hori, eta uste dudalako lehenago dela errealitatea
teoria baino.

Hori bai: horretan bestela jokatzeak euskalki-inperialismoa eta -zapalkuntza
konpondu edo arinduko lukeela pentsatuko banu, berehala jango nituzke neure
(Continue reading)

Irati Maranon | 2 Nov 11:49
Picon
Picon
Favicon

en prolongación

Zer esan nahi du "en prolongacion" horrek ondoko esaldi honetan: 

  "Hemos iniciado en Wukro nuestra actividad con la construcción de una primera nave con 4 aulas en
prolongación, inaugurada en junio de 2003 y con destino para 4 clases de 40 personas cada una"

  Eskerrik asko aldez aurretik.

  Irati

 		
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com

Gotzon Egia | 3 Nov 10:17

Re: en prolongación

> Zer esan nahi du "en prolongacion" horrek ondoko esaldi honetan:

Oso oker ez banago, ikastetxe batzuetan «aulas en prolongación de 
jornada» esaten zaie eskola orduz kanpo antolatzen diren jarduera 
osagarriei (antzerkia, hizkuntzak, eskulanak, kirola...).

Dena dela, itzuli behar duzun kasu horretan, uste dut beste gauza dela, 
baina testu hori euskaraz ere badute webgunean:

http://www.icli.info/index.php?option=com_content&task=view&id=31&Itemid=86&lang=eu

Gazteleraz:

Hemos iniciado en Wukro nuestra actividad con la construcción de una 
primera nave con 4 aulas en prolongación, inaugurada en junio de 2003 y 
con destino para 4 clases de 40 alumnos cada una y con dos turnos por 
día, esto es: 320 alumnos de educación secundaria. Los profesores son 
funcionarios de estado.

Euskaraz:

Wukron gure jarduera hasi dugu, lau ikasgelako lehen eraikinarekin. 
2003ko ekainean inauguratu zen eta 40 pertsonarako 4 ikasgela egitea zen 
helburua, bakoitzak egunean bi txandarekin, hau da: 320 pertsona 
bigarren hezkuntzan. Irakasleak Estatuarenak dira.

--

-- 
Gotzon Egia
gegia@...
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
(Continue reading)

Picon

Doctrina del "levantamiento del velo"


Kaixo, lagunok.
Nire lankide batek itzulist-en duda hau plazaratzeko eskatu dit.
Hizkera juridikoko figura bat omen da. Baldin badakizue nola esan,
eskertuko dizue(gu).

Fernando Rey

Re: Doctrina del "levantamiento del velo"

Alor publikotik pribatura ihes egiten saiatzen dena agerian uzteari dagokio izen hori, alegia,
pribatutzat har dadin saiatzen ari diren hori benetan alor publikoari dagokiola erakusteari, baina
euskaraz ez dut inoiz ikusi.
bakartxo

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces@... [mailto:itzul-bounces@...]En
nombre de Rey Escalera,Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: lunes, 06 de noviembre de 2006 12:25
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Doctrina del "levantamiento del velo"

Kaixo, lagunok.
Nire lankide batek itzulist-en duda hau plazaratzeko eskatu dit.
Hizkera juridikoko figura bat omen da. Baldin badakizue nola esan,
eskertuko dizue(gu).

Fernando Rey


Gmane