1 Aug 2006 08:02
Euskalbar 1.6
Egunon, Euskalbarren bertsio berria atera dugu. Betiko helbidean daukazue: http://www.interneteuskadi.org/euskalbar Oraingo honen berritasun nagusiak hauek dira: - Enter tekla sakatzean kontsultatuko diren hiztegiak zehaztu daitezke - Hiztegiak fitxa berrietan zabaltzen ditu - Zabalik dauden hiztegien fitxak berrerabili daitezke, alegia, kontsultak bata bestearen atzean egiten direnan, aukera hau aktibatuta badago, hiztegi bakoitzerako fitxa bakarra erabiliko da - Bi lokalizazio sortu dira, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa: zuen Firefoxa Librezaleren euskarazkoa bada, Euskalbarren interfazearen testuak euskaraz agertuko zaizkizue. Gaztelaniazko bertsioa badaukazue, gaztelaniaz ikusiko dituzue. Firefoxen euskarazko bertsioa hemendik jaitsi daiteke, doan: http://www.librezale.org/mozilla/firefox Kontu izan Euskalbarren bertsio berri honen berritasun batzuk soilik Firefoxen 1.5 bertsiotik aurrera funtzionatuko dutela. Beraz, Euskalbarra instalatu baino lehen zuen Firefoxa eguneratzea gomendatzen dizuegu (eguneraturik ez badaukazue). Bestalde, Juanan Pereirak Euskalbarren kodea Googlen kode biltegian jarri du, nahi duen edonork begiratu, aztertu eta aldatu dezan. Hori bai, Euskalbar programatzeko Javascript eta XUL ikasi behar dira. Helbidea hau da:(Continue reading)
RSS Feed