ER: Widening
Juan Garzia Garmendia <
svrinsjg@...>
2005-11-02 08:59:24 GMT
Bai, hori ere irakurri (eta erabili) izan dugu garai batean.
Niretzat, gure tradizio(txo)ko erabilera-zalantza horrek (hots, forma bat,
zuzen nahiz oker, guztiz finkaturik ez egoteak)errazago uzten digu bidea
egokien deritzogun terminoa aukeratzeko: aurreko bietariko bat zein, garbi
ikusiz gero abantaila dela, hirugarren bat.
Termino BAT behar genuke hor, hala ere, adosbidean, eta nik neuk gogo onez
erretiratuko nuke niri oraindik ere kontzeptualki egokien iruditzen zaidan
"hedatze" hori adostasun hori zertzekotan (hala ere, "(semantikoki) hedatu"
aditza bera ontzat joz gero, inork ezingo luke galarazi "hedadura" nahiz
"hedatze" erabiltzea.
(Bai, ingelesez ere ez da egokiena (gauza bera badira) widening/extension
termino-bikoizte hori, terminologiaren oinarrien aurka baitoa
termino-bakoiztasuna haustea).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces@...
[mailto:itzul-bounces@...]Honen izenean: Antton Gurrutxaga
Bidalia: asteazkena, 2005.eko azaroak 2 08:50
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Widening
'Euskara teknikoaren' alorreko hainbat lanetan behintzat, 'zabalkuntza
semantiko' erabili izan da; batez ere, 'lexiko-sorkuntzarako bideak'
bereiztean (mailegutza, eratorpena, hitz-elkarketa, zabalkuntza semantikoa
eta berrezarkuntza lexikala). Esaterako, Ensunza, Etxebarria eta Iturberen
'Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide.' (2002).
UZEIren Terminologia Hiztegian ere horrela eman da (Euskalterm-en dago):
(Continue reading)