Re: Itzulkide baten heriotzaren berri
Gotzon Egia <
gegia@...>
2000-08-01 15:30:00 GMT
> Kaixo lagunok, honen bitartez gure lankide eta lagun Jose Luis Etxeberria
> Lazkano gure artetik joan zaigula jakinarazi nahi dizuegu.
Oporretan edo opor bidean gara gehienok, halako berri lazgarria bide
ertzera atera zaigunean. Hauxe mundu petrala. Zerrenda gaztea da ItzuL,
baina zoritxarrez nekrologia atala sortu beharra izan du halabeharrez.
Jose Luis Etxeberriak ez zuen askotan parte hartu zerrendan, baina
lehendabizikoetako harpideduna izan zen, zerrenda sortu eta handik
hilabetera. Parte hartu izan zuenean, beti laguntzeko prest eta bere
iritzia argitu zale agertu zen. Batzutan «Txigua» goitizenaz lagunduta
izenpetzen zituen mezuak.
Bere itzulpen joerak zirela eta, urte asko joan dira, makina bat
itzultzailek izan zuen eztabaidarik harekin. Zorrotza iruditu zitzaidan
beti hizkuntz iritzietan, baina abegi onekoa eta gizalegekoa besteekiko
tratuan.
Besarkada bat bidali nahi diet Legebiltzarreko itzultzaileei eta Jose
Luisen adiskide guztiei.
--
--
Gotzon Egia
mailto:gegia@...