Gotzon Egia | 3 Jul 2000 11:29

Informatika kontu bat

Informatika gaietan, ingeleseko «enable» eta «disable» bikotearen
gisara, gazteleraz «habilitar» eta «desahabilitar» erabiltzen dira.

Euskaraz, Euskaltermek «gaitu» eta «desgaitu» ematen ditu. Morrisek,
baina, «enable» inori ezer egiteko bidea, eskua edo ahalmena ematea dela
dio, eta «disable» ezindu, ezinduta utzi.

Zer iritzi duzue?

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Xabier Mendiguren | 3 Jul 2000 17:19

Kennedy gure laguna zan

Karroza samarrak zaretenontzako ariketa:
Goiko hitzekin hasten den kantua, Erlak taldeak egin zuen ospetsu, orain 30
urte pasa. Letra norena den jakin behar dut ordea; Julen Lekuonarena
delakoan nago, baina inork berretsi edo zuzenduko balit, lasaiago nengoke.
Mila esker aldez aurretik
Xabier

Gotzon Egia | 4 Jul 2000 08:24

Literatur itzulpenaz

PEN American Center erakundeak literatur itzultzaileentzako eskuliburua
(1999ko edizioa) sarean jarrita dauka. Kontratua arazoak, zer egin eta
ez egin, erantzukizunak eta eskubideak, eta abar.

http://www.pen.org/translation/handbook1999.html

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Josu Zabaleta | 4 Jul 2000 10:01

Re: Kennedy gure laguna zan

>Karroza samarrak zaretenontzako ariketa:
>Goiko hitzekin hasten den kantua, Erlak taldeak egin zuen ospetsu, orain 30
>urte pasa. Letra norena den jakin behar dut ordea; Julen Lekuonarena
>delakoan nago, baina inork berretsi edo zuzenduko balit, lasaiago nengoke.
>Mila esker aldez aurretik
>Xabier

Oso oker ez banago, Lola Erkizia eta Idioa Estornes ziren kantariak. Ea
lehenengoa gaur topatzen dudan. Galdetuko diot.

Josu

Jabier Zabaleta | 4 Jul 2000 12:30

salvamento mar=?ISO-8859-1?B?7Q==?=timo

'DYA. Salvamento marítimo' euskaratzeko ekarri didate herriko sorosleek.
Kartel batean jartzeko da, nonbait.

Dudatan nabil: 'DYA. Itsas salbamendua' ala 'DYA. Itsasoko salbamendua'? Ala
besteren bat, hobea, gogoratzen al zaizue?

Ondo-ondo bizi.

‹Jabier

Gotzon Egia | 4 Jul 2000 12:45

Re: salvamento marítimo

> Dudatan nabil: 'DYA. Itsas salbamendua' ala 'DYA. Itsasoko salbamendua'? Ala
> besteren bat, hobea, gogoratzen al zaizue?

Hiztegi Batuak onartuak ditu «salbamen» eta «salbamendu», beraz alde
horretatik ez dago arazorik. «Itsas salbamendua» laburragoa da, eta
gainera askotan lehorretik egin behar izaten da, ez uretatik. Horretaz,
ez litzateke zehazki itsasokoa izango.

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Chris Searles | 4 Jul 2000 12:57

Burua haustea "-a/-ta" desberdintasunagatik

Azken ostegunaren (ekainaren 29aren) Egunkarian ondorengoa irakurri dut 
Elian Gonzalezi buruzko irudi baten pean:

"2000-04-22, indarrez askatua"

Azal diezadake edonork zergatik hemen "-a" bukaera erabiltzen da, "-ta" 
beharrean? Egun arte ezin dut konprenitu izan noiz bereizten den "-a" eta 
"-ta" arte, izan ere zeinek diren gramatikako arau zuzenak. Nire ustez 
askatze hori prozesu gisa deskribitzen da eta horregatik "indarrez 
askatuta" hobeto izango litzateke, baina esan dudan bezala orain arte 
ezin dut ondo ulertu izan noiz eta zergatik ...

Mil esker,

Chris Searles 

Imanol Zurutuza | 4 Jul 2000 13:43

Re: salvamento marítimo

Jabier Zabaleta escribió:

> Dudatan nabil: 'DYA. Itsas salbamendua' ala 'DYA. Itsasoko salbamendua'? Ala
> besteren bat, hobea, gogoratzen al zaizue?
> 

Nik ez dakit hoberik baden, baina 'salbamendu' horren
inguruan, gogoetatxo bat. Frantsesez argi bereizten dituzte
'salut' (arimaren salbamendua, 'salvación') eta 'sauvetage',
eta ene uste apalean, lehenaren parekoa da euskarazko
'salbamendua', tradizioan bederen.

Sarasolaren hiztegian honela dio:

salbamendu. (...) salbamena, betiko heriotzatik begiratzea,
zeruratzea.

salbamen. 1. Betiko heriotzatik begiratzea, zeruratzea. 2.
Salbatzea.

Badirudi bigarren horrek erabilera zabalagoa duela, bi
adiera ageri baititu besteak bakarra duen lekuan (testuak
aztertu beharko lirateke, baina Mitxelenarena ez da letra
horretara iritsi oraingoz).

Orobat da argigarri Piarre Xarrittonen hiztegia:

salut. 1. agur! 2. salbamen, salbamendu, salbabide, salbazio
sauvetage. salbatze

(Continue reading)

Rafael Saiz Elizondo | 4 Jul 2000 13:56

Re: salvamento mar=?ISO-8859-1?Q?=EDtimo?=

Beharbada ez da autoritate handiko testua izango, baina Donostiako 
kaian Aita Mariren omenez dagoen monumentuan, olerkiak honela dio:

Urikalduak SALBATU nayaz eman zenduben biziya
ta orain daukazu, goitalchatubaz, obiz itxaso aundiya!
Lo egin zazu baga soñuaz, o gizon maitagarriya,
onraturikan zure gloriyaz Donosti ta Kantauriya!

Zaalntzak, alabaina, lehengoan dirau: zer salbatzea zen kontua, biziak 
ala arimak? Berezi behar ote? Kasu horretan agian ez baina bestela 
akaso bai?

Rafael Saiz Elizondo
Lapurdi kalea, 35 - 1. B
20800 - ZARAUTZ

----- Jatorrizko Mezua -----
Norengandik: Imanol Zurutuza <izurutuza <at> vitoria-gasteiz.org>
Data: Azteazkena, Uztaila 4, 2000 1:43 am
Gaia: Re: [ItzuL] salvamento marítimo

> Jabier Zabaleta escribió:
> 
> > Dudatan nabil: 'DYA. Itsas salbamendua' ala 'DYA. Itsasoko 
> salbamendua'? Ala
> > besteren bat, hobea, gogoratzen al zaizue?
> > 
> 
> Nik ez dakit hoberik baden, baina 'salbamendu' horren
> inguruan, gogoetatxo bat. Frantsesez argi bereizten dituzte
(Continue reading)

Gotzon Egia | 4 Jul 2000 14:09

Re: salvamento marítimo

> Beharbada ez da autoritate handiko testua izango, baina Donostiako
> kaian Aita Mariren omenez dagoen monumentuan, olerkiak honela dio:
> 
> Urikalduak SALBATU nayaz eman zenduben biziya
> ta orain daukazu, goitalchatubaz, obiz itxaso aundiya!
> Lo egin zazu baga soñuaz, o gizon maitagarriya,
> onraturikan zure gloriyaz Donosti ta Kantauriya!

Lekukotasuna osatu aldera, uste dut poematxoaren azpian A.A. ageri dela,
Antonio Arzak alegia, euskal kazetaritza modernoaren aitzindari eta
euskaltzale suharra.

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...


Gmane