Fernando Rey Escalera | 1 Mar 2000 17:57

Re: [ItzuL] malnutrición = azpielikatzea


> From: "Aixe, SL" <aixe@...>
>
> Elikadurarena ikasi ez dudan jakintza denez, galdera hau botako dut: zer
> deritzozue, frantsesaren bidetik, euskaraz <<azpielikatzea>> erabiltzeari?

>Kaixo, Xabier:
>Oso oker egon nintekek, baina aurrizki bidez euskaraz inoiz esan ez diren
>hitzak etengabe asmatzen ibiltzea baino emankorrago eta gustagarriago izan
>litekek hitz elkartze eta perifrasi argiak proposatzea. Agian, kasu
>honetarako, "elikatze eskas" edo "elikadura eskas". Testuinguru normal
>batean problemarik gabe korritzen dik eta ulertzeko eragozpenik jarri ez.
>Ondo ibili,
>Xabier

Ados aukerarekin, eta adosago filosofiarekin.

"Elikadura urri" ere zentzu berekoa izan daiteke. Urritasunak ez ezik,
elikaduraren kalitateak ere ekar dezake, ordea, "malnutrizio" hori, jakina
("azpielikatzeak" dudarik ez), behar beste ez jateak bezala behar ez dena
jateak, alegia

Beharbada "gaizki elikatzeak" esanahi biak estaliko lituzte: gutxi eta
txarki jatea alegia.

Baina gauza jakina denez adierazleak ez duela agortzen adierazia, eta nola
urrialdietan eta ezaldietan izaten baita maizenik malnutrizioa...

Josu Zabaleta

(Continue reading)

Inaki Irazabalbeitia | 1 Mar 2000 08:58

Re: malnutrición = azpielikatzea

>From: "Aixe, SL" <aixe@...>
>
>Gaztelaniazko <<malnutrición>> terminoaren euskal ordainaren bila,
>Euskaltermera jo dut eta <<malnutrizio>> aurkitu dut. Hari susmo txarra
>hartuta, Eurodicautomera jo eta hau aurkitu dut:
>
>Spanish malnutricion
>English malnutrition
>Danish underernaering
>French sous-alimentation
>German Unterernaehrung
>Italian denutrizione
>Dutch ondervoeding
>Portuguese subalimentação
>
>
>Elikadurarena ikasi ez dudan jakintza denez, galdera hau botako dut: zer
>deritzozue, frantsesaren bidetik, euskaraz <<azpielikatzea>> erabiltzeari?
>
>Xabier
>

Aupa,
Elhuyarren ez dugu oraindik erantzunik. Hala ere, bi ohar:
- Euskaltermenek dioena oso kontuan hartzekoa da
- Termino hori bakarrik ezin da aztertu. Familia osoa aztertu behar da.
Malnutrido, malnutrir, etab.
Ondo izan,

Inaki
(Continue reading)

jon.alonso | 1 Mar 2000 11:08

vigas

Mekanikari buruzko testu bat itzultzen ari naiz eta honako hau atera zait:
"vigas, simplemente apoyadas y en voladizo".
Arazoa "simplemente apoyadas" horrek sortzen dit. Zer esan nahi du?
Inork laguntzen badit, eskertuko dut.
Jon

Carlos_del_Olmo | 1 Mar 2000 10:42

Re: vigas

Gure etxeko arkitekto batek esandakoaren arabera, "vigas simplemente
apoyadas = vigas sin ningún empotramiento" OK?

Lore Azkarate | 1 Mar 2000 10:45

Re: malnutrición = azpielikatzea

Kontuz kontzeptuekin.
Eta kontuz EURODICAUTOMekin. EURODICAUTOMen itzulpenetatik jasotako
fitxa asko dago eta fidagarritasunari ere begiratu behar zaio (fitxa
guztiek dute "code de fiabilité"). 
Terminologia lanetarako badaude hori baino iturri fidagarriagoak.

Kontzeptuari dagokionez,

Grand Larousse Universel entziklopedian zutabe eta erdiko artikulua
dakar MALNUTRITION sarrerari eskainia. Besteak beste, argi uzten du:

"Les malnutritions regroupent la sous-alimentation, la suralimentation,
la mauvaise assimilation des aliments"

Datu-banku terminologikoetan:

TERMIUMen:

English:Dietetics

malnutrition s CORRECT

DEF - faulty nutrition due to inadequate or unbalanced intake of
nutrients or their impaired assimilation or utilization. s

1997-07-23

French:Dietetics

malnutrition s CORRECT,FEM
(Continue reading)

Jasone Larrinaga Renteria | 1 Mar 2000 10:53

Ispaster/Ipazter

Izen ofiziala "Ispaster" ei da, baina Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoan
"Ipazter" dakar, bai eta Egunkariako Estilo Liburuan ere.

Iritzirik edo argibiderik?

Jasone Larrinaga
mailto:rezlarej@...

larrinaga_asier | 1 Mar 2000 10:54

T-10

	Egun on:

EITBko Administrazioak aurtengo aitorpenerako T-10 inprimakia
euskaraz prestatu nahi du. Bizkaiko Ogasunera deitu dute eta ez omen dago
euskarazko bertsiorik.

Badago inon? Zelan lor daiteke?

Asier Larrinaga

Carlos_del_Olmo | 1 Mar 2000 11:06

Re: Ispaster/Ipazter

Bestela esanda, zela esan behar diogu Pamplona-ri euskaraz?
Euskaltzaindiaren izenaz ala Udalak onarturikoaz?

zuzen | 1 Mar 2000 10:58

RE: Ispaster/Ipazter

Ipazter da euskal izena Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako Euskal Herriko
udalen izendegiaren arabera. 

Iratxe.

>Izen ofiziala "Ispaster" ei da, baina Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoan
>"Ipazter" dakar, bai eta Egunkariako Estilo Liburuan ere.

Garbiñe | 1 Mar 2000 11:05

T-10

Deustuko ARTEZ enpresak badu hori eta beste eredu gehiago ere. 
artez@...


Gmane