Gotzon Egia | 3 Jan 09:27 2000

Ur kontuak

Donostiako Udalaren iragarki batean, "estabilizadores-reductores de
flujo en cabecera de línea" ageri da. Uste dut ur hornidura kontuez ari
dela, baina ez nago erabat ziur, iragarkiaren testua ez baitut bistan.

Azalpena eskertuko nizueke, zer ote diren tramankulu horiek, edota
euskaraz nola esaten zaien.

Mila esker eta urte berri on!

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Pello_Goikoetxea | 3 Jan 09:52 2000

Re: Ur kontuak

Me alegro que me haga esa pregunta. Precisamente, quería decirle que, en
relación a...

Halatsu hasten zen FG konpromiso handi samarreko galderaren bat edo zain
zegoenen bat egiten ziotenean. Orobat gertatu zait niri ere. Harrapatu
naukela, alegia.

Ur kontua izango duk, inondik ere, baina iragarkia osorik leituta ere ez
zegok jakiterik zer kristo den hori. Zer kristo den jakiteko galdetu egin
behar dik, eta hala ere ez duk, beti-beti, samurra izaten. Itzulpena bidali
zidanari galdetu nioan eta hark ez zekiela erantzun zidaan; galdetuko
zuela, edozein moduz ere. Berriz hots egin nioan eta ezin izan zuela (dado
el período vacacional actual...) ezer ere atera esan zidaan, azkar behar
zuela itzulpena (para ayer) eta beste itzulpen batean nola jarri genuen
(zuten) esango zidala: Linea buruan fluxua egonkontzekoak-murriztekoak
ekartzea eta jartzea.

Ez zekiat zerbait balioko dian, baina, ez zegok besterik.

Gotzon Egia <gegia@...> con fecha 03/01/2000 09:27:56

Por favor, responda a itzul@...

Destinatarios: ItzuL <itzul@...>
CC: (cci: Pello Goikoetxea/UDALA)
Asunto: [ItzuL] Ur kontuak

From: Gotzon Egia <gegia@...>

Donostiako Udalaren iragarki batean, "estabilizadores-reductores de
(Continue reading)

Gotzon Egia | 3 Jan 10:47 2000

Re: Ur kontuak ez, argi kontuak!

> Ur kontua izango duk, inondik ere, baina iragarkia osorik leituta ere ez
> zegok jakiterik zer kristo den hori.

Gure Pello, ez alferrik nekatu. M. Paz Martin lankideak oraintxe esan
dit, hain xuxen, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Beasaingo Udalaren
iragarkia argitaratu duela gaur, «Beasaingo herriko argien
instalazioetarako tentsioa egonkortzeko eta linea-buruak argi fluxua
eraizteko ekipoz hornitzeko» deialdia eginez.

Ur konturik ez, beraz, argi kontuak baizik. Mila esker, dena dela.

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Gotzon Egia | 3 Jan 11:00 2000

Re: Ur kontuak ez, argi kontuak!

> Gure Pello, ez alferrik nekatu. M. Paz Martin lankideak oraintxe esan
> dit, hain xuxen, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Beasaingo Udalaren
> iragarkia argitaratu duela gaur, «Beasaingo herriko argien
> instalazioetarako tentsioa egonkortzeko eta linea-buruak argi fluxua
> eraizteko ekipoz hornitzeko» deialdia eginez.

Ahaztu zait esatea iragarkia, ikusi nahi baduzue, hemen dela:
http://www.gipuzkoa.net/euskera/gao/2000/01/03/e9912954.htm

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Pello_Goikoetxea | 3 Jan 11:11 2000

Re: Ur kontuak ez, argi kontuak!

Guztiaren beharra nik: urarena eta argiarena. Baina, batez ere iturri
onarena. Edan ase arte beretik, ez da aski izango.

Eskerrik asko.

Errea Cleix Inma | 4 Jan 12:36 2000

TERM: Ingurugiro/ingurumen/inguramen

Hiru hitz horien artean zalantzatan gabiltza, Iruñeko Udalean. Guk beti,
orain arte, ingurugiro erabili izan dugu, eta halaxe dugu Iruñeko Udalaren
organoen izenetan, esate batera. Zalantza Hiztegi Batuak eragin digu, bertan
_ingurumen_ proposatzen baitu, Ekologiaren esparruan erabiltzeko.
Sarasolak, bere aldetik, _inguramen_ aipatzen du.
Ingurugiro Hiztegiak, ordea, _ingurugiro_ ematen du, soilik, eta _ingurune_
bereizten du, beste zenbait erabileratarako.
Orain guk Iruñeko Udalaren egitura berriaren izenak euskaratu behar ditugu,
eta orain arte "Área de Sanidad y Medio Ambiente" izan dena ("Osasun eta
Ingurugiro Alorra", euskaraz), hemendik aitzina "Área de Medio Ambiente y
Sanidad" izanen da. Guk, hasieran, "Ingurugiro eta Osasun Alorra" ematekotan
izan gara, baina, esan bezala, duda sortu zaigu, Hiztegi Batuak
proposatutakoa ikustean.

Horra, gure zalantza: aipatu kasuan, egokiagoa al da _Ingurumen_
_Ingurugiro_ baino? Alde handirik al da horien bien artean? Zergatik ematen
du Sarasolak _Inguramen_ eta Hiztegi Batuak _Ingurumen_?

Iruñeko Udalean, alorren izenak lau urtez behin aldatzen dira, agintaldia
aldatzean. Osoko Bilkurak onesten ditu (orain dela hilabete bat edo onetsi
zituen), eta, behin onetsirik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu
eta ofizial bilakatzen dira. Euskaraz aukera hori aprobetxatu behar da,
euskal ordainetan aldaketarik sartzeko, NAOn argitaratu aitzin. Horretan ari
gara, hain zuzen. Saiatuko gara beharrik gabe aldaketarik ez egiten (Iruña,
hiri kontserbadorea, omen), baina, aldi berean, euskaraz zeozer desegoki
ikusiz gero, aldatu eginen dugu. Bi mutur horietatik sokatiran ari garela,
ingurugiro/ingurumen horien artean hautua egiteari zer deritzozuen jakin
nahi dugu Iruñeko Udal itzultzaileok. Esker mila, aldez aurretik.
Inma Errea
e-mail: i.errea@... 
(Continue reading)

Gotzon Egia | 4 Jan 13:02 2000

Re: TERM: Ingurugiro/ingurumen/inguramen

Guk ere, Gipuzkoako Foru Aldundian orain arte _ingurugiro_ erabili izan
dugu, baina... Azkenekoz, gu ere zalantzan ginela, halako ingurubira bat
jo genuen, ea inguruko Aldundietan zertan ziren. Bizkaian eta Araban,
_ingurumen_ ofizialki onartua dute, egitura dekretuetan gainera.

Aldiz, Eusko Jaurlaritzan EZ da aldaketa giro, eta _ingurugiro_
erabiltzen jarraitzea erabaki du, argudiatuz Euskaltzaindiaren esanak
kontuan hartzekoak direla, baina ez derrigor betetzekoak.

Egunkaria-ko eta EITBko inguruetan ere ikusia izango zenuten,
_ingurumen_ atzera eta aurrera.

Eta guk, zer egingo ote dugu guk? Garaia heltzen denean esango dizuet,
hori da, Nekazaritza eta Inguru(giro)/(men) Departamentuaren egitura
dekretua onartu beharra inguratzen denean...

Bitartean, _ingurugiro_ izaten segitzen du inguru hauetan.

Zalantzaz inguraturik :-(

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

goros | 4 Jan 13:14 2000

Ingurumen, Ingurugiro...

Hona hemen Euskaltzaindiak erakundeetara bidali zuen gutuna.
Ondo ibili!

Aitor

"Bilbon, 1999.eko irailaren 29an

Jaun txit argi hori,

Lerro hauen bitartez aditzera eman nahi dizut Euskaltzaindiak, bere azken batzarrean, Aramaio haraneko
udaletxean, hil honen 24an, besteak beste direla, 'ingurumen' hitzaren gainean gomendio bat erabaki zuela.

Erabaki horren arabera, eskatzen zaie Euskal Herriko agintariei eta komunikabide guztiei ahalegin
guztiak egin ditzaten, 'ingurumen' hitza erabil dadin, 'medio ambiente/environnement' ordain.

Itxaropen honetan agurtzen zaitut.

Jean Haritschelhar, euskaltzainburua"

m | 4 Jan 13:23 2000

RE: TERM: Ingurugiro/ingurumen/inguramen


Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian momentuz "ingurugiro"ari
eustea ebatzi dugu. Batetik, Sailaren izen ofiziala -oraindik- hori delako
(egitura aldatzen denean ikusiko dugu), eta, bestetik, zuhurtziak erakutsi
digulako tentuz ibili beharra dagoela horrelako aldaketekin (Euskal
Autonomia Elkartea ez genuen Erkidegotu harik eta berme guztiekin ari ginela
ziurtatu ahal izan genuen arte; Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta
Guztientzako Administrazio Jardunbidearen Legea zaharretik zuzenean pasa
gara oraingo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio
Prozedura Erkidearen Legera, tarteko Herri Administrazioen Araubide
Juridikoaren eta Administrazio Jardunbide Komunaren Legea erabiltzeko
tentazioa bazterturik).
Hala ere, Sailaren izen ofizialetik kanpo, biak, ingurugiro eta
ingurumen, onartu eta erabiltzen ditugu. Gainera, badakit Sailean zer edo
zertan dabiltzala (barkatu zehazkabetasuna) kontu hau argitzeko, alegia,
horren gainean eskumena duten organoek (Jaurlaritzaren Kontseiluak,
Euskaltzaindiak, Sailak berak... ) erabaki bateratsua har dezaten.
Beraz, esandakoa: gauzak formalago argitu artean, guk Ingurugiro
Saila.

Martin (EHAAko itzultzailea)

Asier Larrinaga | 4 Jan 22:28 2000

Re: TERM: Ingurugiro/ingurumen/inguramen

	Hola, Inma eta gainerakoak:

Euskaltzaindiaren batzar agiriak honela dio (Euskera - XLII, 634. or.):

<<"Ingurugiro" hitzari buruz izan da lehendabiziko eztabaida. Ohargileak [E. Knör] hitz horren
ordez "ingurune" eskatzen du. Sarasola jaunak dio Europan zehar kurritzen dutenak "ingurumen"
hitzaren moduko ordainak direla. "Ingurumen"-en alde makurtzen da batzordea, ekologia gaietarako
bereziki. Horrenbestez, hitz honi sarrera eskainiko zaio, adibide bat erantsiz>>.

"Ingurumen" hitza OEHan begiratuta:

<<1. Aproximadamente, más o menos. // 2. Alrededor(es)>>.

Antza, zilegi da alde batera uztea orain arte euskaraz adigai hori adierazteko nagusiki erabili den hitza
eta beste bati egokitzea adiera hori.

Hiztegi Batuak, hala ere, ez du "ingurugiro" hitza gaitzetsi eta nahi duenak erabil dezake.

ETBn ez dugu ez batera ez bestera egiten. Datorrena utzi eta aurrera. Honelako txikikerietan indarra
galtzen ibiltzea zorakeria da.

Asier Larrinaga


Gmane