Re: TERM: Centro Comercial edo Shopping Centre
Esker mila guztiei. Azkenik, Merkataritza-gunea aukeratuko dut, eta
horretarako arrazoiek ez dute zerikusirik hizkuntzarekin, soilik;
saltoki eta horren konposatuak alde batera utzi ditut, Iruñean bertan,
Landabengo Industrialdean, Saltoki izeneko denda handia baitago
(sukaldeak, bainugelako gauzak eta antzekoak saltzen dituzte), eta
eskatu didaten itzulpena kaleko errotuluetan jartzekoa denez... Gainera,
Iruñean, kontuan hartu behar ditugu populazioaren ezaugarriak eta,
zoritxarrez, euskaldunok gutxiengo bat osatzen dugu. Jartzen badugu:
Centro Comercial / Saltokia (edo Saltoki-gunea) bat baino gehiago
despistatu eginen da.
Mikel: "Erostegi", hitz gisa, beste edozein bezain baliagarri iruditzen
zait, baina ez dut uste oso zabaldua denik, eta nire asmoa da ahal den
terminorik zabalduena paratzea (euskara normalizatzeko, badakizu).
Carlos: arrazoia baduzu, esaten duzun hainbatetan; baina batzuetan zaila
da gauzak zehaztea, inolako baldintzarik gabe. Nik badakit, esate
baterako errotuluak jartzen ari direnek, hasiera batean, Hipermercado
paratu nahi zutela gazteleraz, baina esan diete Centro Comercial
ipintzeko, Hipermerkatuekin batera bestelako denda eta establezimenduak
daudelako (esate batera, propio denda ez direnak: jantokiak, arropak
garbitzeko tokiak...e.a.). Hortaz...
Esker mila zuen laguntzagatik,