Gotzon Egia | 7 Apr 1999 16:49

Transbono

Larraulgo Udala "transbono" delakoa arautzen duen udal ordenantza
argitaratzera doa aldizkari ofizialean. Larraul non dagoen jakinik
(lekutan, mon dieu!), TRANSporte BONO edo halako zerbait izan diteke?
Inork ikusi ote du halakorik beste inon?

Ez eskatu inguramendu argiagorik: ez daukat.

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Mikel Taberna Irazoqui | 8 Apr 1999 21:47

notarioarenak

Sentitzen dugu, baina Gotzon-en "transbono" hori bezalakorik ez zaigu sekula agertu Nafarroako herrien
ordenantzen artean, eta zer izan daitekeen... ideiarik ere ez. Beste aldetik, notario baten dokumentu
batzuk (testamentua, salerosketa, ...) euskaratzeko lana esku artean baitugu, honelakorik inoiz egin
ote duzuen edo, bestela, nola eginen zenuketen jakin nahi genuke:

COMPARECER = AGERTU, BERTARATU...?
VOLUNTAD TESTAMENTARIA = TESTAMENTUA EGITEKO BORONDATEA?
MANDAS PÍAS= ?
OTORGAMIENTO= NOTARIO AURREAN EGITEA/SINATZEA?
AUTORIZACIÓN = BAIMENA/AHALMENA EMATEA?

Mikel Taberna

Carlos_del_Olmo | 8 Apr 1999 14:26

Re: notarioarenak

"Hizkera argiaren bidetik" -> comparecer= aurkeztu, agertu, azaldu
"voluntad testamentaria" hori testamentua egiteko borondatea da ala
testamentu bidez adierazitako nahia?
"mandas pias" direlakoei "mandas piadosas" ere esaten ei zaie, alegia,
karitaterako utzitakoak.
:-)

Gotzon Egia | 8 Apr 1999 13:29

Re: notarioarenak

Nire aburua:

> COMPARECER = agertu

> VOLUNTAD TESTAMENTARIA = TESTAMENTUA EGITEKO BORONTEA? Ez dut uste; gehiago "testamentuan azaldutako borondatea".

> MANDAS PÍAS= karitate gisa utzitako ondasunak

> AUTORIZACIÓN = BAIMENA/AHALMENA EMATEA? Edo "ahala ematea"

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Gotzon Egia | 8 Apr 1999 16:44

Bilboko La Arboleda

Bilbotarrik baldin badago hor, euskarazko izenik ba ote du La
Arboleda-k? Non bilatu ez dakidala gelditu naiz.

Ostiral goizean behar dut derrigor. Mila esker aurrez.

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Re: notarioarenak


Mikel Taberna Irazoqui escribió:

> From: "Mikel Taberna Irazoqui" <mikel.taberna.irazoqui@...>
>
> Sentitzen dugu, baina Gotzon-en "transbono" hori bezalakorik ez zaigu sekula agertu Nafarroako
herrien ordenantzen artean, eta zer izan daitekeen... ideiarik ere ez. Beste aldetik, notario baten
dokumentu batzuk (testamentua, salerosketa, ...) euskaratzeko lana esku artean baitugu, honelakorik
inoiz egin ote duzuen edo, bestela, nola eginen zenuketen jakin nahi genuke:
>
> COMPARECER = AGERTU, BERTARATU...?
> VOLUNTAD TESTAMENTARIA = TESTAMENTUA EGITEKO BORONDATEA?
> MANDAS PÍAS= ?
> OTORGAMIENTO= NOTARIO AURREAN EGITEA/SINATZEA?
> AUTORIZACIÓN = BAIMENA/AHALMENA EMATEA?
>
> Mikel Taberna

Kontuan hartu behar da berezia dela notarioek erabiltzen duten terminologia eta idazkera. Beraz,
erreferentziatzat arlo horretan dabiltzanak hartu beharko dira; hori iruditzen zait biderik
zuzenena. Adibidez, Andrés Urrutia euskaltzaina da eta agiriak euskeraz egiten dituen notarioa.
Bada, beraz, arlo horretan esperiantzia duenik eta iritzi sendorik izango lukeenik. Agian,
eta terminologia eta idazkera horrek nolabaiteko osotasunik baduela kontuan izanda, esperientzia hori
lantxoren batean biltzea komenigarria izango litzateke.
Ander Irizar

rezpaagi | 9 Apr 1999 09:50

bi izen

Ba al daki inork nola esaten diren euskaraz "Bibliotecas Municipales de
Donostia" eta "Casa de Cultura de Vitoria"?

Ez dakit gaztelaniazko izenak ofizialak diren, unibertsitatearen web
orrirako itzultzen ari naizen testu batean agertu zaizkit eta.

Eskerrik asko, Irune

Carlos_del_Olmo | 9 Apr 1999 10:59

Re: bi izen

Donostiakoei dagokienez, behintzat, izendapen hori ez da ofiziala, orokorra
baino, beraz, "Donostiako udal liburutegiak" edo "Donostiako Udalaren
liburutegiak". Ondo izan!

Gotzon Egia | 9 Apr 1999 09:57

Re: Bilbaoko La Arboleda

Mila esker Karlos del Olmo eta Irune Payros-i, era pribatuan eman
baitidate laguntza.

La Arboleda-ren euskal izena Zugaztieta da, Karlosek dakienez; gainera,
ez omen da Bilbaoko lekua, Trapagaranekoa baizik, Irunek ongi aski
adierazi didanez.

Eskerrak bioi.

--

-- 
Gotzon Egia
mailto:gegia@...

Luistxo Fernandez | 9 Apr 1999 12:51

Re: Bilbaoko La Arboleda

Gotzon Egiak:

>Mila esker Karlos del Olmo eta Irune Payros-i, era pribatuan eman
>baitidate laguntza.
>
>La Arboleda-ren euskal izena Zugaztieta da, Karlosek dakienez; gainera,
>ez omen da Bilbaoko lekua, Trapagaranekoa baizik, Irunek ongi aski
>adierazi didanez.

aaah... esan izan bazenu, Gotzon, Arboleda hori "provincia de Bilbao"
delakoan zegoela, orduan neuk ere asmatuko nuke izena. Baina nola "en
Bilbao-Bilbao" ei zegoen zuk esaten zenuena, horrela ezin jakin zein
arboladiren gainean ari zinen...

...eta inon ezin zenuela aurkitu, tira, Euskaldunon Egunkariaren Estilo
Liburuan badago, bederen. Eta online, hemen ere bai:
http://www.geocities.com/CollegePark/5062/topo2.html

Desentrenatua ikusten haut, Egia

Luistxo


Gmane