Luistxo Fernandez | 11 Feb 08:35
Gravatar

[eibar] edurra... Asentzio? Akondia?

Irristatzeko moduko edurrik topatu leike gaur Asentzio aldean Elgetan
edo Akondia partetik... zuen iritziz?

eskerrik asko
Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Asier Sarasua | 10 Feb 09:41
Picon

[eibar] Eibarko herrixa definitzen daben berbian bila

Eibarko euskaltegixak eta udalak martxan ipinittako lehiaketia.

Zer berba aukeratuko zendueke Eibar zer dan adierazteko?

http://www.eibarko-euskara.com/node/16381

Zein da zuena?

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Garzon baztertu dabe

Ideia batzuk:
 
1. Jueza izatetik kendu dabe. Ez doia kartzelara. Ez du problemarik izango bizimodua beste modutan ataratzeko, ha baino askozaz txartuago biziko dan hankabiko mordua egongo da. Ez dago arrazoirik harengandik pena sentitzeko.
 
2. "Mamuari jaten emon harik eta mamuak bera jan". Horixe pasau da, betikua. Frankisten mesederako jardun dabenian dana ondo eta Nobel sarixa ta dana emon bihar ei zetsen, azkenian pixkat frankistak ikutu dabenian bera kaleratu dabe. Jokaldi bera ez dogu berrehun bidarrez errepikatuta ikusi?
 
3. ¿Ez zeben kartzeleratu oin dala ez hainbeste e.t.a.ko zerikusirekin zebixen abokatuak, euren eta bere defendatuen alkarrizketak grabatuta? Halaxe uste dot. Orduan egin zeikean. Baina PPko eta beren abokatuen artekua ezin ei da grabau. Espainiako justizia zer segun eta zeini. Nik garbi dakat, eta Lakak eritziren bat izango dau: abokatu eta defendatuen arteko berriketa inoiz ez zan grabatu, zelatatu, bihar. Baina danontzako bardin. Inoiz-ez da beti inoiz-ez. 
 
       .
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
aRKITETUA | 5 Feb 19:48
Picon
Gravatar

[eibar] ER: Ai! Eutsi bero Unai!

Je! Hona be allegau dok!!!
Ba misterixo haundirik ez daka honek... En resumidas cuentas, eMePebo5t Kezka dantza taldeko hiru
eibartar eta mallabitxar birez osatutako rockmerixa taldia da...edo, zeoze esatiarren. Horraxe arte
akaso barririk izango zenduen...
Bidixoko ganberradatxo hori barriz aurreko urteko San Andresetan estrenau eta gero Durangoko
Plateruenian grabautako  Michel Telóren "eu si te pego" modako kanziño horren bersiño bat da... (bat
diñot eze gerora Andoain inguruan beste bat urten zan eta...). Letria gure soñojolle Unairi
zuzendutakua da, eta Maurizia diñuanian barriz Leonekin batera jardundako Arratiako panderojole
ezagun haretaz dihardu.
Iñungo pretensiño espezialik barik sortu zan asuntua (dibersiñorako behintzat ez bazan!) baña
poliki poliki radixo eta sare sozial bidez ohiartzuna zabaltzen juan da eta hoixe,  geu be total
harritxuta garela...!
Letrak, mp3ak, ipoñak eta beste barrabaskerixa batzuek eMePebo5t.com orrixan...eta badakizue, onak
goguan hartu eta txarrak barkatzen jakin, biharko dogu eta.

Nahikua no Asier?

PD: badakigu ay horrek ai biharko leukiela, baña ibiltzen genduan euskerian gañian, lelengo hain
zuzen, euskeraz idazten ikasteko kritikau gintxuan baten batek sarera ezer igo aurretik forma
eskastxoz, eta haretxi omenajia be ein genetsan AY horrekin. Omenaldiz omenaldi beraz...

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Asier Sarasua
Bidalita:  2012/02/05, 13:21 
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: [eibar] Ai! Eutsi bero Unai!

honek azalpenen bat bihar dabelakuan!

www.youtube.com/watch?v=J-EMPdNUta4

ona! ;-)

a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Asier Sarasua | 5 Feb 13:54
Picon

[eibar] 7 lurraldeena ameskeria da

Luistxok lerro batzuk laga dittu bere blogian:
"Estaturik gabe, euskara ez da salbatuko; eta 7 probintziena ameskeria da"
http://bit.ly/wF7Rp7

Laburpena modura (lehenago be aittatu izan dau hau kontuau):
7 lurraldez osatutako Euskal Herri independiente bat utopia hutsa da;
lortu daigun independentzia, nahiz ta izan 3 lurralde (edo 2). Lortu
daigun Estatu bat, eta gero gerokuak.

Neu be ados nago. Eta uste dot azkenaldixan antzerako iritzixak be
hasi dirala agertzen (Luistxok atara zeban antzerako zeozer Sustatun,
eta aldekoren batzuk agertu ziran han). Aristik be bide beretik jo dau
aste honetan. Azken egunotan beste antzeko iritziren bat be irakurri
dotela esango neuke. Izan gaittian independiente, nahiz eta 3 lurralde
izan; erakarriko dittugu gero bestiak, nahikua arrazoi emoten
badetseguz. Katalanak garbi dake 4 lurraldekin osatutako Kataluña
independientia eskatuko dabela, Valentzia, La Franja edo Roselló alde
batera lagata. Kontrako bidia, etxia teilatutik eraikitzia litzake.
Ameskerixak.

Katalanak beti izan dira gu baino askoz be praktikuaguak.

a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Asier Sarasua | 5 Feb 13:21
Picon

[eibar] Ai! Eutsi bero Unai!

honek azalpenen bat bihar dabelakuan!

www.youtube.com/watch?v=J-EMPdNUta4

ona! ;-)

a.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Gara erosi dot

     Urtiak baina urtiak dira Gara egunkaria erosten ez nebala. Irakurri bai, hori erozein tabernatan egin leike eta egin dot, baina erosi... ordurako ulia be izango neban.
 
     Inpresiñua ona. Paperan eta fotografien kalitatea txukuna eta edukia be ondo. Sasoi batian txarrerako "gerra partia" bazeritzen, gaur ez desta holakorik emon, alderantziz be, "ezker abertzale tradizionalekuak" ez diranak be gustora kontsumitzeko moduko produktua. Eta lehen "partidu" horren gune gogorrantzako baino ez ei zuan. Nota ona. Erosi leike gehixagotan.
 
     Lehenagotik aspaldi ezaguna neban Noticias de Alava eta Deia. Noticias de Alava gauza txukuna emoten zestan, ondo, eta Deia hainbeste kontrolatzen ez badot be, emoten desta "Grupo Noticiasen" joera txukunera be hurreratuz juan dala. Amaittu da, nere ustez, garai hori nun Deia be nukleo batentzako baino ez zana.
 
     Horrez gain, Berria, aizu, nere gustoko periodikua da.
 
    Konklusinua, pentsa abertzalia baleike kalitatez urtietako momenturik onenian egotia, fase optimista batian, merkatua haundittu nahian, bakoitzak beria defendituz, normala, baina irakurleria zabaldu guran eta horren alde sendo eta buruz burrukatuz.
 
    Lehia zati batian euren artian be bada, eta izan bihar, baina batez be XX. mendean nagusi izan dan prentsari koxka emotia izan bihar da helburua. Ondo eginak azkenian beti daka pagua, ekin ezkero. Errealitate ekonomikua be seguruenian guztiontzako garratza, baina oin hobeto zailtzeko lehen baino.
 
    Garbi ikusten zana periodikuari be tokatu jako: e.t.a.n azkenak "gertuen" ei zeguan inguruari egin detsa batez be on.
 
    Inork ez dino erraza danik, baina prentsa paisajia diferente izan leike urte batzuk barru. Baikorrak izan gaikez.
 
                    .
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
Picon

[eibar] Margari Olañeta Berrian

Martitzenian Berrian sanblas opillen gaiñeko artikulua agertu zan eta Margari Olañetan, Jose Mari Kruzetan alargunari egin zetsen artikulua http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-01-31/040/001/san_blas_opila_labean_da.htm
 
Fijau zarie, ze koketa? Sanblasak egitten baina amantal barik!
Ermuarra izan arren, oso eibartarra da gure Margari!
Aupa, MArgari!
leire, nagusitta MArgarin estilua euki nahixan
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
Elena Laka | 2 Feb 13:00
Picon

[eibar] artxiboa bere habian

Euskalnet helbideetara bidalitako bi mezu bueltan etorri jataz bi egunetan. Diñozte:
 
Informe: MailScanner: El mensaje contiene un archivo anidado demasiado profundo
 
Zer ote da hori? Bururatzen jatan gauza bakarra da artxiboa goxo-goxo dagoela edredoiaren azpi-azpian, eta ez duela hotzera irten nahi.
 
Badago beste interpretaziorik?
Baten batek gehiago izan du arazorik euskalnet helbideekin?
 
Elna
 
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
Iban Arantzabal | 1 Feb 17:07
Favicon
Gravatar

[eibar] mursego berriz

Aurrekoan egon nintzen Elorriko Ateneon Xabier Montoia, Maite Arrotajauregi eta Ibon Rogrigez ikusten. Oso gustura egon nintzen, kontzertuan sartuta eta kontzertua bizitzen. Arrotajauregi edarto egon zen.

Gaur hau irakurri dut: http://www.hipersonica.com/adelantos-y-mp3/mursego-e-ibonrg-se-unen-con-toda-su-cacharreria-a-la-fundacion-robo-la-ultima-moda-camisa-de-fuerza-social

Oso mobida kurioso batean hartu du parte. 15M-rekin kolaborazioan.

La eibarresa Maite Arroitajauregi, o lo que es lo mismo Mursego, es una de las propuestas musicales más creativas e inclasificables que nos podemos encontrar en la escena estatal. Con dos discos publicados hasta la fecha (Bat, Bi), no es la primera vez que colabora con Ibón Rodríguez (Le Noise) a quienes en más de una ocasión les hemos visto compartiendo escenario.

--

Iban

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@...
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
Luistxo Fernandez | 1 Feb 10:05
Gravatar

[eibar] DV = Correo, Eibarren

Hau irakurri dot Twitteren ointxe: "Se fusionan las ediciones locales
de El Correo y DV en Eibar."

ba horixe...

Gmane