dantzan.com | 1 Feb 14:50

Lapurdiko inauteriak, 33 urte argitalpen batean


Pasa den urtarrilaren 14an, Dantzan Ikasi programan Thierry Truffaut-ekin "Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak" izeneko saioa burutu genuen. Bertan inauterien oinarrizko azalpenetatik abiatuta, Europan ohikoak diren hainbat ezaugarri eta azkenik Lapurdiko inauteriaren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izan genuen. Baina horrekin batera liburu berri eta berezi baten iragarpena egin zigun. Azken 33 urteotan, Lapurdiko inauteriaren inguruan egindako ikerketa eta bilketa lan handiaren emaitza, oso osorik, bere dokumentu, ohar, idazlan, argazki eta agiri guztiekin, argitaratu eta "emango" du argitalpen baten bidez Thierry Truffaut-ek.

 "Herritarrengandik jasotakoa herritarrei itzuli" nahi diola adierazi zigun Truffaut-ek, eta beraz, material guzti hori, 3.500 orrialdez osatutako lan-mardula, argitaratu eta lapurtar eta inauterizale guztien eskura jarriko du. Liburu bat eta hiru DVDk osatzen dute argitalpena, eta izenburua "Vers un inventaire des traditions carnavalesques et hivernales de la province du Labourd” du. Jose Migel Barandiaran Fundazioak argitaratuta, Lapurdiko 40 herritako inauteriei buruzko testigantzak, albisteak, agiriak, argazkiak jasotzen ditu. Ez bakarrik Thierry Truffaut-ek idatzitakoak, baizik eta baita beste ikertzaile batzuk egindako lanak ere. Otsailaren 4an, Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan egingo da lan honen aurkezpena. Dantzan Ikasiren blogean jaso dugu jardunaldiko kronika eta liburu berriaren aipamena.

http://www.dantzan.com/blogak/dantzanikasi/lapurdiko-inauteriak-kronika
Oier Araolaza | 9 Feb 10:52

Claude Gaignebet


Claude Gaignebet, frantziar folklorista eta inauterietan espezialista handia hil dela (otsailaren 5ean zendu da) jakinarazi dit Juan Antonio Urbeltz-ek (Bedaxagarren bidez jaso du berria).

oier.


Picon
Favicon

Re: Claude Gaignebet

Eskerrik asko Oier eta konpañia.
----- Original Message -----
Sent: Thursday, February 09, 2012 10:52 AM
Subject: [dantzan] Claude Gaignebet


Claude Gaignebet, frantziar folklorista eta inauterietan espezialista handia hil dela (otsailaren 5ean zendu da) jakinarazi dit Juan Antonio Urbeltz-ek (Bedaxagarren bidez jaso du berria).

oier.


_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request-/9qXvnWia/9Wk0Htik3J/w@public.gmane.org
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
Enrike Izagirre | 9 Feb 12:51

Re: Claude Gaignebet

Vaya, hartzaren inguruko publikaziƱuetan fijuetako bat zan beti, ya lo kreo.
Gero arte.
Henry

2012/2/9, Oier Araolaza <oier@...>:
> Claude Gaignebet, frantziar folklorista eta inauterietan espezialista
> handia hil dela (otsailaren 5ean zendu da) jakinarazi dit Juan Antonio
> Urbeltz-ek (Bedaxagarren bidez jaso du berria).
>
> oier.
>
Favicon

Re: Claude Gaignebet

Neguerdiko Hartza atera eta eraman... agur eta ohore!

HERRIXA DANTZAN | 9 Feb 18:30
Picon

Zure sinadura dantzan.com-en alde

dantzan.com-eko zerrendakide guztioi:

Orain aste batzuk dantzan.com-en laguntzaile taldea osatzeko deialdia bidali genuen. Zuetako batzuk erantzun diozue deialdi horri eta taldea osatuta dago.

Orain, bagatoz dantzan.com laguntzeko lehenbiziko kanpainarekin: dantzan.com-en aldeko babes gutuna.

Zertan erabiliko da: dantzan.com elkartea dirulaguntza edo babesa eskatzera doan erakundeei aurkezteko, babes argumentu gisa.


NOLA SINATU dantzan.com-en ALDE?
  • Oso erraz. Beherago daukazu babes gutuna (testu laburra da), eta ondoren, zure izena eta datuak idazteko formularioa.
  • Formularioa bete eta egin klik "Submit" / "Bidali" / "Enviar" botoian
  • Formularioa bete dezakezu mezu honetan bertan, edo bestela, Google docs-en dagoen dokumentu orijinalera eramango zaituen loturan klik eginda (hau ere beherago daukazu, azalpen hauen ondoren).
  • Datu hauek dantzan.com-ek kudeatzen duen datu basean jasoko dira.
Oharra: formularioan telefonoa eskatu dugu erakundeen aurrean konfiantza argumentu bezala (nahi izango balute konfirmatu benetan sinatu duzula babes-gutuna); eta e-maila, gero zuei (sinatzen dutenei) kanpaina honen emaitzaren berri emateko.


EPEAK:
  • Bi epe daude. Bata, oso premiazkoa: OTSAILAK 16 (astebete). Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu digu oso epe laburrean aurkeztea sektorearen babes-gutuna, oraintxe ari baitira dirulaguntzak aztertzen (gero beranduegi izan daiteke).
  • Horren ostean ere, jarraituko dugu atxekimenduak jasotzen, datozen artean (baina lehen bait lehen hobe)

Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik.


Jarraian, babes-gutuna eta formularioa

If you have trouble viewing or submitting this form, you can fill it out online:
https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dF8xV0lFQmc1WG52ekdNYlRfUUM2d2c6MQ

dantzan.com-en aldeko babes-gutuna

Azpian sinatzen dugunok, honakoa adierazten dugu: Dantzan.com... ...dantzaren alorreko informazio iturri oparoa da. Dantza tradizionalari dagokionean, egunean egoteko erreferentzia. ...dantza tradizionalaren sektorearen bilgune da, etengabeko elikatzailea, sektorearen elkar-harremana eta kohesioa ahalbidetzen ditu, eta bere jarduerak dantzaren alorra dinamizatzen du. ... dantza tradizionalean etengabeko formakuntzarako baliabide da, eta dantza tradizionalaren kalitatea hobetzeko agente aktibo garrantzitsua. ...bakarra da. Betetzen duen zerbitzua ez du gaur egun beste inork hain modu eskuragarrian eta arinean eskaintzen. Horrenbestez: dantzan.com elkarteak eskaintzen duen zerbitzua oso baliagarria zaigu gure jarduerarako. Gure ustez zilegi da, eta beharrezkoa, dantzan.com zerbitzua diru publikoz babestea, euskal dantza tradizionalaren onerako. Elkarte baten izenean sinatzeko A atala; norbanakoaren izenean sinatzeko B atala.




--
HERRIXA DANTZAN
Euskal Herriko eta Europako plaza dantzak
Tel. 943 78 90 70

HERRIXA DANTZAN | 10 Feb 14:46
Picon

babes-gutuna, dantzan.com-en web gunean ere bai

Hola guztioi:


dantzan.com-en aldeko babes gutuna www.dantzan.com web gunean jarri dugu (lehenengo albistea).

Horrela, errezago egongo da sinatu nahi duen edozeinen eskura. Sinatzeko prest egon daitekeen zuen edozein ezagun, ikasle, taldekide eta abarri esan diezaiokezue ahoz: www.dantzan.com-en sartu besterik ez dauka, eta bertan topatuko du babes gutuna eta sinatzeko aukera (lehenengo albistea).

Ah! Egun bakarra pasa den arren, kanpaina ondo doa. Ondo ari zarete erantzuten. Eskerrik asko, eta segi horrela!!

Patxi M.

--
HERRIXA DANTZAN
Euskal Herriko eta Europako plaza dantzak
Tel. 943 78 90 70

HERRIXA DANTZAN | 23 Feb 11:55
Picon

dantzan.com-en aldeko sinadura kanpaina martxoaren 4-a arte luzatu dugu

Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu kanpaina honen bitartez.

Sektorearen babesa erakustea eskatu digun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Horregatik, oraindik sinatu ez duzuenok, hobe epe horren barruan egitea. Animo!!

Hala ere, kanpaina ez da egun horretan itxiko. Jarraituko dugu atxekimenduak jasotzen, etorri ahala; eta jarraituko dugu jasotako babesa erakusten, behar dugun bakoitzean.

Oraingoz, eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi, hor egoteagatik eta hain azkar erantzuteagatik. Hunkituta gaude jasotako erantzunarekin. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.

Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!


Ah! Eta bide batez, aurrerapena: dantzan.com-en aldeko ekimen berria prestatzen ari da. Laster jasoko duzue.



Patxi Montero (kanpaina hau koordinatu dugun lan taldearen izenean)



--
HERRIXA DANTZAN
Euskal Herriko eta Europako plaza dantzak
Tel. 943 78 90 70


Gmane