dantzan.com | 1 Feb 11:44

Herrixa Dantzan abiatu da

Igandero dantzaldi irekia izango da Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian,
Patxi Monterok gidatuta. Nagusiki Euskal Herriko eta Europako dantza
errazak eta atseginak egin zituzten atzoko lehen ekitaldian, eta
erantzun zabala izan du deialdiak, inguruko hainbat herritatik
hurbildu baitira dantzazaleak Elgetara.

Herrixa Dantzan abiatu da Elgetako Kafe Antzokian
dantzan.com 2010/02/01
http://www.dantzan.com/albisteak/herrixa-dantzan-abiatu-da
cb_vanesa | 1 Feb 12:03
Picon

Respuesta automática

Hello,
Dear friend, How are you doing?
I find a site to sell electronic products with very good price. Laptop, DC and Cellphone even Motorcycle are very popular. Their products are original quality with very low price as wholesale business supplier. They also can do retail business for end user now. Maybe it is fit for your business . If you like you can contact them : ndhir.com
Email: ndhir-+I6WMpcfFcY@public.gmane.org
Msn:  ndhir_2009-PkbjNfxxIARBDgjK7y7TUQ@public.gmane.org
Best regards.

 

dantzan.com | 1 Feb 12:04

Zubietatik Ituren-era

Gaur, Zubietatik Iturenera joango dira joaldunak, eta inauteriak
bete-betean izango dira bertan. Hain zuzen ere Ituren, Zubieta eta
Lantz-eko inauterien inguruan Ortzadar elkarteko Mikel Ozkoidik eta
Karlos Irujok egindako lanari buruz elkarrizketatu dituzte Noticias de
Navarran.

Carnaval, fiesta y cultura
Los carnavales de Ituren-Zubieta y Lantz son las primeras fiestas
navarras declaradas Bien de Interés Cultural. Mikel Ozkoidi y Karlos
Irujo, autores del informe histórico que apoya esta declaración,
analizan el momento actual del Carnaval.
Pablo Gorría, Noticias de Navarra, Albistea, 2010/01/31
http://www.dantzan.com/hemeroteka/carnaval-fiesta-y-cultura

Tiempo de Carnaval
Sunbilla, Ituren y Zubieta, tres citas del carnaval rural que se
caracteriza por su variedad
Alicia del Castillo, Diario Vasco, Baztan-Bidasoa, Albistea, 2010/01/30
http://www.dantzan.com/hemeroteka/tiempo-de-carnaval

El estruendo de los cencerros
Carnaval Joaldunak de Ituren y Zubieta
Diario de Navarra, Albistea, 2010/01/31
http://www.dantzan.com/hemeroteka/el-estruendo-de-los-cencerros
dantzan.com | 1 Feb 12:41

Sorgiñeta eta Jon Maya

Sorgiñetari buruzko beste kritika bat, oraingoan Iruñeko emanaldiari
buruzkoa, Teobaldos-ek sinatzen duena. Kukai-ren lana azpimarratu du:
"El resultado es muy meritorio para los bailarines -más dantzaris- que
miden milimétricamente el estrecho espacio que se les asigna, y
cuadran una simetría perfecta en las intervenciones de todo el grupo.
Demuestran un rotundo dominio del estilo, con trenzados de pies
impecables, ese hieratismo elegante de los brazos caídos, la buena
compenetración en los pasos a dos o a tres. Muy bello el aurresku
estilizado del solista; así como el desafiante paso a dos de los
pretendientes. Otra cosa es cuando la coreografía quiere superar el
folklorismo. Aquí, el movimiento de brazos, sobre todo, está menos
logrado, y es cuando el formato -pensado para la versión concierto-
pide una gran coreografía de todo el escenario."

La danza calentó la tarde "Sorgineta"
Teobaldos, Noticias de Navarra, Kritika, 2010/01/31
http://www.dantzan.com/hemeroteka/la-danza-calento-la-tarde-sorgineta

Bestalde, Jon Maya elkarrizketatu du gaur goizean Herri Irratian Iñaki
de Mujikak. Sorgiñeta, aurrera begira dituzten lanak, dantzariaren eta
sortzailearen inguruko kezkak eta beste hainbat kontu izan dituzte
hizpide. Entzun audioa hemen:

Jon Maya-ri elkarrizketa Herri Irratian
Herri Irratia - Loyola Media, Elkarrizketa, 2010/02/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/jon-maya-herri-irratian/
dantzan.com | 2 Feb 11:13

Santibate, zirtzilen besta Donibane Garazin

Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik
Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela.
Ondotik Libertimendia, bolanten besta, primaderaren hastapena
markatzeko. SANTIBATE otsailaren 5ean iraganen da Donibane Garazin.

Santibate, zirtzilen besta Donibane Garazin
Garaztarrak dantza taldea 2010/02/02
http://www.dantzan.com/albisteak/santibate-zirtzilak-garazin
dantzan.com | 2 Feb 11:33

Mal Pelo Dantzaldia 2010

He visto caballos gizon eta emakume baten arteko harremanera
hurbiltzen gaituen poema bat da. Beren nahien kontrara, bananduta
egotera behartu ditu bizitzak. Pieza mugimenduaren bidez, hitzaren
bidez eta argiztapen, bideo eta soinuaren berariazko erabileraren
bidez idatzi da, eta pertsonaia biek elkarri bidalitako gutunetan
inspiratzen den poemak maitasunaz eta erresistentziaz hitz egiten
digu.

Mal Pelo, 2009ko Espainiako Dantza sarituak irekiko du Dantzaldia 2010
La Fundicion 2010/02/02
http://www.dantzan.com/albisteak/mal-pelo-dantzaldia-2010

Re: Santa Ageda bizpera

Aurten ere ez gara gutxiago izango eta urtero legez taldeko mutilak
kalera irtengo dogu tradizioak agintzen dauen harira, lore eta kolorez
jositako kapel-makilekin Santa Ageda abestera.

Orain arte lo egon dan lurra itzartu eta berpizteko asmoz jotako makil
 kolpeen erritmora, sarrera emongo deutsagu karnabal inauteri edo aratusteei
Gorbeialdean bildu eta ikasitako koplak geure herrian kalerik kale,
baserriz baserri kantatuz.

Santa Ageda bezperako ohituraren inguruko informazio gehigarririk nahi
izanez gero, egin klik ondorengo esteka honetan:
http://www.andramaridantzataldea.com/eus/egutegia_ficha.php?id=45&day=04&month=02&year=2010

Bide batez, zezeilaren 4ko usadio hau karnabalekin lotu dogula
aprobetzatuz, Andra Mariko sortzaile eta partaide batzuen eskutik
Altsasuko Ihauterien barri izateko aukera izango dogu (non jaso duen
Taldeak, nola, nork...) hurrungo barikuan, gaueko 22'00etan ETB 3n.

Gustoko eta baliagarri izango dozuelakoan,
 Andra Mari Eusko Dantzari Taldea

dantzan.com | 4 Feb 10:47

Euskal dantza irakaslen lan-poltsa baterako deialdia

Errenteria Musikalek Euskal Dantzako irakasleen lan poltsa bat sortu
nahi du, aldi baterako kontratazio bidez Euskal Dantza eta Klake
eskolak emateko irakasleak hartzeko. Hautaketa Lehiaketa sistemaren
bidez egingo da.

Euskal dantzako irakasleen lan-poltsa deialdia Errenteria Musikal-en
Errenteria Musikal 2010/02/04
http://www.dantzan.com/albisteak/errenteria-musikal
aritz ibañez | 4 Feb 10:49

Re: Santa Ageda bizpera

Kopla izugarri ederrak!

Mila esker!

aritz


Gari Otamendi | 5 Feb 09:38

Dantza-irakaslea

Kaixo:

Donostiako Larrotxene kultur etxean astelehenetan helduentzako dantza-ikastaro bta emateko pertsona bat behar dute.
Urgente xamarra da, astelehen honetan bertan hasteko baita.
Interesa duzuenok, idatzi niri edo telefono zenbaki honetara deitu: El Taller 943 313397 (Aitor).
Eskerrik asko,

gari


Gmane