dantzan.com | 1 Dec 11:03

Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia Barakaldon

Abenduaren 4, 5 eta 6 ean Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdiaren
ospatuko da Barakaldo Antzokian eta Ibarrangeluko pilota lekuan.
Aurten, Gaskoinako "Los Desmonicaires", Portugaleteko "Jirabiraka",
Landakeko (Frantzia) "Lous Crabots de Semisens" eta L'Escalako
(Girona) "La Farandola" taldeek parte hartuko dute.

Herrien Arteko XIII. Folklore Jaialdia Barakaldon
Ibarrakaldu Elkartea 2009/12/01
http://www.dantzan.com/albisteak/herrien-arteko-xiii-folklore-jaialdia-barakaldon
dantzan.com | 2 Dec 13:32

Juan Antonio Urbeltz: "Axuri-beltza" ikuskizuna azken 40 urteotako gure kezka eta sortze-prozesuen erakusgarri izanen da.

40 urte bete dira aurten Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz
eta Marian Arregik Jaurrietako "Axuri-beltza" sortu zutenetik. Garai
hartako euskal dantzaren esparruaren ikuspegi kritiko batetik eredua
berri bat sortzeko beharra ikusi zuten Urbeltzek eta Arregik. Urteek
ematen duten ikuspuntuarekin errepasoa eman diogu haien ibilbideari
eta baita, ostiralerako (abenduak 4), "Axuri-beltza"ren urteurrena
ospatzeko atondu duten ikuskizunari ere.

Juan Antonio Urbeltz: "Axuri-beltza" ikuskizuna azken 40 urteotako
gure kezka eta sortze-prozesuen erakusgarri izanen da.
Aritz Ibañez Lusarreta   2009/12/02
http://www.dantzan.com/albisteak/axuri-beltza-azken-40-urteotako-gure-kezken-erakusgarri-izanen-da-1
dantzan.com | 3 Dec 08:23

Victor Ullateren Samsara Bilbon

Asteburu honetan, abenduaren 4an ta 5ean, Victor Ullateren Balleta
Bilbon izango da Samsara ikuskizunarekin. Egipto, Irán, India, Nepal,
Txina edo Japoniako musikan oinarrituta lurralde horietara bidaiatzeko
aukera emango du musikaren eta dantzaren abstrakzioa gaitasunean
oinarrituta.

Victor Ullateren Balletak Samsara ekarriko du Arriaga Antzokira
dantzan.com 2009/12/03
http://www.dantzan.com/albisteak/victor-ullateren-balleta-samsara
iñaki etxekoa | 3 Dec 13:26
Picon

Re: Juan Antonio Urbeltz: "Axuri-beltza" ikuskizuna azken 40 urteotako gure kezka eta sortze-prozesuen erakusgarri izanen da.

Zorionak Aritz, asko gustatu zaidak elkarrizketa, ongi planteatua eta hobeto
jasoa. Bejondeikela.
Oier hik badakik nori bidali lan hauek. Bizkorra mutila.
Osterantzean eta bihar ikusiko garenez laster arte.

	Iñaki 

Iñaki Arregi 
00 34 943 219218* | 00 34 607 335957 |  00 34 650 930128 (L)
arreginaki@...
Berio Pasealekua, 114 | 20018 Donostia  

-----Mensaje original-----
De: dantzan-bounces@...
[mailto:dantzan-bounces@...] En
nombre de dantzan.com
Enviado el: miércoles, 02 de diciembre de 2009 13:32
Para: dantzan
Asunto: [dantzan] Juan Antonio Urbeltz: "Axuri-beltza" ikuskizuna azken 40
urteotako gure kezka eta sortze-prozesuen erakusgarri izanen da.

40 urte bete dira aurten Argia dantzari taldeko Juan Antonio Urbeltz
eta Marian Arregik Jaurrietako "Axuri-beltza" sortu zutenetik. Garai
hartako euskal dantzaren esparruaren ikuspegi kritiko batetik eredua
berri bat sortzeko beharra ikusi zuten Urbeltzek eta Arregik. Urteek
ematen duten ikuspuntuarekin errepasoa eman diogu haien ibilbideari
eta baita, ostiralerako (abenduak 4), "Axuri-beltza"ren urteurrena
ospatzeko atondu duten ikuskizunari ere.

Juan Antonio Urbeltz: "Axuri-beltza" ikuskizuna azken 40 urteotako
(Continue reading)

dantzan.com | 3 Dec 14:56

Alejandro Aldekoari buruz egindako tesia argitaratu du Sabin Bikandik

Alejandro Aldekoa, Berrizko txistularia izan zen Sabin Bikandiren
doktorego tesiaren ardatza. Dantzari-dantza eta erregeletan
espezialista eta dantza-maisu handia izan zen Aldekoa, eta haren
bizitza, testuingurua, Berrizko dantzak eta musika eta dantzaren
inguruko xehetasunak aztertu zituen Bikandik etnomusikologian egindako
doktorego tesian. Renoko Unibertsitateak argitaratu du eta Durangoko
azokan izango da salgai.

Alejandro Aldekoari buruz egindako tesia argitaratu du Sabin Bikandik
dantzan.com 2009/12/03
http://www.dantzan.com/albisteak/alejandro-aldekoa-tesia-sabin-bikandik
dantzan.com | 4 Dec 12:55

Durangoko azokarako erosketa zerrenda

Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, eta aurten ere badira
dantza aldetik hainbat argitalpen berri bertan aurkitu ahal izango
direnak. Egia esan, dantzari buruzko argitalpen hauetako asko erosteko
urtean izaten den aukera ia-bakarrenetakoa da Durangokoa, beraz,
zerrenda eginda joateko komeni izaten da, ezer ez ahazteko. Hona azken
dantzan nobedadeen zerrendatxo bat.

Durangoko azokarako erosketa zerrenda
dantzan.com 2009/12/04
http://www.dantzan.com/albisteak/durangoko-azokarako-erosketa-zerrenda
Picon

take a look at this

I came accross this site stuggba.com , you'll thank me for finding it. spread the word.
Eskuratu argazki-partekatze erraza Windows Live™ Argazkiak zerbitzuarekin. Arrastatu eta jaregin
dantzan.com | 9 Dec 10:37

Axuri-beltza

Donostiako Victoria Eugenia antzokian eskani den Argia dantzari
taldearen Axuri-beltza ikuskizunaren kritika egin du Iratxe de
Arantzibiak El Diario Vascon.

Espíritu festivo
Iratxe de Arantzibia, Diario Vasco, Kritika, 2009/12/06
http://www.dantzan.com/hemeroteka/espiritu-festivo
dantzan.com | 9 Dec 10:40

Jon Gaminde

Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko koordinatzailea, Jon Gaminde
elkarrizketatu dute Deian Durangoko Azokarako aurkezten den Pausoz
Pauso lana dela eta. Euskal dantzaren egoera, etorkizunerako kezkak
eta teknologia berriak izan dituzte hizpide elkarrizketan.

"Teknologia berrietara egokitu behar da dantza"
Jon Gaminde bizkaiko dantza batzordeko koordinatzailea
Bizkaiko Dantza Batzordeko koordinatzailea den Jon Gamindek, 30 urte
baino gehiago daramatza euskal dantza tradizionalaren sekretuak
irakasten. Aurten, estreinakoz, dantzaren mundura hurbiltzeko aukera
eskaintzen duen lana, 'Pausoz Pauso', aurkezten du Durangoko Azokan
Yuri Alvarez, Deia - Noticias de Bizkaia, Durango, Elkarrizketa, 2009/12/05
http://www.dantzan.com/hemeroteka/teknologia-berrietara-egokitu-behar-da-dantza
dantzan.com | 9 Dec 10:54

Dantza eguberrietan

Eguberrietan ohikoa izaten da antzokiek dantza programazio oparoa
eskaintzea. Donostian gabon garaian ikusi ahal izango diren dantza
emanaldien iragarpena egin du Iratxe de Arantzibiak El Diario Vascon.
Tchaikovski-ren doinuetan oinarritutako lanak izango dira eskainiko
diren lanen ardatz nagusia. Loti ederra, intxaur-hauskailua eta
Beltxargen lakua hurrenez hurren. Malandain Ballet Biarritz-ek
"Magifique" eskainiko du eta Victoria Eugeniako Dantzaklub-ean Anthony
Egea, Eneko Balerdi eta Danntza konpainiaren  lanak aurkeztuko dira.

Los clásicos de Tchaikovsky, principal oferta navideña de ballet
El Ballet de San Petersburgo escenifica hoy 'La Bella Durmiente'. 'El
lago de los cisnes' y 'El cascanueces', coreografiados por Petipa e
Ivanov, entre lo destacado
Iratxe de Arantzibia, Diario Vasco, San Sebastián, Albistea, 2009/12/08
http://www.dantzan.com/hemeroteka/oferta-navidena-de-ballet

Gmane