dantzan.com | 2 Nov 11:46

Argiak ikuskizun berezi batekin ospatuko du Axuri-beltza-ren 40. urteurrena

2009. honetan bete dira 40 urte Juan Antonio Urbeltz-ek eta Marian
Arregik Jaurrietako Axuri-beltza sortu zutenetik. Urteurrena ospatzeko
ikuskizun berezia eskainiko du Argia dantzari taldeak, abenduaren
4ean, Donostiko Victoria Eugenia antzokian. Axuri-beltza izena izanen
du ikuskizunak eta Argiaren ibilbideko zenbait dantzez gain zenbait
lan berri ere eskainiko dituzte.

Argiak ikuskizun berezi batekin ospatuko du Axuri-beltza-ren 40. urteurrena
dantzan.com   2009/11/02
http://www.dantzan.com/albisteak/axuri-beltza-ren-40-urteurrena
dantzan.com | 2 Nov 13:01

Antwerpen-eko ezpata-dantza [bideoa]

Antwerpen-eko (Flandes - Beljika) ezpata-dantza, Dansgroep Lange
Wapper dantza taldearen eskutik, Ezpalak dantza tradizionalen
jaialdian Eibarren.

Antwerpen-eko ezpata-dantza [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/ezpalak-2006-ezpata-dantza-antwerpen
dantzan.com | 2 Nov 13:06

Boni Fernandez

Boni Fernandez, Bilboko Udal txistulari bandako zuzendari eta
txistularia izan zena hil da larunbatean 85 urte zituela. Bilboko udal
txistulari bandarekin egindako lanaz gain, besteak beste Etorki,
Gaztedi eta Olaeta dantza taldeekin aritu zen txistua jotzen.

Muere el popular txistulari bilbaíno Boni Fernández
El músico, que durante décadas dirigió la Banda y la Academia de
Txistularis, falleció el sábado a los 85 años
Solange Vázquez, El Correo, Bilbao, Albistea, 2009/11/02
http://www.dantzan.com/hemeroteka/muere-el-popular-txistulari-bilbaino-boni-fernandez
dantzan.com | 2 Nov 16:32

MIkel Arreseri omenaldia Zaldibian

Pasa den urriaren 25ean Mikel Arrese zaldibiko dantza-maisuari
omenaldia egin zitzaion bere herrian bertan. Mikel Arrese eta
Zaldibiko dantzari eta dantza-maisuak omendu nahi izan zituzte,
Gipuzkoako dantza tradizio aberatsenetako bat gorde eta transmititzen
egindako lana eskertuz.  Zaldibiko erakundeekin batera Aurtzaka dantza
taldeak parte hartu zuen omenaldian eta kronika polita egin dute beren
blogean:

Zaldibian kitatutako zorrak
2009/10/31 Aurtzaka dantza taldea
http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/zaldibian-kitatutako-zorrak
dantzan.com | 3 Nov 09:52

Lekeitio: Kaxarranka 2009 [bideoa]

Ekainaren 29an, San Pedro egunez dantzatzen da Lekeition Kaxarranka.
Asier Uskola da kutxa gainean bakarlari lanak egiten dituen dantzaria.
2009ko San Pedro egunean Lekeition hartutako irudiak ikusi daitezke
ondoko bideoan.

Lekeitio: Kaxarranka 2009 [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/lekeitio-kaxarranka-2009
dantzan.com | 3 Nov 10:29

XIII. Herrien Arteko Folklore Jaialdia, Barakaldon

Heldu den abenduaren 4tik 6ra eginen dute Barakaldon XIII. Herrien
Arteko Folklore Jaialdia. Ibarra-kaldu elkarteak antolatzen du
jaialdia eta 2009. honetarako gonbidatutako musika eta dantza taldeak
Gironatik eta Landetatik helduko dira.

XIII. Herrien Arteko Folklore Jaialdia, Barakaldon
dantzan.com 2009/11/03
http://www.dantzan.com/albisteak/xiii-herrien-arteko-folklore-jaialdia-barakaldon
dantzan.com | 3 Nov 13:55

Pina Bausch-en Café Müller omenduko dute BAD jaialdian

1978. urtean Bausch alemaniar dantzari eta koreografoak sortutako Cafe
Müller izeneko pieza omenduko dute Bilbao Antzerkia eta Dantza (BAD)
jaialdian. Azaroaren 5 eta 6an izanen da (osteguna eta ostirala):
Koreografiaren bideoa jarri eta ondoren Tagliarini eta Deflorian
konpainiek emanaldia eskainiko dute.

Pina Bausch-en Café Müller omenduko dute BAD jaialdian
dantzan.com   2009/11/03
http://www.dantzan.com/albisteak/pina-bausch-en-cafe-muller-omenduko-dute-bad-jaialdian
dantzan.com | 4 Nov 10:43

Oberenak Gayarren eskainiko den El Caserio Zarzuelan dantzatuko du

Azaroaren 15ean (igandea), Jesus Guridiren "El Caserio" zarzuela
eskainiko dute Iruñeko Gayarre antzokian. Jakina denez, zarzuela honek
euskal baserri baten inguruan gertatzen den maitasun istorioa du
ardatz. Iruñeko Oberena dantza taldeko dantzarien esku egonen da
zarzuelaren baitan euskal dantzari dagokion atala.

Oberenak Gayarren eskainiko den El Caserio Zarzuelan dantzatuko du
dantzan.com   2009/11/04
http://www.dantzan.com/albisteak/oberenak-el-caserio-zarzuelan-dantzatuko-du
dantzan.com | 5 Nov 12:26

Oñatiko Korpus dantzak Sección Femeninako neskek emanak [bideoa]

1945ean Sección Femeninaren IX. batzarra egin zuten Bilbon eta
Loyolako santutegian. Bertan, Oñati, Tolosa eta Azkoitiko Sección
Femeninako dantzariek emanaldia egin zuten. No-Do-ko irudiotan,
Sagar-dantza eta Oñatiko Korpus eguneko dantzak dantzatzen agertzen
dira Sección Femeninako neskak.

Oñatiko Korpus dantzak Sección Femeninako neskek emanak [bideoa]
http://www.dantzan.com/bideoak/onatiko-korpus-dantzak-seccion-femenina
dantzan.com | 5 Nov 13:13

Dantzaren historia marrazkitan

Dantzaren historia garai ezberdinetan egindako marrazkien bitartez
ilustratzen duen liburu bat argitaratu da Interneten: "The Dance:
Historic Illustrations of Dancing from 3300 B.C. to 1911 A.D." Dantza
irudiak erakusten dituzten margo, ilustrazio eta marrazkien antologia
eder bat da.

Dantzaren historia marrazkitan
dantzan.com   2009/11/05
http://www.dantzan.com/albisteak/dantzaren-historia-marrazkitan

Gmane