dantzan.com | 1 Oct 13:10

"Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua

Euskal dantzaren garapena eta bereziki emakumeek dantzatzen munduan
izan duten lekua azaltzea da "Andrearen uzta" dantza ikuskizun
berriaren helburua. Urriaren 10ean (ostirala) estreinatuko dute
Luhusoko Harri Xuri gelan. Thierry Truffaut-ekin egindako lan
historiko eta etnologikoan oinarrituz sortu dute ikusgarri hau eta
Uztaritzeko Izartxo dantza taldetik eta Errobiko Kaskarotak elkartetik
70 dantzari eta musikalari ariko dira.

"Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua
dantzan.com   2009/10/01
http://www.dantzan.com/albisteak/andrearen-uzta-emakumearen-lekua-dantzan-dantzaz-azaldua
Irune Tubia | 1 Oct 14:26
Picon

Re: "Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua

Urriaren 10a larunbata da, ez ostirala. Noiz da? Ostiralean edo 10ean?

> Date: Thu, 1 Oct 2009 13:10:06 +0200
> From: dantzari <at> dantzan.com
> To: dantzan-/9qXvnWia/9Wk0Htik3J/w@public.gmane.org
> Subject: [dantzan] "Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua
>
> Euskal dantzaren garapena eta bereziki emakumeek dantzatzen munduan
> izan duten lekua azaltzea da "Andrearen uzta" dantza ikuskizun
> berriaren helburua. Urriaren 10ean (ostirala) estreinatuko dute
> Luhusoko Harri Xuri gelan. Thierry Truffaut-ekin egindako lan
> historiko eta etnologikoan oinarrituz sortu dute ikusgarri hau eta
> Uztaritzeko Izartxo dantza taldetik eta Errobiko Kaskarotak elkartetik
> 70 dantzari eta musikalari ariko dira.
>
> "Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua
> dantzan.com 2009/10/01
> http://www.dantzan.com/albisteak/andrearen-uzta-emakumearen-lekua-dantzan-dantzaz-azaldua
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request-/9qXvnWia/9Wk0Htik3J/w@public.gmane.org
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Descubre durante 3 meses gratis la protección total de One Care
dantzan.com | 1 Oct 14:30

Re: "Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua

Ikuskizuna urriaren 10ean izanen da, larunbatarekin.
Barka endredoak!
MUNDUKO DANTZAK | 1 Oct 16:14
Picon

Re: "Andrearen uzta": emakumearen lekua dantzan, dantzaz azaldua

Hola, Oier eta beste:
 
Itxura ona dauka ikuskizun honek, joango nintzateke gustura, baina asteburu horretan kanpoan naiz dantza ikastaro batetan. Beraz, ezin joan, eta penaz.
 
Ba al dakizue beste emanaldirik egingo ote duten inon? (Suposatu nahi dut baietz, behin prestatzeko lana hartuta)
Eskerrik asko
 
Patxi
2009/10/1 dantzan.com <dantzari-DqbNnZW6eopBDgjK7y7TUQ@public.gmane.org>
Ikuskizuna urriaren 10ean izanen da, larunbatarekin.
Barka endredoak!
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request-/9qXvnWia/9Wk0Htik3J/w@public.gmane.org
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




dantzan.com | 2 Oct 08:23

Lucia Lakarra Euskadi Irratian

Gaur, goizeko 10.00etan Lucia Lakarra elkarrizketatuko dute Euskadi
Irratian, Faktoria saioan.

http://www.eitb.com/irratia/euskadi-irratia/osoa/257368/lucia-lakarrari-elkarrizketa-faktorian/
dantzan.com | 2 Oct 12:27

Lucia Lakarra elkarrizketa [audioa]

Lucia Lacarra, lesio gogorra izan eta gero, berriro bueltatuko da
eskenatokira. Bere errekuperazioaz mintzatu da Euskadi Irratian,
"Faktoria"n. Uda aurretik ezker belaunean izandako lotailu haustura
erabat gainditu, eta gaur iluntzean igoko da oholtza gainera Luzia
Lakarra zumaiarra, Municheko Opera Balleteko dantzari nagusia.

Horra gaur goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketaren audioa.

Lacarra : "Lesionatu eta handik hilabetera ere entzuten nuen min hartu
nuen eguneko krakatekoa"
Faktoria, Euskadi Irratia, Elkarrizketa, 2009/10/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/lacarra-min-hartu-nuen-eguneko-krakatekoa/
dantzan.com | 2 Oct 12:31

Errebonbiloak liburuan

Igandean ospatuko da Elorrion Errebonbiloen alardea. Tradizio horren
inguruko liburua prestatu du Iñaki Irigoien-ek etagaur aurkeztuko da
liburua Elorrioko udaletxean, 19.30etan. Igandean, arratsaldeko
17.00etan izango da Errebonbiloen alardea eta soka-dantza.

Iñaki Irigoyen presenta hoy la primera publicación sobre los 'Errebonbillos'
Raquel Calvo, El Correo, Elorrio, Albistea, 2009/10/02
http://www.dantzan.com/hemeroteka/inaki-irigoyen-errebonbillos
dantzan.com | 2 Oct 12:45

Nafarroako merindadeen jaia

Merindadeen Jaialdia ospatuko da urriaren 10ean Tuteran eta bertan
Nafarroako merindadeetako dantzen jaialdia egingo da. Iruñeko Duguna,
Faltzes-eko Makaia, Fustiñako Barde Ribera, Baigorriko Arrola,
Zangotzako Rocamador eta Lizarrako Beruete dantza taldeen emanaldiak
esakiniko dira.

La peña Beterri reunirá a más de 140 dantzaris en el Festival de Merindades
Tendrá lugar el día 10 de octubre y cuenta con la colaboración de
udalbide elkartea y castel-ruiz
N. Arigita, Diario de Noticias, Tudela, Albistea, 2009/10/02
http://www.dantzan.com/hemeroteka/festival-de-merindades
dantzan.com | 2 Oct 12:53

Armendaritze, Luzaide eta Forua: dantza argazki sorta berriak

Azken hilabeteotako hainbat dantza ekitaldietako zenbait argazki sorta
sareratu ditugu dantzan.com-en. Tokian tokiko dantza tradizionalen
atalari dagozkion argazkiak dira: Luzaiden Pazko igandez ateratakoak,
Armendaritzeko Besta Berri egunean ateratakoak eta Foruan San Inazio
egunez egiten duten soka-dantzari ateratakoak.

Armendaritze, Luzaide eta Forua: dantza argazki sorta berriak
dantzan.com   2009/10/02
http://www.dantzan.com/albisteak/armendaritze-luzaide-eta-forua-dantza-argazki-sorta-berriak

Fw: Iurretako jaiak

Asteburu honetan Iurretan San Migel jaiak ditugu. Hain zuzen ere, urriak 
4ean, Errosario egun honetan "Bizkaiko aintzinako musika tresna joleen 
eguna" ospatzen dute. Egun honetan arratsaldeko 18:30etan hasita Andra Mari 
Dantza Taldearen saioa ikusteko aukera izango dute bertara urbiltzen 
direnak. Saio honetan Bizkaiko edo Arratiako jota eta porruek plazaratuko 
ditugu. Hasteko bai pausuz eta baita musika tresna sentzilloenetatik hasi 
eta  konplexuenetara hurbilduko gara. Bertan Iurretako Dantzariak ere 
gorulari dantza eta dantzari dantza plazaratuko dute.
informazio gehiago gure web orrian izango duzue ikusgai 
www.andramaridantzataldea
----- Original Message ----- 

___________________________________________


Gmane