dantzan.com | 1 Apr 10:53

Max sarituak


Max sarien biharamuna eta saridunen poza ageri dira gaur komunikabideetan. Jon Maya, Mireia Gabilondo eta Damian Muñoz-en hitzak jaso dituzte egunkariek, eta Roberto Herrero eta Carlos Gil kritikariek balorazioak egin dituzte. DV eta El Pais-ek ez dute Damian Muñoz gasteiztarra euskal saritu bezala kontabilizatu.

«Max sariak gure lana kanpoan ezagutarazteko balio dezake»
Lan berri onenaren saria jaso du Kukai-Tanttakak; Damian Muñoz, Paul Berrondo eta Hortzmuga ere saritu dituzte
Ainhoa Oiartzabal, Berria, Albistea, 2009/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/max-sariak-gure-lana-kanpoan

"El Max te anima a seguir; es una inyección de ánimo que sirve para refrescarte"
Damian Muñoz
Carlos Gonzalez, Diario Noticias de Alava, Elkarrizketa, 2009/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/el-max-te-anima

Nuevos talentos creadores acceden a la nómina de los Premios Max
Carlos Gil Cronista teatral
Carlos Gil, Gara, Kronika, 2009/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/nuevos-talentos-premios-max

«Un premio Max significa que te acompaña un sello de calidad»
El montaje 'Hnuy illa' de Kukai-Tanttaka recibió el galardón en la categoría de Revelación dentro de los premios de la escena Maya y Gabilondo recordaron a Mikel Laboa al recogerlo
Iratxe de Arantzibia, Diario Vasco, San Sebastian, Albistea, 2009/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/un-premio-max-significa

Dos Max para el teatro vasco
Kukai-Tanttaka gana el premio al espectáculo revelación por 'Hnuy illa...' - Hortzmuga, galardón al mejor autor en euskera por 'Superplast'
Y. Montero, El Pais, San Sebastian, Albistea, 2009/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/dos-max-para-el-teatro-vasco

«Erbestea erabili nahi nuen gai garrantzitsuenetako bat zen, `Sarri' horrela bizi delako»
Mireia Gabilondo «Hnuy illa» ikuskizunaren zuzendaria
Ariane Kamio, Gara, Elkarrizketa, 2009/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/erbestea-erabili-nahi-nuen






dantzan.com | 1 Apr 11:03

1802 Xiru jaialdian


1802 ikusgarria estreinatuko da ostiralean Gotainen Xiru jaialdiaren baitan. Nicole Lougarot-ek zuzendutako sorkuntza honetan 1802an Baiona eta Mauleko jurisdikzioetan ijitoen aurka egindako sarekada handi bat du kontagai. Nicole Lougarot-en ikerketek azaleratu dutenez 500 lagun preso hartu zituzten urte horretan ijito izatea leporatuta. Urdiñarbe eta
Gotaineko dantzariek, Luxi Aguergaray eta Maider Bedaxagar kantariek, eta Mixel Etxekopar musikariak parte hartuko dute emanaldian.

Une danse en mémoire d'une vraie rafle oubliée
Gotein. Le festival Xiru commence avec une création en hommage à un événement tragique
Marcel Bedaxagar, Sud Ouest, Albistea, 2009/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/une-danse-en-memoire-dune-vraie-rafle-oubliee

Xiru jaialdia 2009, musika eta sorkuntza Zuberoan

dantzan.com | 1 Apr 13:30

Beethoven-en "Les Creatures" Ballet Biarritzen eskutik

Ludwig van Beethovenen "Les Creatures" lanean oinarritutako ikuskizuna plazaratuko du Ballet Biarritzek Donostiako Victoria Eugenia antzokian heldu den apirilaren 4ean eta 5ean. Thierry Malandain-ek zuzendutako balletak obra abstraktoa prestatu du, dantzaren historiako garai ezberdinak erakutsiko dituena, gizakiaren sorreraren mitoa aitzakitzat hartuta.
 
Beethoven-en "Les Creatures" Ballet Biarritzen eskutik
dantzan.com 2009/04/01
dantzan.com | 3 Apr 10:39

Kukai eta Ballet Biarritz


Thierry Malandain eta Jon Mayak zuzentzen dituzten bi konpainien arteko elkarlanaren eta esku artean dituzten proiektuen berri eman dute Garan argitaratu den erreportajean. Max saria eskuratu berri, Soka ikuskizun berriaren inguruan hitzegin du Mayak. Pantxika Telleriarekin elkarlanean kalerako emanaldia da Soka, bost dantzari eta bi perkusiogilek osatua. Leioako Umore Azokan estreinatuko da maiatzean, Korrikaren aitzakian aurre-estreinuak egingo badira ere. Ballet Biarritz, asteburuan Donostian "Les Creatures" eskaini ondoren, Paris, Beljika, Suiza eta Espainian arituko da datozen hilabeetetan. Ikuskizun berria prestatzen ari da Malandain Tchaikovsky-ren musikan oinarrituta. Kukai-rekin elkarlanean jarduteko gogoa erakutsi du Malandainek, eta Claude Iruretagoienarekin ere lankidetza bat egin nahiko lukeela.

Kukai y Ballet Biarritz, ilusionistas de la danza
Ensayo abierto del Ballet Biarritz en Errenteria
A.Kamio - I.Eraso, Gara, Errenteria-Biarritz, Albistea, 2009/04/03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/kukai-y-ballet-biarritz-ilusionistas-de-la-danza

dantzan.com | 3 Apr 10:52

Aiko Taldea Sutan Blai programan


Aiko Taldearen Dantzaldi Ibiltariaren inguruko erreportajea ETB1eko Sutan Blai programan. Durangoko Kafe Antzokian eskaintzen ari diren ikastaroaren irudiak agertzen dira programan, Sabin Bikandi eta Larraitz Artetxeri egindako elkarrizketa eta ikasleen hitzak. ETB1, Sutan Blai, 2009-02-18.

Aiko Taldea: Dantzaldi Ibiltaria 2009 Sutan Blai
http://www.dantzan.com/bideoak/tradizionala/aiko-taldea-dantzaldi-ibiltaria-2009-sutan-blai
dantzan.com | 3 Apr 11:14

Boiseko Oinkarik 50 urte

Euskal diasporako talde esanguratsuenetakoa dugu AEBetako Boiseko Oinkari. Hemendik gutxira eginen ditu 50 urte taldea sortu zutela eta ospakizunak prestatzeko lanetan ari dira. Besteak beste, taldeko kide izandako lagun guztiak- 800 inguru - bildu nahi dituzte jaialdi handi batean.
 
Boiseko Oinkarik 50 urte
dantzan.com | 6 Apr 10:42

Break On Stage 2009

Europear Aretoko Breakdance Lehiaketa eta Kale Kulturen Erakustaldia da "Break On Stage" jaialdia. Zortzigarren aldia du jaialdi honek aurtengoan eta Bilboko "La Casilla" kiroldegian eginen dute heldu den maiatzaren 2an.
 
Break On Stage 2009
dantzan.com 2009/04/06
 
dantzan.com | 6 Apr 15:32

Miguel Angel Sagasetaren "Danzas de Valcarlos" pdf-an



Aspaldi agortutako liburua da Sagasetak Luzaideko dantzen inguruan idatzi zuena. 1977an argitaratu zen eta Luzaide zein Nafarroa Behereko dantzetarako erreferentzia onena da ordutik. Baina liburua, agortuta dagoenez, ez da erraza eskuratzea. Horra bolantak ikustera joan aurretik irakurtzeko liburu mamitsua, pdf formatoa, edonoren eskura.

Miguel Angel Sagasetaren "Danzas de Valcarlos" pdf-an
dantzan.com | 7 Apr 14:38

Dantzariak Narros jauregian

Gipuzkoako Foru Aldundia argazki zaharrak sareratzen ari da Flickr-eko eta Argazkiak.org-eko bere kontuetan. Tartean, Zarauzko Narros jauregi aurrean egiten ari diren soka-dantzarena. Dantzarekin nolabaiteko zerikusia duten beste batzuk ere ageri dira galeria horretan: Garaiko Santiago eguneko prozesioa, Oñatiko Corpus-eko apostoluak eta pandero jotzaile eta trikitixa hirukotea.
 
Dantzariak Narros jauregian
 
dantzan.com | 8 Apr 08:50

Kennedy, Kukai eta Indarra


Hiru talde eta hiru bideo:

Kennedy Irish dance - Folk Lore 09
Amaiur Dantza taldeak antolatzen duen Folk Lore jaialdian parte hartu duen taldea Belfast-eko, Irlandako Kennedy Irish dance taldea.
http://www.dantzan.com/bideoak/tradizionala/kennedy-irish-dance-folk-lore-09

Kukai: Soka (aurkezpena)
Soka bost dantzari eta bi perkusio jolerentzako pieza koreografikoa da, Kukai Dantza Konpainiaren eta Pantxika Telleria koreografoaren arteko topaketaren fruitua.
http://www.dantzan.com/bideoak/bestelakoak/kukai-soka-aurkezpena

Indarra: Gazteizko zortzikoa
Gasteizko Zortzikoa Indarra dantza taldearen eskutik Galdakaon ospatutako Ibilaldiaren dantza jaialdian.
http://www.dantzan.com/bideoak/tradizionala/indarra-gazteiz-zortzikoa

Gmane