Oier Araolaza | 1 Mar 22:38

Borja, Elgoibarko dantzaria


Borja, Elgoibarko Haritz EDTeko dantzaria hil da gaur goizean moto istripuz.

http://www.dantzan.com/blogak/haritz/borja-joan-zaigu
dantzan.com | 2 Mar 11:29

Villabonako Oinkari



Villabonako OInkari dantza taldea eta eskolaren inguruko erreportajea argitaratu da asteburuan Diario Vascon. Villabona, Asteasu, Larraul eta Adunako 241 dantzari biltzen dira Oinkariren inguruan eta duten antolaketa, proiektuak eta diru-laguntzen inguruko kezkak agertu dituzte bertan.

Oinkari, dantzari txikien eskola handia
Villabona, Asteasu, Larraul eta Adunako 241 dantzari elkartzen dira Oinkari danzta taldeko entseguetan. Denak ere, helburu batetin, kalitatezko saioak eskaintzeko dantza egiten ikastea
Elisa Belauntzaran, Diario Vasco, Tolosaldea, Albistea, 2009/03/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/oinkari-dantzari-txikien-eskola-handia


dantzan.com | 2 Mar 11:31

Nafarroako dantzen ikastaroa Buenos Aires-en

Bukatu berri den otsailean VIII. dantza ikastaroa egin dute Argentinako Buenos Aires hiriburuan, Nafarroako Gobernuak antolatuta. Mendoza, Bolivar, Buenos Aires, Mar de Plata, Rosario eta Chileko Nafar-etxeetako 50 bat dantzarik parte hartu dute ikastaroan.
 
 
Nafarroako dantzen ikastaroa Buenos Aires-en
dantzan.com 2009/03/02
dantzan.com | 2 Mar 11:33

Iñaki Goirizela


Iñaki Goirizelaia, EHUko errektorearen dantzari ibilbide eta jardueraren inguruko artikulua argitaratu da El Correon. Victor Olaetarekin egindako ikasketak Olaeta balletetan, Opera eta Zarzueletan dantzatu izandako oroitzapenak, Estatu Batuetan euskal dantzak irakasten eta break dance ikasten jardun zueneko kontuak, Mungiako taldearen ardura eta abart ditu mintzagai artikuluan.

Iñaki Goirizelaia: «Bailar es una forma de comunicarse»
Ha dedicado desde niño muchas horas a la danza y aún hoy dirige un grupo y hace coreografías
César Coca, El Correo, Albistea, 2009/03/02
http://www.dantzan.com/hemeroteka/inaki-goirizelaia-abbailar-es-una-forma-de-comunicarsebb


dantzan.com | 3 Mar 10:44

Oroseiko inauteria Altsasun [Bideoa]


Sardiniako Orosei herriko inauteria Altsasun izan da inauterietako asteburuan. Altsasuko eta Oroseiko inauterien arteko trukea egin dute, Erkudengo Amaren abesbatzaren bitartekaritzarekin. Ardilarruz jantzita, joare handiak gerrian eta maskara beldurgarriak aurpegian momotxorro belduragarrien parekoak dira Oroseiko mozorroak.

Oroseiko inauteria Altsasun
http://www.dantzan.com/bideoak/tradizionala/oroseiko-inauteria-altsasun/

dantzan.com | 3 Mar 10:57

Dantzaklub Victoria Eugenian

Martxoan zehar Dantzaklub proiektuaren bi emanaldi berri hartuko ditu Donostiako Victoria Eugenia antzokiak. Dantzaz konpainiaren egitasmoa da hau eta saio hauetan dantzariak ez dira interprete soilak, konpositore ere bihurtzen dira. Izaskun Laplaza eta Jon Maya koreografoak izanen dira gonbidatuak bi emanaldi horietan.
 
Dantzaklub Victoria Eugenian
dantzan.com 2009/03/03
 
Azken egunotako prentsak ere eman du honen berri:
 
Dantzaz, bailando en corto en la Sala Club del Victoria Eugenia
La sala Club del teatro Victoria Eugenia acogerá los días 5 y 19 de marzo un laboratorio para Dantzaz Konpainia, dirigida por Filgi Claverie, que contará además con dos jóvenes invitados, los coreógrafos Izaskun Lapaza y Jon Maya.
Gara, Donostia, Albistea, 2009/02/28
 
Dantzaz Konpainia actuará el 5 y 19 de marzo en la sala Club del Victoria Eugenia
La sala Club del Teatro Victoria Eugenia de Donostia acogerá, los próximos días 5 y 19 de marzo, dos actuaciones que correrán a cargo de Dantzaz Konpainia. Se enmarcan dentro del proyecto Dan-tzaklub, impulsado por la compañía y Donostia Kultura, con el fin de acercar la danza al público.
Itxaso Millán, Noticias de Gipuzkoa, Donostia, Albistea, 2009/02/28
 
Kukairen obra berria bukatu aurretik ikusi ahal izango da
Dantzaklubaren barruan aurkeztuko du Pantxika Telleriarekin prestatzen ari den kale ikuskizuna, 'Soka'
Ainhoa Oiartzabal, Berria, Donostia, Albistea, 2009/02/28
 
Vuelve Dantzaklub, con Izaskun Lapaza y Kukai como invitados
Los miembros de Dantzaz Konpainia ofrecerán coreografías de Christophe García y Thomas Noone
Felix Ibargutxi, Diario Vasco, San Sebastián, Albistea, 2009/02/28
 
dantzan.com | 4 Mar 11:47

Bi errepidean: inauteriak



Urko Aristik eta Alex Sarduik aurkezten duten ETBko programan inauteriak izan dituzte aztergai. Batetik, Iturenen izan dira, joaldunen ohitura gertutik ezagutzeko. Juanjo Erregerenarn ahotik entzungo dituzte bere joaldun bizipenak. Bestetik Zuberoara egin dute jauzi. Ezpeize herrian izan dira, Barkoxtarrek maskarada nola ospatzen dute gertutik ikusteko. ETB1, Bi errepidean, inauteriak, 2009-02-23.

Inauteriak ETBko Bi errepidean saioan
http://www.dantzan.com/bideoak/tradizionala/inauteriak-etbko-bi-errepidean-saioan/
dantzan.com | 5 Mar 10:11

Bi Harriz Lau Xori


15. Bi Harriz Lau Xori jaialdia antolatu da Biarritzen, euskal kultura eta sorkuntzari leiho bat irekitzen dion jaialdia. Mizel Theret koreografoak "Dorrea" estreinatuko du, bakarkako dantza, martxoaren 19an, Colisee aretoan. 50 urte ditu Theret-ek, luzaroan dantzatu gabe egon eta, 2005ean Pilotar(h)itza sorkuntza egin zuen. Martxoaren 21ean Asier Zabaletaren Ertza konpainiak Bihar jaio nintzen azken lana eskainiko du Bellevue plazan.

Euskalduna izateak sortu galderen dantza Bi Harriz Lau Xorin
Thereten 'Dorrea' dantza estreinatzeaz gain, Miarritzeko jaialdian egitarau zabala apailatu dute, 18tik 22rako
Nora Arbelbide, Berria, Miarritze, Albistea,2009/03/05
http://www.dantzan.com/hemeroteka/euskalduna-izateak-sortu-galderen-dantza-bi-harriz-lau-xorin

Musika, dantza, antzerkia eta zinema, Lau Xorien hegaldia
Euskal Herriko eta kanpoko adierazpen egunen jaialdia den Bi Harriz Lau Xori martxoaren 18tik 22ra ospatuko da. Jaialdiaren izpirituari jarraiki, ikuspegi artistiko anitz eta berritzaileak aurkeztuko dira.
Idoia Eraso, Gara, Biarritz, Albistea, 2009/03/05
http://www.dantzan.com/hemeroteka/musika-dantza-antzerkia-eta-zinema-lau-xorien-hegaldia






dantzan.com | 5 Mar 13:43

"Gu ez gara talde folkloriko bat. Guk ez dugu lehengo euskal dantzarik dantzatzen"

1972. urtea zen. Dantza taldeak borborka zeuden, batzuk tokian tokiko dantzak ikertu eta berreskuratzen, eta beste batzuk sormen lanetara emanak. Zeruko Argia aldizkarian Hazparneko Elgar Oinkari taldeari egindako elkarrizketa bat aurkitu dugu. Hemeroteken digitalizioak horrelako altxorrak eskura jartzen dizkigu. Honako hau Espainiako prentsa historikoaren liburutegi digitalean agertu zaigu.
 
"Gu ez gara talde folkloriko bat. Guk ez dugu lehengo euskal dantzarik dantzatzen"
dantzan.com | 6 Mar 10:43

Juan Antonio Urbeltz ETB3 Kultura Gauean


Inauteri egunetan, Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen inguruko programa esakini zuten ETB3ko Kultura Gaua programan. Urbeltzen hitzak eta Argia taldearen dantza ikuskizunen zatiak tartekatu ziren. Horra, programaren bideoa:

Juan Antonio Urbeltz ETB3 Kultura Gauean
http://www.dantzan.com/bideoak/tradizionala/juan-antonio-urbeltz-etb3-kultura-gaua/

Gmane