Re: Dantza egitea dantza ikustea baino nahiago omen dugu
Noski. Norbere dantza-taldea da dagoen onena. Zertarako joan, beraz, dantza
berak gaizki eginda ikustera? Beste herrialdeetako dantzak? Ez dira gureak
bezain onak.
Dena den, ez zait larriena iruditzen ikusi nahi izatea baino gehiago,
dantzatu nahi izatea. Kontua da joera hori kanalizatzeko egitura eta lanabes
egokiak ditugun. Ados, beraz, diozun, "Hau oso gauza kuriosoa izateaz gain,
gure alorrak dituen egiturazko arazoen erroetako bat dela uste dut",
horrekin.
Oier Araolaza writes:
> Nahiko modu xumean bada ere azterketa horrek gure alorraren errealitateetako
> bat azaleratzen du, niri ulertzeko zaila egiten zaidana. Alegia, hemen
> dantzari gehiago dagoela dantzari ikusle baino. Nik beti pentsatu izan dut
> dantzari bat, dantzari izateaz gain dantza ikusle bat zela. Baina
> errealitateak erakutsi dit ezetz, ezagutzen ditudan dantzari askori dantza
> bakarrik interesatzen zaiola berak dantzatzen duenean. Euskal dantzariek
> dantzatzen ordu asko ematen dituzte, baina oso ohitura gutxi dute dantza
> ikustera joateko. Hau oso gauza kuriosoa izateaz gain, gure alorrak dituen
> egiturazko arazoen erroetako bat dela uste dut.
> oier.
>
> 2008/12/4 dantzan. com <dantzari@...>
>
>> Eusko Jaurlaritzaren baitako Kulturaren Euskal Behatokiak kultura
>> kontsumoari buruzko ikerketa plazaratu du berriki. "Kultura-ohiturei,
>> jardunbideei eta kontsumoari buruzko estatistika Euskal Herrian 2007-2008"
>> izeneko ikerketa hau egiteko Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Kultur
>> Erakundearen laguntza izan du Behatokiak eta bertan, euskal lurralde
>> guztietako datuak bildu dituzte. Dantzari buruzkoak ere bai. Horietatik
>> ondorioezta dezakegu nahiago dugula dantzan egitea dantza ikustea baino.
>>
>> Dantza egitea dantza ikustea baino nahiago omen dugu
>> dantzan.com 2008/12/04
>>
>> http://www.dantzan.com/albisteak/dantza-egitea-dantza-ikustea-baino-nahiago-omen-dugu
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona: Dantzan-request@...
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>