dantzan.com | 3 Nov 07:48

Agoizko dantzariak eta urteko egutegia


Azaroaren 14an ETB2n eskainiko den programan agertuko dira Agoizko dantzariak "El Calendario del Año" saioan. Hona emanaldien egutegia:

Agoizko dantzariak EITBko "El calendario del año" lehiaketan
Agoizko Dantzari Taldea  2008/11/03
http://www.dantzan.com/albisteak/agoizko-dantzariak-eitbko-lehiaketan


dantzan.com | 3 Nov 07:52

Bihar Herri jaialdian Biarritzen



Euskal dantza eta musikaren jaialdi erraldoia hartuko du Biarritzen datorren asteburuan. 14 sorkuntza berri, 7 ikuskizun antzokian, 50 talde, 500 bat soinulari eta dantzari. Mahainguruak eta hitzaldiak, kontzertuak eta kale animazioak. Ana Non, Pilotar(h)itza, Bodarin, Mihimena, Gauzak Biltzen, Sorginak, Atharratzeko Maskarada... San Martin jaietan ospatuko da Bihar Herri jaialdia.

Bihar Herri jaialdia: ohizko euskal dantza eta soinuetaz sorkuntzaren alde lehen jaialdia
Bihar Herri  2008/11/03
http://www.dantzan.com/albisteak/bihar-herri-2008


dantzan.com | 3 Nov 08:14

Re: Bihar Herri jaialdian Biarritzen


Gaizki ulerturik gerta ez dadin: Biarritzeko jaialdia ez da bihar ospatuko, ostiraletik aurrera baizik. Jaialdiaren izena "Bihar Herri" da, eta azaroaren 7tik 11ra ospatuko da Biarritzen.

2008/11/3 dantzan. com <dantzari-DqbNnZW6eopBDgjK7y7TUQ@public.gmane.org>


Euskal dantza eta musikaren jaialdi erraldoia hartuko du Biarritzen datorren asteburuan. 14 sorkuntza berri, 7 ikuskizun antzokian, 50 talde, 500 bat soinulari eta dantzari. Mahainguruak eta hitzaldiak, kontzertuak eta kale animazioak. Ana Non, Pilotar(h)itza, Bodarin, Mihimena, Gauzak Biltzen, Sorginak, Atharratzeko Maskarada... San Martin jaietan ospatuko da Bihar Herri jaialdia.

Bihar Herri jaialdia: ohizko euskal dantza eta soinuetaz sorkuntzaren alde lehen jaialdia
Bihar Herri  2008/11/03
http://www.dantzan.com/albisteak/bihar-herri-2008



dantzan.com | 3 Nov 15:18

Iruñeko udal dantzariek 60 urte


Iruñeko udal dantzarien taldeak 60 urte beteko ditu. 1949. urtean sortu zuen Iruñeko udalak taldea, Iruñeko zeremonialetan mendetan egondako dantza tradizioari segida emateko.
San Saturnino egunean, 60. irteera ospatuko dute, San Saturnino egun batez egin baitzuten lehen emanaldia 1949. urtean.

Iruñeko dantzariek 60 urte
Duguna dantza taldea, 2008/11/03
http://www.dantzan.com/blogak/duguna/iruneko-dantzariek-60-urte

Dantzaris. El grupo municipal cumple 60 años
Diario de Noticias, Albistea, 2008/11/03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/el-grupo-municipal-cumple-60-anos



dantzan.com | 3 Nov 15:21

Erriberako paloteadoak Tuteran


Beterri peñak antolatuta, Nafarroako erriberako paloteadoen biltzarra ospatuko da azaroaren 8an Tutera. Ribaforada, Ablitas, Murchante, Cortes, Monteagudo eta San Juan-eko (Tutera) paloteado dantzariek parte hartuko du jaialdian. 

La peña beterri acoge el I alarde de Paloteados de la ribera
Se celebrará el día 8 de noviembre y actuarán seis grupos de dantzaris
Diario de Noticias, Tudela, Albistea, 2008/11/03

http://www.dantzan.com/hemeroteka/la-pena-beterri-acoge-el-i-alarde-de-paloteados-de-la-ribera


dantzan.com | 4 Nov 10:59

Andre Madalen militar musika banda baten eskutik



Inoiz dantzatu duzu fandango bat banda militar batek jota? La Platan ospatu berri den Euskal Asteak horretarako eta gehiagorako eman du. Argentinako beste muturretatik iritsitako dantzariei harrera egiten La Platako musika banda militarra zegoen, dantzariak iritsi eta "Andre Madalen" jo zien bandak, eta dantzariek dantzatu, noski! Ikusi bideoa hemen:

Andre Madalen militar musika banda baten eskutik
dantzan.com  2008/11/04
http://www.dantzan.com/albisteak/andre-madalen-banda-militar-baten-eskutik


dantzan.com | 4 Nov 10:36

BAD 2008 balorazioen ordua


Agus Perez-ek Bilbao Antzerki Dantza (BAD) jaialdiaren 10 urteko ibilbide eta aurtengo edizioaren inguruko gogoeta egin du Berrian.

Joera berrien jaialdia
Agus Perez - Antzerki kritikaria
Berria, Iritzia, 2008/11/04
http://www.dantzan.com/hemeroteka/joera-berrien-jaialdia

dantzan.com | 4 Nov 11:50

Bedaxagar dantzaria


Jean Mixel Bedaxagar txirulari eta kantari zuberotarraren inguruko erreportajea argitaratu da asteburuan Gaur8 Gara-ren gehigarrian. Aita eta aitona dantzariak izan zituen Bedaxagarrek eta bera ere dantzan hasi zen txirularekin eta kantuan baino lehen, eta dantzarako zaletasunak ez du utzi. Bedaxagar Fabian apaizarekin dantzari buruz hizketan eta dantzan ezagutu zuela gogoratzen du Joxean Agirre kazetariak. ETa dantzari buruzko hainbat kontu jaso ditu Bedaxagarren ahotik: "Oso dantzari onak ziren aita eta aitaren familiakoak. Maskaradetako dantzariak ziren, baina edozein festetan ere hartzen zuten parte. Orain dela gutxi arte Zuberoan dantzari on izateak itzala zuen. Orain beste balore batzuk nagusitu dira, baina geratzen da zerbait. Aita entseinaria zen eta osaba kantiniersa. Oldarra dantza taldean ibili zen Europan barrena».

In Fraganti: Jean-Mixel Bedaxagar
Joxean Agirre, Gaur8.info, Elkarrizketa, 2008/10/31
http://www.gaur8.info/edukiak/20081101/104328/In-Fraganti-Jean-Mixel-Bedaxagar

dantzan.com | 5 Nov 11:09

Mikel Aristegiren azken lanak Bilbon eta Gasteizen


Mikel Aristegi koreografo donostiarrak zenbait emanaldi eskainiko ditu datozen egunotan Bilbo eta Gasteizen. Uneven eta Euskalerria koreografiak aurkeztuko ditu. Azaroaren 6an Artium musoean izango da, Gasteizen, eta azaroaren 8an eta 9an Bilbon, La Fundicion-en.

Mikel Aristegiren azken lanak Bilbon eta Gasteizen
dantzan.com  2008/11/05
http://www.dantzan.com/albisteak/mikel-aristegi-bilbo-gasteiz


dantzan.com | 6 Nov 10:33

Aurreskua famaren castingean


Fama telebistako lehiaketarako sarrera probak egiten ari dira, eta Bilbon egin da horietako bat. Handik eta hemendik hurbildutako dantzariek parte hartu dute Bilboko ekitaldian, eta tartean, dantzari batek, Basauriko Aketza izenekoak, aurreskua dantzatu omen du Victor Ullatek hala eskatuta.

'Fama'Aquí baila hasta el perro
Noticias de Gipuzkoa, Albistea, 2008/11/06
http://www.dantzan.com/hemeroteka/famaaqui-baila-hasta-el-perro


Gmane