dantzan.com | 1 Apr 08:36

Jota del Chocolate (bideo didaktikoa)

Hona hemen Agoitzeko Txokolatearen jota ikasteko bideo didaktikoa
Rodolfo Chikilicuatreren eskutik.
http://www.youtube.com/watch?v=y0Bu83qlpaw
dantzan.com | 1 Apr 09:53

Aukeran 10 urte

Aukeran dantza konpainiaren 10. urteurrena ospatu zen pasa den
larunbatean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Ohiko dantzariekin
batera Iker Murillo eta Ion Agirretxe dantzariak aritu ziren beraiekin
batera. Honen inguruko kritika idatzi du Ana Remirok DVn:

Aniversario feliz
Kritika, Aukeran
Diario Vasco, Ana Remiro, Kritika, 2008/03/30
http://www.dantzan.com/hemeroteka/aniversario-feliz
dantzan.com | 1 Apr 10:05

Ondarean Folk

Ondarean Folk jaialdiaren 2. edizioa ospatuko da datorren apirilaren
6an, larunbatean, Erandioko Altzaga auzoan. Antolatzaileen arabera,
euskal folklorea bultzatzeko jaialdi honetan hainbat musikarik eta
dantzarik parte hartuko dute egun osoan zehar. Arratsaldean berriz
erromeria izango da.

El festival Ondarean Folk reunirá a 325 músicos y dantzaris en Erandio
Se celebrará el sábado en las calles de Altzaga con la actuación de 40 grupos
El Correo, Eva Molano, Albistea, 2008/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/el-festival-ondarean
dantzan.com | 1 Apr 10:19

Urki Dantza Taldea, 20 urte

Andoaingo Urki Dantza Taldearen 20. urteurrena dela eta hainbat
ekitaldi antolatu dituzte astebururako. Alde batetik, 20 urte hauek
biltzen dituen argazki erakusketa ikusteko larunbaterarte izango da
zabalik Bastero Kulturgunean. Bestalde, ostiralean Argia dantza
taldeko Juan Antonio Urbeltzek eta Iñaki Arregik euskal dantzei
buruzko hitzaldia eskainiko dute kulturgunean bertan arratsaldeko
19:30tik aurrera eta Urki Dantza Taldeak emanaldi berezia eskainiko du
larunbatean kulturgunearen auditorioan "20 urte eta aurrera begira"
izenburupean:

La muestra de fotografías de los veinte años de historia de Urki
Dantza Taldea se puede visitar en el centro Bastero
Diario Vasco, Andoain, Albistea, 2008/04/01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/la-muestra
dantzan.com | 1 Apr 12:10

Dantza egitaraua La Fundicion-en


Leire Ituarte eta Igor de Quadra-ren lanekin hasiko da apirilerko lehen 
asteburuan Bilboko La Fundicion aretoaren dantza programazioa. Joera 
berrienen lekuko da La Fundicion eta datorren hiru hilabeteetarako 
egitaraua anitza prestatu du.

Dantza egitaraua zabala La Fundicion-en
dantzan.com  2008/04/01
http://www.dantzan.com/albisteak/dantza-la-fundicion-en

dantzan.com | 2 Apr 09:46

Filipe Oihanburu Donostian

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako "Iparraldea bertan!" zikloan
Filipe Oihanburu, abesbatza zuzendari eta koreografoaren hitzaldia
izango da datorren apirilaren 10an Donostiako Koldo Mitxelenan,
arratsaldeko 19:30tik aurrera:

El centro Koldo Mitxelena acoge desde mañana el ciclo 'Iparraldea bertan!'
Hasta el día 24 todos los jueves se celebrarán actos culturales que
permitirán conocer mejor Iparralde
Noticias de Gipuzkoa, J.G.A., Donostia, Albistea, 2008/04/02
http://www.dantzan.com/hemeroteka/el-centro
dantzan.com | 2 Apr 11:57

Dantza Gernikan, Gazteszenaren eskutik


Apirilaren 4an da hitzordua, ostegunean, edo eguenean gurago baduzue. 
Arratsaldeko 20:00ean, Gernikako Lizeo Antzokian. Gernikako eta 
Busturialdea osoko gazteen lanak oholtzaratuko dira, ordu biko 
emanaldian, Gazteszenaren eskutik.

Dantza eta beste Gernikan, Gazteszenaren eskutik
Unai Brea  2008/04/02
http://www.dantzan.com/albisteak/gernikan-gazteszena

dantzan.com | 2 Apr 17:18

Folk Lore 2008: azken ordua

Amaiur dantza taldetik helarazi dute honako hau:
"Urtero bezela Iruñeko udalak traba asko jarri ohi dizkigu gure jaia
egiterako orduan. Folk lore egiten hasi giñenetik duela ia 12 urte
beti arazoak izan ditugu: 450€ kostatzen dituen seguroak, 250€
elektrizitate konekzioa egiteagatik,... Honi gehitu egin behar zaio gu
urtero baimenak denbora nahikoarekin eskatzen ditugula, ia hilabete ta
erdi lehenago eta gaur apirilaren 1ean oraindik ez dugu erantzun
ofizialik jaso bakarrik telefonoz hitzegindakoa baizik.·

Folk Lore 2008: azken orduko aldaketak eta albisteak
Amaiur Dantza Taldea  2008/04/02
http://www.dantzan.com/albisteak/folk-lore-2008-azken-ordua
dantzan.com | 2 Apr 17:38

Dantzak Urduñan Otxomaio jaietan

Datorren maiatzaren 3an, larunbatean, Otxomaio jaien egitarauan, XV.
Herriko Dantzak jaialdia ospatuko da Urduñan. Bizkaiko zortzi dantza
taldek parte hartuko dute Erauntsi dantza taldeak antolatutako
jaialdian. Maiatzaren 9an berriz, ohiko Entradillak dantzatuko dituzte
Urduñan.

Herriko dantzak Urduñan Otxomaio jaietan
dantzan.com  2008/04/02
http://www.dantzan.com/albisteak/dantzak-urdunan-otxomaio
dantzan.com | 3 Apr 09:37

Gayarre Antzokia

Iruñeako Gayarre Antzokiaren "Otras miradas, otras escenas"
programazioak hirugarren edizioa izango du aurten eta apirilaren 30tik
maiatzaren 31ra bitarte iraungo du guztira dantza eta antzerki
inguruko 12 ikuskizun eskainiz. Ramon Ollerren Metros, dantza
garaikideko konpainiak emango dio hasiera 'Madame Butterfly'
obrarekin:

Doce espectáculos de teatro y danza conforman el Festival del Teatro Gayarre
Gara, Iruñea, Albistea, 2008/04/03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/doce-espectaculos

'Madame Butterfly' abrirá el 30 de abril el festival 'Otras miradas,
otras escenas'
El Gayarre acogerá doce espectáculos de teatro y danza hasta el 31 de
mayo. Tres compañías navarras concurrirán a esta cita anual con la
expresión contemporánea
Diario de Noticias, Ana Oliveira, Pamplona, Albistea, 2008/04/03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/madame-butterfly

Gmane