Oier Araolaza | 1 Feb 09:45

Josune Ariztondo eta dantza


Bizkaiko Foru Aldundiko kultura diputatu berria da Josune Ariztondo. 
Gaur zenbait egunkaritan berari egindako elkarrizketak ageri dira 
(Berrian adibidez elkarrizketa benetan "gogorra" egin diote) eta 
horietako batean, El Correon dantzari buruzko hitz batzuk ditu diputatu 
berriak. Hona:

"-¿Qué le falta a la agenda cultural de Vizcaya?
-Me gustaría que hubiera algo más potente en danza. Somos un pueblo que 
ha bailado mucho y tenemos que atender más la investigación y la 
escenificación."

Josune Ariztondo: «Tengo ganas de ir a los mítines a sentarme y 
escuchar, qué descanso»
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080201/vizcaya/tengo-ganas-mitines-sentarme-20080201.html
http://www.elcorreodigital.com/vizcaya/20080201/vizcaya/gustaria-hubiera-oferta-potente-20080201.html

dantzan.com | 1 Feb 18:01

Joaldunak eta mozorroak Zubietan

Aurrekoan bideoak baziren, gaur argazki sorta bat sareratu dugu.
Aurten Zubietan ikusi ahal izan diren mozorro ikusgarriak eta
joaldunen irudiak bildu ditugu ondoko argazki galerian:

Zubieta-Ituren inauteriak 2008
http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/zubieta-ituren-inauteriak-2008
Maialen Araolaza | 1 Feb 18:25
Picon

Re: Joaldunak eta mozorroak Zubietan

zelako mozorro politxak eta argazki ederrak!!

On 01/02/2008, dantzan. com <dantzari-DqbNnZW6eopBDgjK7y7TUQ@public.gmane.org> wrote:
Aurrekoan bideoak baziren, gaur argazki sorta bat sareratu dugu.
Aurten Zubietan ikusi ahal izan diren mozorro ikusgarriak eta
joaldunen irudiak bildu ditugu ondoko argazki galerian:

Zubieta-Ituren inauteriak 2008
http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/zubieta-ituren-inauteriak-2008
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Dantzan-request-/9qXvnWia/9Wk0Htik3J/w@public.gmane.org
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxorik gabe)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--
Maialen
Harkaitz Urreta | 6 Feb 12:36
Picon

Kathe Kelly

Aupa,
 
Txaskarrillo hutsa da, baina begira zer irakurri dudan eitb24.com-en:
 
Agur Jaunak bertsioa bogan jarri du berriz Kelly Family taldea, eta EITB24-n gaur Kathy Kelly-ri elkarrizketa dator.
Galdera bat beraien euskal kulturaren influentziari buruz da (egia esan elkarrizketa osoa horren inguruan da) baina erantzun batean bere dantzari iragana aipatzen du:
 
¿Qué más conocéis de la música vasca? ¿Otras canciones tradicionales? ¿Otros grupos?
Fui miembro de un grupo de danza en Pamplona llamado "Ortzadar" de donde recibí mucha influencia de la música vasca.
 
Hori ba, txaskarrillo hutsa, baina hor lagatzen dizuet.
 
Ea Iruñakoek zerbait gehitu dezaketen.
 
Gero arte eta ondo segi,
 
Harkaitz
arrabita | 6 Feb 18:44

Dantza irakasle bila

Kaixo denoi:
   Dantza irakasle bat behar dute Donostian: 

   Astelehenetan: 16tatik 18ak arte
   Ostiraletan: 19tatik 21ak arte 

   Interesa duenak helbide honetara idatz diezadake eta informazio gehiago 
jaso:
   arrabita@... 

   eskerrik asko 

dantzan.com | 7 Feb 09:23

Angel Corella Arriagan

Angel Corellak, egun New Yorkeko American Ballet Theatre-ko dantzari
nagusia denak, ikuskizuna eskaini zuen pasa den otsailaren 5an Bilboko
Arriaga antzokian. George Birkadzeren 'Celaje' eta Marius Petiparen
'Corsario' lanak taularatu zituen madrildar dantzariak. Ikuskizun
honen inguruko kritika dator gaurko Berrian Jesus Mari Begoñaren
eskutik:

Corellaren sasoi betea
Kritika, Angel Corella eta bere balleta
Berria, Jesus Mari Begoña, Kritika, 2008/02/07
http://www.dantzan.com/hemeroteka/corellaren-sasoi-betea
dantzan.com | 7 Feb 09:31

IDBren aro berria

Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak iaz izan zituen diru galerak alde
batera utzi ditu eta zerotik abiatu da aurten. Patrick Larralde, IDBko
kidearen esanetan gestio txarra eta diru laguntza eskasa izan dira
arazo iturriak eta aurtengo helburua dinamika berria sortzea da,
aurrera begiratuz dantza sorkuntzak sustatu eta irakasleak formatuz:

Dantzarien Biltzarra, euskal dantzaren itxura berritu nahian
Dantza sorkuntzak eta trebakuntza sustatzeko bidea hartu du, 46.000
euroko zuloa gaindituta
Berria, Xan Aire, Baiona, Albistea, 2008/02/07
http://www.dantzan.com/hemeroteka/dantzarien
Favicon

Re: Kathe Kelly

Kelly familia eta Katie batez ere ondo gogoratzen dugu. Oso harreman estua genuen. Garai hartan, gurasoek Viana izena duen taberna arduratzen zuten, Iruñeko Jarauta kalean. Han Ortzadarko lagunok eta Kellytarrek euskal eta kanpoko musika jotzen pasatu genituen gau asko. Eta dantza egiten noski. Bere arrakastak pozten nau oso neska alaia eta baikorra baitzen.

Mikel Aranburu

dantzan.com | 7 Feb 16:18

Sorgin-dantza Antzuolan

Inauterietako ospakizun gehienak bukatu dira (batzuk datorren
asteburuan ospatuko badira ere) eta guretzat kronikak egiteko garaia
da. Aurten ere zenbait inauteritan izan gara eta horietan ikusitako
eta hitz, argazki eta bideo bidez laburbiltzen saiatuko gara datozen
egunotan. Hasteko Antzuolan, inaute igandean bizitakoa ekarriko dugu.
Aratusteetako igandea jai egun handia izaten da Antzuolan.
Sorgin-dantza dantzatzen den eguna da. Antzuolako Oinarin dantza
taldea gidatu eta Antzuolako dantza tradizionalak berreskuratu eta
indartzeko lan eskerga egin duten bi lagun omendu dituzte aurten
bertan: Gervasio Legorburu eta Karmele San Sebastian.

Sorgin-dantza berpiztu zutenak omendu dituzte Antzuolan
dantzan.com  2008/02/07
http://www.dantzan.com/albisteak/sorgin-dantza-antzuolan
dantzan.com | 7 Feb 17:24

Dantza Plazetan 2008

Bilbo Dantzan ekimenak izena aldatu du: aurrerantzean Dantza Plazetan
izango da. Dagoeneko hasita daude aurtengo emanaldiak. Urtarrilaren 26
eta 27ko asteburuan, Salbatzaile dantza taldeak, Bihotz Alaik eta
Deustuko folklore taldeek ekitaldi bana eskaini zuten hiriko leku
desberdinetan. Haiek ikusteko aukerarik izan ez zuena lasai egon
daiteke, ordea, egitaraua mardula da eta. Ondoren, abendura arteko
emanaldi guztien zerrenda, taldeka antolatuta:

Dantza Plazetan 2008: dantza Bilboko auzoetan
dantzan.com  2008/02/07
http://www.dantzan.com/albisteak/dantza-plazetan-2008

Gmane