dantzan.com | 3 Dec 10:31

Askotariko proposamenak BAD jaialdian


Ia hilabete bat igaro da bederatzigarren Bilbo Antzerki Dantza (BAD) 
jaialdia amaitu zenetik. 22 talde, 45 emanaldi eta 8.500 ikusle, horra 
udal ekimen honek aurten emandako kopuruak. Beti proposamen berri bila, 
antolatzaileen ustez BADek askotariko eskaintza egitea lortu du antzerki 
eta dantza alorrean. Sarritan, biak uztartuta.

Askotariko dantza proposamenak BAD jaialdian
Unai Brea  2007/12/03
http://www.dantzan.com/albisteak/proposamenak-bad

dantzan.com | 3 Dec 11:10

Iurretako dantzak

'Iurretako dantzak' izenburupean, Iurretako dantzariek bertako udaletxearen laguntzarekin batera, herriko dantzen musika jasotzen CD bikoitza argitaratu dute. Diska zuzenean dago grabaturik eta datorren Durangoko liburu eta musika azokan jarriko dira salgai.

Iurreta recopila la música de las danzas en dos cedés para salvaguardar la tradición
El Correo, L.O., Durango, Albistea, 2007/12/02
http://www.dantzan.com/hemeroteka/iurreta-recopila

Iurretako dantzen zuzeneko diska grabatu dute
dantzan.com  2007/11/26
http://www.dantzan.com/albisteak/iurreta-diska-bikoitza


dantzan.com | 4 Dec 10:19

Dantza museoan


Guggenheim museoaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean dantza 
izango da gaur protagonista. Richard Serra artista estatubatuarrak 
Bilboko museoan jarrita dauzkan eskulturen artean dantza ikuskizuna 
eskainiko dute Sol Pico eta Israel Galvan dantzariek. Egurdiko 13.00etan 
eta arratsaldeko 19.00etan izango dira emanaldiak.

Dantza flamenkoa Richard Serraren eskulturen artean
Berria, 2007-12-04
http://www.dantzan.com/hemeroteka/dantza-eskulturen-artean

Danza entre los gigantes de acero
Sol Picó e Israel Galván bailan dos días en el Guggenheim entre las 
monumentales esculturas de Richard Serra
El Correo, J.A. González Carrera, 2007-12-04
http://www.dantzan.com/hemeroteka/danza-entre-acero
dantzan.com | 4 Dec 11:49

Getxodantzan 07


Getxodantzan 07 jardunaldiak antolatu ditu Getxoko Dantza Elkarteak 
urteko azken asterako. Iaz hasitako bideari jarraituz dantza ikastaroa 
bereziak eskainiko dira abenduaren 26tik 30era bitartean. Ana Maria 
Lebrero, Blanca Arrieta, Rebeca Falcon eta Maria Martin dira 
ikastaroetan irakasle jardungo dutenetako batzuk. Dantza klasikoa, 
dantza garaikidea, jazz dantza eta flamenkoa modu trinkoan eta goi 
mailako irakasleekin lantzeko aukera eskaintzen dute /Getxodantzan 
/jardunaldiek.

Dantza jardunaldiak antolatu dituzte Getxon
dantzan.com  2007/12/04
http://www.dantzan.com/albisteak/getxodantzan-07

dantzan.com | 4 Dec 12:07

Ertza Peru, El Salvador, Costa Rica eta Mexikon


Asier Zabaletak gidatzen duen Ertza konpainiak Ameriketako hainbat 
txokotan aurkeztuko du EGO-tik ikuskizuna datozen egunetan. Abenduaren 
5ean Perun hasiko du ibilbidea eta Mexiko-raino iritsiko da. Eta urtea 
bukatzeko munduko beste muturrera joango dira Ertzakoak, Moskun 
dantzatuko baitute.

Ertza Peru, El Salvador, Costa Rica eta Mexikon
dantzan.com  2007/12/04
http://www.dantzan.com/albisteak/ertza-peru

dantzan.com | 5 Dec 11:37

Durangoko azokan erosi nahi ditugunak


Dantzaren inguruko argitalpenak nahiko urri izaten dira, eta horiek 
erostea ere ez da erraza izaten, beraz, Durangoko Azoka ondo aprobetxatu 
beharreko aukera izaten da. Aurten Durangoko Azokan dantzarekin lotuta 
zein nobedade aurkitu ahal izango ditugun aurreratzen dizuegu hemen.

Durangoko azokan erosi nahi ditugunak
dantzan.com  2007/12/05
http://www.dantzan.com/albisteak/durango-erosi-nahi

dantzan.com | 5 Dec 12:37

Bilboko Hiria dantzari gazteen 2. sariketa


Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) asteburu honetarako antolatu 
du Bilboko Hiria dantzari gazteen txapelketa. Datorren igandean, 
abenduaren 9an egingo da, 19.30etan Arriaga Antzokian. Bizkaia, Araba, 
Gipuzkoa, Kantabria eta Murtziatik etorritako 22 dantzarik erakutsiko 
dituzte beren dohainak dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta 
dantza espainiarra estiloetan.

Bilboko Hiria dantzari gazteen 2. sariketa
Iratxe de Arantzibia  2007/12/05
http://www.dantzan.com/albisteak/bilboko-hiria-2-sariketa

dantzan.com | 10 Dec 08:52

Juan Pedro Aramendia, elkarrizketa


Zangozan Juan Pedro Aramendia-z galdetu eta edozeinek erantzunen dizu. Gozogilea, dantzaria, instituzio bat finean. Duela 35 urte sortu zuen Rocamador dantza taldea eta aurten urtebetetzea ospatzen ari dira. Lanetik jubilatu nahi bai, baina dantzan jarraituko luke beste hainbat urtez, dantza bere pasioa baita. Aritz Ibañez-ek elkarrizketatu du Zangotzako dantzarien akuilua.

Juan Pedro Aramendia: "Dantza plazerra denean, bizi daitekeen plazerik handienetakoa da hori"
Aritz Ibañez  2007/12/10
http://www.dantzan.com/albisteak/juan-pedro-aramendia


dantzan.com | 10 Dec 11:17

Aiara Iturrioz-ek irabazi du Bilbo Hiria sariketa


Bart jokatu da Arriaga antzokian, Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak 
(ABBE) antolatutako Bilboko Hiria dantzari gazteen txapelketa. Aiara 
Iturrioz gasteiztarrak eskuratu du lehen saria Giselle ballet klasikoan 
oinarritutako koreografia batekin. Hona saridunen zerrenda:

Aiara Iturrioz-ek irabazi du Bilbo Hiria sariketa
Iratxe de Arantzibia  2007/12/10
http://www.dantzan.com/albisteak/aiara-iturrioz

dantzan.com | 11 Dec 09:55

Euskal koreografoak

Bilboko Dantzaldiaren 8. edizioko amaiera ekitaldia ospatuko da gaur Guggenheimen. Horretarako hiru euskal koreografoen piezak izango dira ikusgai. Blanca Arrietaren "En la Ciudad de los Angeles", Idoia Zabaletaren "Fisura 2" eta Matxalen Bilbaoren "Mutis" bakarkako lanak ikusteko aukera egongo da gaur arratsaldeko 20:30tik aurrera Bilboko Guggenheim  museoan:

Euskal koreografoak Guggenheimen dantzan
Berria, Albistea, 2007/12/11
http://www.dantzan.com/hemeroteka/euskal-koreografoak-guggenheimen-dantzan

Tres coreógrafas vascas presentan sus últimas creaciones en el Atrio del Guggenheim
Blanca Arrieta, Idoia Zabaleta y Matxalen Bilbao ofrecerán hoy, dentro del festival Dantzaldia, tres piezas cortas de investigación, con la cercanía del público como característica común.
Gara, Bilbo, Albistea, 2007/12/11
http://www.dantzan.com/hemeroteka/tres-coreografas




Gmane