Favicon

Re: Folklorea ikus-entzunezkoetan - kronika

Egun on.

Atentzio handiz irakurri dut Bilbon izandako Jardunaldien gainean 
Aritzek egindako kronika. Nik uste, Aritz, ondo adierazi dituzula egun 
hartako ponentzien arrasto nagusiak eta atera dituzun ondorioekin ere 
konforme nago. Gauzak horrela, zerorrek aipatu dituzun puntu batzuetan 
sakondu nahiko nuke, elkarrizketarako bide eman dezaketelako. Izan ere, 
Jardunaldietan maiz gertatzen den moduan, ponentziak luzatu egin ziren 
eta ez genion elkarrizketari behar adinako tartea eskaini.

Gai horietako bat errealitatearen eta fikzioaren arteko mugarena da. 
Ponente bakoitzak bere moduan erantzun zion galderari, baina hitzek 
bakoitzarentzat esanahi desberdina zutela nabarmena zen. Nik uste, 
kamara batekin prozesu bat goitik behera jasoagatik, ezin dezakegula 
inolaz esan "errealitatea" bere horretan jaso dugunik. Gehienez ere 
errealitatearen zati bat jasoko dugu, zati txiki bat seguru asko; izan 
ere, gauza bat da dantza-pausuak jasotzea, edo musika jakin bat 
grabatzea, baina folklorea sentimendua ere bada, eta hori jasotzeko 
beste hizkuntza bat erabili behar da, derrigor subjektiboa izango dena: 
musika, argazkien manipulazioa, poesia... Debate hori hasi eta ez 
bukatzekoa da baina han geundenak gogoz gelditu ginen (ni bai 
behintzat) horretan pixkat sakontzeko.

Telebistaren gaia ere atera genuen: ETB, berriro ere. Koldo San 
Sebastianek, ETBn zereginik ez dagoela esan zuen eta Internet dela 
etorkizuneko bidea. Niri hori esatea gehitxo iruditzen zait: ikusi 
behar da produktu "etnografikoak" zer ordutan programatzen dituzten 
(gero audientzia behar bezala baloratu ahal izateko), bestalde ohiturak 
ere sortu egin behar dira (begira esku-pelotarekin gertatu dena)... 
Kontua ez da etengabe dokumentalak ematea, baina betikora goaz: 
(Continue reading)

aritz | 2 Nov 10:21

Re: Folklorea ikus-entzunezkoetan - kronika

Kaixo Xabier,

Eskertzen dizut zure mezuan jardunaldietan jorratutako beste gaien
inguruko hausnarketa egitea. Egia esan, kronikan ezin dena sartu eta batez
ere bi gai nagusien inguruan aritu nintzen: errealitatea eta fikzioaren
arteko harremanaz eta irudi bat hartzerakoan izan beharreko errespetuaz
(eta hauen gainean asko sakondu gabe gainera).

Zuk planteatutakoak gai interesgarriak dira eztabaidarako.

Niri ere deigarria egin zitzaidan, esaterako, Koldo San Sebastian-ek
planteatutakoa. Baina arrazoirik ez zaiola falta uste dut, gauzak egun
daudenean behintzat. San Sebastian-ek berak aipatu zuen azken 9 bat
urteetan "audientzien esklabutzaren" menpe erori dela (edo erori nahi izan
duela) ETB. Gainera ez dago produktu kulturalen aldeko aposturik,
salbuespenak salbuespen. Ikusle askok besterik eskatzen dute (batez ere
ETB1-en kasuan), baina ezta horrela ere.

Horregatik ez zait horren martziano egiten internet bidezko zabalkunderako
aukera. Bide hori ere zaila da, baina hementxe bertan dantzan.com-ekin
dugu adibidea. Momentuz testuak eta argazkiak ditugu bertan, baina bideo
batzuk ere ikusten hasi gara eta ziur etorkizunean gehiago izanen direla
eta gero eta txukunagoak.

Holakoek arrakasta izatekotan, agian, ETBn apostu handiagoa eginen lukete.

Segi ongi,

aritz

(Continue reading)

Oier Araolaza | 5 Nov 11:43

Moiseyev eta euskal dantza


Pasa den azaroaren 2an zendu da Igor Moiseyev, folklore dantzen 
koreografo errusiar handia. 101 urte zituela hil da Igor Alexandrovich 
Moiseyev eta berak koreografiatutako 200 dantza baino gehiago utzi ditu 
bere dantza ibilbide oparoaren erakusgarri. Mundu osoko folklore 
emanaldietan ezezik, Moiseyeven lanak euskal dantzetan ere izan du eragina.

Moiseyev eta euskal dantza
dantzan.com  2007/11/05
http://www.dantzan.com/albisteak/moiseyev

dantzan.com | 5 Nov 12:01

Moare Danza

Moare Danza konpainiak 'Piel' izeneko ikuskizuna eskaini zuen pasa den azaroaren 3an, larunbatean, Gasteizko Montehermoso antzokian. Arabar dantza konpainia honen obra berri honetan giza gorputzaren inguruan gogoeta eta esperimentazio bat egiten dute taldeko dantzariek:

Moare coreografía el escenario del cuerpo humano en la pieza 'Piel'
Montehermoso acoge la propuesta a las 20.00 horas. El cuerpo humano volverá a ser punto de reflexión y experimentación para la compañía de danza alavesa
Noticias de Álava, David Mangana, Vitoria, Albistea, 2007/11/03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/moare-coreografia

Moare Danza estrena su trabajo más reciente en Montehermoso
Gara, Josune Velez de Mendizabal, Gasteiz, Albistea, 2007/11/03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/moare-danza



dantzan.com | 5 Nov 12:12

Rocamador Dantza Taldea

Zangotzako Rocamador Dantza Taldearen 35. urteurrena ospatu zuten pasa den larunbatean bertan ibilitako hainbat belaunaldietako dantzariek. Pozik eta gustora, Juan Pedro Aramendiaren esanetan urteurren ospakizun honek gutxienez beste 35 urtez dantzan jarraitzeko balio behar du. Zorionak Rocamador!

Rocamador reunió a un centenar de dantzaris de todas las edades
Música, danzas y cena para la fiesta del 35º aniversario del grupo sangüesino
Diario de Noticias, Sangüesa, Albistea, 2007/11/04
http://www.dantzan.com/hemeroteka/rocamador-reunio


Oier Araolaza | 5 Nov 17:56

Re: Folklorea ikus-entzunezkoetan - kronika


Aupa Xabier, Aritz eta konpainia. Ni ez nintzen jardunaldietan izan, baina zuek esandakoen harira okurritzen zaizkidanak:

Xabierrek:
> Nik uste, kamara batekin prozesu bat goitik behera jasoagatik, ezin dezakegula
> inolaz esan "errealitatea" bere horretan jaso dugunik. Gehienez ere
> errealitatearen zati bat jasoko dugu, zati txiki bat seguru asko;

Antropologia alorrean asko jorratu da gai hori, izan ere bilketa etnografikoa izan ohi da azterketa antropologikoen oinarrietako bat, eta tokian-tokiko bilketa lan horrek baldintzatu ohi du azken emaitza. Gaur egun nahiko onartua dago ez dagoela "errealitatea" bere horretan jasotzerik, errealitate bat dagoenik ere zalantzagarria baita. Aztergai dugun objektura hurbiltzerakoan nahi eta nahi ez gurekin daramatzagu gure ikuspuntua, hipotesiak, aurreko eskarmentuak, gure begirada eta kokalekua, eta horrek guztiak "konstruitzen" dugun "narrazioan" erabateko eragina dute. Eta bi hitz horiek funtsezkoak dira; "konstruitu" edo "eraiki" eta "narrazioa". Alegia, bilketa etnografikoa kontrukzio bat dela, aztergai hori gure parametroen arabera artikulatzeko darabilgun narrazioa.

Xabierrek:
> Telebistaren gaia ere atera genuen: ETB, berriro ere. Koldo San
> Sebastianek, ETBn zereginik ez dagoela esan zuen eta Internet dela
> etorkizuneko bidea.

Nik ez dakit ETBrekin zereginik ote dagoen, baina ados nago etorkizuneko bidea Internet delako horretan. Youtube, googlevideo, dailymotion, eta abarri esker ezagutzen ez nituen hainbat dantza ikusteko aukera dut gaur egun. Ez dira bideo landuak eta kalitatea txarra da (grabazioko zein erreprodukziokoa), baina ez dago produktu horiek eskaintzen dituen telebistarik, eta beraz, demaseko pagotxa da niretzat.

Telebista oso komunikabide garestia da. Internet ordea oso merkea da eta edozeini jarri dizkio eskura tresnak bere bideoen ekoizle izateko. Telebistak ere oso erne daude Interneti begira eta badakite beraien funtzionamendua egokitu beharko dutela datorren olatu berriaren arabera. Etorkizunean telebistak eta Internetek bat egin dezaketela uste dute hainbat adituk. Dagoeneko bide horretan daude batzuk. Adibidez, telebista asko hasi dira beraien programak beraien webguneetara zein Youtube eta mota horretako zerbitzarietara igotzen. Hori normalizatzen denean ordutegiek ez dute garrantzirik izango. Programa nahi duzunean ikusi ahal izango duzu. Beraz, berdin dio goizeko hiruretan edo arratsaldeko zortziretan eman programa, zuk nahi duzunean ikusiko duzu eta.

Xabierrek:
> Eta azkena. Ponentzia librean, rock giroko Bilboko makrofestibalaren
> irudiak erakutsi zizkiguten, eta gero "rock" jaialdiak "folklore" ote
> diren edo ez eztabaidatzen aritu ginen.

Folklore kontzeptuaren XIX. mendeko esanahiari lotzen bagatzaizkio nahiko zuzena iruditzen zait rock jaialdiak folklore direla esatea. Folk-lore literalki herri-jakintza bezala itzuliz gero, eta kontuan hartuta XIX. mendeko ikertzaile erromantikoek kontzeptu horren baitan herritar xeheen bizi-modu, ezagutza, adierazpide, errito eta festa-moduak bildu nahi zituztela, ba iruditzen zait gaur egungo gizartean, rocka eta beste hainbat adierazbide kontzeptu horretan oso ondo kabitu litezkeela. Beste kontu bat da XX. mendearen bigarren zatitik aurrera folklore kontzeptuaren balio semantikoa murriztu edo bideratu egin dela, eta gaur egun hitz horrekin kultura tradizionalararen adierazpenak identifikatzen ditugula. Baina horrek beste bide batera (hori ere interesgarria, aidanez!) garamatza, alegia, tradizioa definitzera... Portzierto, eta bide batez propaganda piska bat, hain zuzen ere folklore erakundeak izango ditu aztergai datorren astean Ortzadarrek Iruñean egingo dituen jardunaldiak.

Nik askotan esaten dut, zirikatzeko asmotan, baina sakonean hori sinesten dudalako, egungo gazteen artean indar gehien duen tradizioetako bat heavy metala dela. Badira 40 urte lehen heavy taldeak plazaratu zirela eta haiek jarritako ereduei zorrotz eta pasioz jarraitzen diete gaurko heavyek. Zalantzarik gabe esan dezaket heavy tradizioa euskal dantza baino askoz gutxiago aldatu dela azken 40 urteetan.

Ondo segi,
oier.
dantzan.com | 6 Nov 10:02

Espainiako dantza konpainia nazionala

Bilboko Dantzaldia Espainiako dantza konpainia nazionalaren emanaldiarekin hasi zen pasa den azaroaren 4an, Euskalduna Jauregian. Bertan 'Gnawa' eta 'Herrumbre' piezak eskaini zituen Nacho Duatok zuzentzen duen konpainiak. Gaurko Berrian, Agus Perezen kritika dator emanaldi honi buruz:

Estetika torturaren aurka
Kritika, Espainiako dantza konpainia nazionala
Berria, Agus Perez, Kritika, 2007/11/06

http://www.dantzan.com/hemeroteka/estetika-torturaren-aurka


dantzan.com | 6 Nov 10:20

Eusko Indarra

Montevideoko (Uruguay) Eusko Indarra dantza taldearen 25. urteurrena ospatu zuten pasa den urriaren 17an. Ekitaldiaren hasieran Eusko Indarra dantza taldearen hasierako urratsak gogoratu zituzten bertara joandako hainbat belaunaldietako dantzariek. Euskal dantzen errepertorio zabal batekin iragan zen jaialdia eta dantza taldearekin harremana izan duten hainbat pertsona ere omendu zituzten Montevideoko Teatro Movie Center antzokian:

Una 'noche para fuertes de corazón': pleno de emoción en el 25 aniversario del grupo Eusko Indarra de Montevideo
Euskalkultura.com,
06/11/2007
http://tinyurl.com/yrboaw


dantzan.com | 7 Nov 10:24

Juan Antonio Urbeltz eta Axeri-boda


Ikuskizun berria prestatzen ari da Argia dantzari taldea: Axeri-boda. 
Juan Antonio Urbeltz buru-belarri ari da lan berriaren prestaketa 
lanetan, sormen prozesua martxan dago Goenan, Argia taldearen egoitzan. 
Ikuskizun berria eta euskal dantzaren inguruko beste zenbait kontu 
hizpide hartuta elkarrizketa egin dio Garikoitz Otamendik Juan Antonio 
Urbeltzi.

Juan Antonio Urbeltz: "Jaso dugun herentzia aberastu nahi dugu"
Garikoitz Otamendi  2007/11/07
http://www.dantzan.com/albisteak/urbeltz-herentzia

dantzan.com | 8 Nov 10:17

Ufaka Zanpaka ikuskizuna

Burrunka taldearen Ufaka Zanpaka ikusgarria ikusteko aukera izango da Miarritzeko Gare du Midi antzokian datorren azaroaren 11an, igandean. Mitologia, soinu eta musika nahasketen bidez sortutako ikuskizun honek Jose Casaubonek eta Ainhoa Labeiriek asmatutako koreografiak emango dituzte. Honekin batera VIII. Gaita Eguna ere ospatuko da Miarritzen, hau guzti hau bihar hasi eta igandera bitarte iraungo duten San Martin jaien barruan ospatuko da.

'Ufaka Zanpaka'-k liluratuta
Miarritze San Martin jaiak bihar hasi eta igandean bukatuko dira, Burrunka taldearen ikusgarriarekin
Berria, Xan Aire, Albistea, 2007/11/08
http://www.dantzan.com/hemeroteka/ufaka-zanpaka-k-liluratuta

Ufaka Zanpaka et Burrunka comblent
Le Journal de Pays Basque, Albistea, 2007/11/08
http://www.dantzan.com/hemeroteka/ufaka-zanpaka




Gmane