dantzan.com | 6 Aug 12:01

Santaneroen esku-dantza


Pasa den uztailaren 27an, ospatu zen urtero moduan santaneroen esku-dantza Ordizian. Urtean zehar
Ordizian ezkondutako bikoteak izaten dira soka-dantza honen protagonista. Aurten bederatzi bikote
ezkonberrik osatu zuten soka, Joseba Juarez aritu zen aurreskulari lanetan eta Xabier Irastorza atzeskua.

Hona hemen emanaldiko argazki sorta bat:
http://www.dantzan.com/argazkiak/tokian-tokikoak/ordizia-santanazaleen-esku-dantza-2007

Ezkonberrien esku dantza, tradizioari eutsiz 
Iazko festetatik hona ezkondu diren bederatzi bikotek tradiziozko dantza 
egin dute herriko plazan 
Iñaki Gurrutxaga, Berria, Ordizia, Albistea, 2007/07/28
http://www.dantzan.com/hemeroteka/ezkonberrien-esku-dantza 

Santaneros cumplió con la tradición 
Finalmente, este año nueve matrimonios ingresaban en la Cofradía de Santa 
Ana Las cuadrillas tuvieron que hacer frente a un caluroso día 
Rafa Arizmendi, Diario Vasco, Ordizia, Albistea, 2007/07/28
http://www.dantzan.com/hemeroteka/santaneros-cumplio

dantzan.com | 6 Aug 12:03

Andoni Aresti, elkarrizketa


Andoni Aresti dantzari bizkaitarra elkarrizketatu dute Garan. Euskal 
Herritik kanpo ibili izan da azken urteotan Andoni eta dantzari lanak alde 
batera utzita dantza eskola propioa zabalduko du bere herrian, Leioan. 
Andoni Aresti dantzari izateaz aparte antzerkigintzan ere ibili da eta beste 
gauza askoren artean kritikaren saria jaso zuen Austrian urteko artista 
onenari: 

«Vuelvo con las ganas de ofrecer lo que yo no tuve en mis comienzos» 
Andoni Aresti, exbailarín y profesor de danza 
Arrate Etxebarria, Gara, Elkarrizketa, 2007/08/02
http://www.dantzan.com/hemeroteka/abvuelvo 

dantzan.com | 6 Aug 12:05

Pantxika Telleria, elkarrizketa


Pantxika Telleria elkarrizketatu dute Berrian. Pantxika Telleria Elirale 
dantza konpainiako zuzendaria da eta Miarritzeko Maitaldian "23:22" 
ikuskizun berria estreinatuko du: 

«Erditzea ere dantza bat da; horrek ere aberasten zaitu» 
Pantxika Telleria, koreografoa 
Nora Arbelbide, Berria, Donibane Lohizune, Albistea, 2007/08/03
http://www.dantzan.com/hemeroteka/aberditzea-ere-dantza

dantzan.com | 6 Aug 12:08

Karrikaldia


Asteburuan ospatu da Baionan Karrikaldia. Aurten 2. aldia du Karrikaldiak 
eta bi egun hauetan kantua eta euskal dantza izan ditu protagonista 
nagusiak. 

Arin-arin bat bezain sinple 
Aurten bigarren aldia duelarik, dantza eta kantua elkartzen ditu 
Karrikaldiak; igande arte, euskal giroaz gozatzekoa ematen du. 
Nora Arbelbide, Berria, Baiona, Albistea, 2007/08/04
http://www.dantzan.com/hemeroteka/arin-arin-bat-bezain-sinple

dantzan.com | 6 Aug 12:14

Goizaldik saria Aljerian


Aljeriako Sidi-Bel-Abbes hirian ospatu den Nazioarteko Folklore Jailadian lehen saria eskuratu du
Donostiako Goizaldi Dantza Taldeak. Denera 12 taldek 
parte hartu dute, horien artean Turkia, Tunisia, Bulgaria, Polonia, Portugal, Jordania eta Maroko.

Goizaldik lehen saria jaso du Sidi-Bel-Abbes hiriko jaialdian 
Berria, Albistea, 2007/08/05
http://www.dantzan.com/hemeroteka/goizaldik 

El grupo Goizaldi gana el Festival Internacional de Folklore de Argelia 
Gara, Albistea, 2007/08/04
http://www.dantzan.com/hemeroteka/el-grupo-goizaldi

dantzan.com | 6 Aug 12:15

Zumarragako ezpata-dantza


Egun handia izaten da zumarragatarrentzat abuztuaren 15a. Egun horretan bertan ospatuko dute beraien
ezpata-dantza Ama Birjinaren omenez. 
Irrintzi Dantza Taldekoak izango dira  Andre Maria Jasokundekoaren Parrokian ezpata-dantza dantzatuko
dutenak. Meza ondoren, 12:15tan aurreskua egingo dute Euskadi plazan: 

Las espadas bailarán en la Asunción 
La iglesia parroquial acogerá el próximo día 15 la tradicional 
ezpatadantza que en honor a la virgen interpretarán los dantzaris de 
Irrintzi 
Iñaki Urteaga, Diario Vasco, Zumarraga, Albistea, 2007/08/05
http://www.dantzan.com/hemeroteka/las-espadas

arrabita | 7 Aug 10:14

Re: DANTZA TALDEAK DONOSTIAKO ASTE NAGUSIAN

Egun on Mikel:
   Aurten ere dantza emanaldiak egingo dira Konstituzio plazan. Hemen 
daukazu programazioa 

http://www.donostia.org/info%5Cciudadano%5Cfest_semana.nsf/vowebContenidosId 
/C12572C7005577FAC12572C20050320C/$file/cuadro.pdf 

http://www.donostia.org/info%5Cciudadano%5Cfest_semana.nsf/vowebContenidosId 
/NT000008FE?OpenDocument&idioma=cas&id=A482875488678&cat=Otros&Doc=D

   Emanaldi guztiak arratsaldeko zortzietan izango dira, bat izan ezik. 
Arkaitz Añorgako Dantzariak taldeak abuztuaren 15eko eguerdiko hamabietan 
dantzatuko duelako. 

   Bilbo eta Gasteizkoari buruz ez dakit asko. Gasteizen uste dut mota 
guztietako txapelketak egiten dituztela Matxete plazan eta Larrain dantza 
"popularra" egunero. Dena den, hobe duzu hiri bakoitzeko web orrian 
begiratzea. 

   Buenoba, ondo izan 

          gari 

MLARUMBE@... writes: 

> 
> Egun on denei 
> 
>   
> 
(Continue reading)

dantzan.com | 7 Aug 23:08

Alurr Alemanian


Alurr Dantza Taldea Alemanian izan da Bau-tzeneko VII. Nazioarteko Dantza Jaialdian.Beste batzuen
artean Mexiko eta Indonesiako taldeak ere aritu 
ziren. Eli Nosillas taldekideak idatzitako kronika argitaratu da Diario Vascon: 

Alurr taldea Alemanian izan da
Diario Vasco, Ibarra, Albistea, 2007/08/07
http://www.dantzan.com/hemeroteka/alurr-taldea-alemanian-izan-da

dantzan.com | 8 Aug 10:10

Dantza Plazan Gasteizko jaietan


Gasteizko jaietan Aihotz Plazan egiten diren "Dantza Plazan" ekitaldiei 
buruzko artikulua dakar gaurko Berriak. Gasteizko Udal Folklore 
Akademiak gidatzen ditu "Dantza Plana" ekitaldi hauek eta dantzaren 
alderdi ludikoa berreskuratzea dute helburu:

Euskal doinuak dantzatzen
Aihotz plazan euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak daude egunero.
Festetan, Larrain dantza eta Txulalai ohiko ikuskizunak dira dagoeneko.
Miren Manias, Berria, Gasteiz, Albistea, 2007/08/08
http://www.dantzan.com/hemeroteka/euskal-doinuak-dantzatzen

dantzan.com | 8 Aug 10:12

Ballet Biarritz Junior


Ballet Biarritz Junior Polonian egon berri da eta orain Gare du Midin eskainiko duen emanaldi
garrantzitsurako prestatzen ari da.

Le ballet junior voyage Gare du Midi
Le Journal de Pays Basque, Albistea, 2007/08/08
http://www.dantzan.com/hemeroteka/le-ballet-junior


Gmane