2 May 09:47
Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan
"Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan" izeneko artikulua argitaratu du Patxi Labordak Euskonews aldizkarian. Dantza talde eta txapelketek plazako dantzetan izan duten eragina aztertzen du bertan, eta besteak beste ondorio hauek ateratzen ditu: "Hori bai, dantzarako gune moduan plaza berreskuratzeko ahaleginari lagundu nahian, plaza dantzak irakatsi aurretik desakademizatzen baditugu uste dut lagungarria izan daitekeela gure helburu honetarako: lurrarekin kontaktua eta bikotearen jokoa berreskuratzea, jendearekin eta espazioarekin harremana birsortzea, hankak izateaz gain txorkatilak, belaunak eta gerria dugula gogoratzea, norberaren dantzatzeko estiloa bultzatzea... dantzaren gozamena demokratizatzea, hitz batean." Artikulu osoa hemen: http://www.euskonews.com/0392zbk/gaia39201eu.html
RSS Feed