3 Apr 12:51
Jon Iruretagoiena
Orain pare bat aste Jon Iruretagoiena dantzaria elkarrizketatu zuten Gara-ren Xirika gehigarrian. Maritzuli konpainiako dantzaria da Iruretagoiena, eta Iparraldeko EDBn ari da dantza irakasten talderik talde. Hona esandako batzuk: - "Udako erakustaldiek garrantzia asko dute, dantza taldeak biziarazteko dirua ekartzen baitute. Oso penagarria dena da, dantzari batzuek, udan bakarrik dantzatzen dutela, betiko erakusgarrian." - "Aintzinapauso bat egin behar dugu, dantzariak, urtean zehar, espresatzeko lekua izan dezan, sorkuntzak plantan emateko eta dantza desberdinak erakusteko ere bai. Horrela lortuko dugu gazteak dantzara erakartzea, eta dantzariek artistikoki plazer gehiago hartzea. - "Badirudi, euskal dantza tradizionala ez dela benetako kultura edo arte gisa ikusten. Askotan, irudi folklorikora mugatzen gaituzte, gauza serioa ez dela iruditzen zaio jendeari. - "Sorkuntzak edo teknikoki zailak diren dantzak eman nahi badira, kalitatezko lana eskaini alegia, lan handia dago gibelean eta zailtasun hori jendeak ez du oraindik barneratu. Gainera, euskal dantzaren aberastasun eta altxorra ez da ezagutzen." "Dantzariok udako ekintza folklorikoetaz at espresatzeko plazak behar ditugu" Jon Iruretagoyena, dantzaria Xirika - Gara, Eneritz Zabaleta, 2007-03-15 http://www.dantzan.com/hemeroteka/plazak-behar-ditugu* *
RSS Feed