Voltaire eta euskaldunak
Oier Araolaza <
oier@...>
2007-03-02 10:12:12 GMT
Zenbat aldiz entzun eta errepikatu den dantzarien artean "Euskaldunak,
piriniotan kantatzen eta dantzatzen duen herria" esaldi hori. Hernike
Knörr euskaltzainaren artikulu interesgarria atera zen orain egun batzuk
DVn. Esaldi famatu batzuk zenbat errepikatzen diren eta askotan
jatorrizkoarekin konparatuta zein eraldatuta dauden aipatzen zuen.
"Voltaire eta euskaldunak" zuen izenburua artikulua eta erraz imajina
dezakezue zein esaldiren gainean hitzegiten zuen, besteak beste.
Hainbeste tokitan irakurri eta dantzari jendeak errepikatu dugun esaldi
hori, "Piriniotan kantatzen eta dantzatzen duen herria" ez dela inon
ageri dio Knörr-ek. Knörr-en esanetan, jatorrizko esaldia hauxe litzateke:
«Je puis vous aider de deux mille hommes très-sobres et très-braves; il
ne tiendra qu'à vous d'en engager autant chez les peuples qui demeurent,
ou plutôt qui sautent au pied des Pirénées, et qu'on apelle Vasques ou
Vascons»
Eta berak itzulpen hau proposatzen du:
«Nik lagundu ahal zaitut bi mila gizon oso neurritsu eta bulartsuz; zuri
egokituko zaizu beste hainbeste engaia-tzea Pirinioetako magaletan bizi
diren, edo, hobeki esan, dantza egiten duten herrietan, zein Vasques edo
Vascons dei-tzen baititugu».
Bere itzulpena azaltzeko hauxe dio Knörr: "kontuan hartu behar da sauter
aditzaren adiera hemen garbi dagoela: 'dantza egitea', eta horrela ageri
da hiztegietan."
Artikulu osoa hemen:
(Continue reading)