Lucia Lakarra, Viena, euskal konpainiak eta bekak
Lucia Lakarrari egindako elkarrizketa luzea argitaratu dute gaur El
Correon eta Diario Vascon. Urte berri eguneko kontzertuan egindako
emanaldiak izugarrizko oihartzun mediatikoa izan du. Prentsa osoa
telebistara begira jarri da. Hori baino makina bat emanaldi
interesgarriago eta hobeago egingo zituen zumaiko dantzariak, baina
telebista telebista da, eta urte berri eguneko kontzertua show mediatiko
bat.
Luciari egin dioten elkarrizketa honetatik pare bat gauza komentatu nahi
ditut. Batetik, euskal erakunde publikoen bekei buruz galdetzen dio
kazetariak, eta Lucia Lakarrak oso argi erantzuten du beka horiei esker
izan ez balitz ez litzatekeela iritsi den tokira iritsiko. Hauxe da bere
erantzuna osorik:
"- Usted comenzó con becas de la intituciones vascas. ¿Cómo valora ese
tipo de ayudas institucionales?
- Comparando con el resto de España, en el País Vasco tenemos una gran
ayuda con las becas de la Diputación o del Gobierno Vasco, sin las que
yo no hubiera podido estar donde estoy hoy en día. Porque todo eso de
irte a Madrid o al extranjero a estudiar es algo muy caro que una
familia normal no se puede permitir. Sin las becas no creo que hubiera
tenido una posibilidad de lanzarme y hacer algo en el mundo de la danza.
Pienso que es una ayuda enorme que tienen los bailarines vascos."
Luciak ikuspuntu ekonomikotik planteatzen du auzia, eta dudarik gabe oso
garrantzitsua da hori. Baina nik uste dut beka horien eragina ekonomikoa
baino gehiago dela. 14-16 urte inguruko gaztetxo batek dantzara dedikatu
behar duela etxean esateak izugarrizko ardura eta kezkak sortzen ditu
gurasoengan. Hasteko gehienek (ezta gazteak ere) ez dute argi afizio
(Continue reading)