dantzan.com | 1 Dec 10:11 2006

Angel Corella Donostian

Munduko dantzari onenetakoa den Angel Corella eta American Ballet-eko
beste bakarlari batzuen emanaldia ikusi ahal izango da datorren
abenduaren 4an eta 5ean Donostiako Kursaal-en. American Ballet-ek azken
urteotan izan duen izar handietako bat da Corella, eta horrez gain Royal
Ballet, Milan-eko Escala, edo Australia, Tokio eta Txileko baletetan
aritzen da dantzari gonbidatu bezala. Mozart eta Bach-en doinuekin
egindako hainbat koreografia eskainiko dituzte emanaldian.

Mozart vuelve al Kursaal con Corella y los solistas del American Ballet
Diario Vasco, 2006-12-01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/kursaal-corella-y-solistas-american-ballet

dantzan.com | 1 Dec 10:13 2006

Aukeran-entzat Azpeitiko topaketetako saria

Aukeran dantza konpainiaren Bideak ikuskizunak irabazi du Azpeitiko
antzerki topaketetako ikuslearen saria. 16 konpainiek parte hartu dute
Azpeitiko antzerki topaketa horietan, eta ikusleek 1etik 10era bitarteko
nota eman diete antzezlanei. Guztien artean Aukerarena izan da
ikuskizunik bozkatuena.

Azpeitiko topaketetako saria Aukeran taldearentzat
Berria, 2006-12-01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/saria-aukeran-taldearentzat

Oier Araolaza | 1 Dec 10:30 2006

Argentinako bueltea

Aurtzaka dantza taldeak udan Argentinan egin duen biraren kronika ederra
jaso du bere blogean. Chiviloy, Rosario, Resistencia eta Bahía Blancan
eskainitako emanaldiak, eta bertan harrera egin zieten
euskal-amerikarrekin izandako harreman ederren berri jaso dute, argazkiz
ongi hornituta.

Argentinara eramandako errepertorioaren azalpen labur bat ere jaso dute
blogean eta uste dut aipatzeko modu kontua dela. Goierriko dantza
tradizionalen bilketa eta berregite lan garrantzitsua burutu ondoren,
material hori guztia ikuskizun batean atondu dute, eta horixe eraman
dute Argentinara. Horri esker Argentinan ez dute "ohiko" euskal dantzen
errepertorio bat jaso, ehunka dantza taldek errepikatzen dugun berbera,
baizik eta beste inongo dantza taldek eskaini ezin zezakeena eskaini
dute. "Betiko" errepertorioa ondo baino hobeto ezagutzen duten
dantzariei euskal dantzen ondarea talde gehienek erakusten dutena baino
askoz ere zabalagoa eta aberatsagoa dela erakutsi diete.
"Partikulartasuna txiroegia izan ote zitekeenaren beldurra, berehala
uxatu ahal izan genuen" diote blogean, eta arrazoi osoz,
partikulartasunak berak ematen baitio balioa Aurtzakaren emanaldiari.

Hemen Aurtzakaren Argentinako bueltea:
http://www.dantzan.com/blogak/aurtzaka/argentinako-bueltea

aritz | 1 Dec 14:49 2006

Joxemiel Bidadorren hitzaldia

Aipatu bezala, hona hemen azken asteburu hauetako hitzaldietan bigarrena:
Dantzaren erreforma Euskal Herrian - Joxemiel Bidador. Laburpentxoa (ez
oso laburra) egin dut blogean.

http://www.dantzan.com/blogak/aritz/dantzaren-erreforma-euskal-herrian

Ta bere konklusioen ondotik atera zituen 2 gai interesgarri hemen:

http://www.dantzan.com/blogak/aritz/hitzaldien-karietara-eztabaidarako-2-gai

Asteburu on denoi (Asteburu luze on, nafarrondako)!!!!!!!

aritz
Joselu Angulo | 3 Dec 22:43 2006
Picon

Web Gaztedi en euskera

Aupa Oier

Ya se puede ver la web de Gaztedi tanto en euskera como en castellano.

www.gaztedi.net

Joselu

dantzan.com | 4 Dec 10:00 2006

Emakumeak ere aurreskua dantzatzen

Atruxka izeneko batek egiten duen "Kultura" blogean irakurri dugu ondoko
albiste hau:

Emakumeak ere aurreskua dantzantzen
Pasa den asteburuan Algortako (Getxo) Hezetasun auzoko San Martin jaiak
ospatu ziren. Egitarau honen barruan Agurra Euskal Dantza Taldeak euskal
jaia antolatu zuen. Festa honen barruan hainbat ekitaldi egon ziren,
besteak beste, dantzaldi, fandago eta arin-arin txapelketa eta aurresku
txapelketa. Fandango eta Arin-arin txapelketan Bizkaiako bikoteek hartu
zuten parte. Aurtengoan txapela eta lepokoa eraman dutenak Leioatik
etorritako bikotearentzat izan da (Igor Euba eta Haizea Hormaetxea).
Bertzalde, aurresku txapelketan ez-ohiko dantzari batek hartu zuen
parte. Lehenengo aldia da Bizkaian emakume batek aurreku txapelketa
batean parte hartzen duela. Hasieran, epaimahaikoak ez ziren oso alde
agertu, baina azkenean antolatzaileen eskuetan geratu zen neska honen
parte hartzea. Neska gazte leioatarrak lortu zuen txapelketan
dantzatzea. Ikusleen eta beste dantzarien jarrera ezin hobea izan zen.
Haizea Hormaetxeak ez zuen txapela irabazi baina bere burua txapeldun
ikusi zuen, gizonezkoen maila berdina erakutsi zuela ikustean. Hemendik
aurrera Euskal Dantzen munduan sexu bereizketarik ez egotea zen helburua
eta arrakasta ikusita laster ikusiko ditugu gizonak eta emakumeak maila
berdinean dantzatzen eta lehiatzen.

http://atruxka.blogspot.com/2006/11/emakumeak-ere-aurreskua-dantzatzen.html

dantzan.com | 5 Dec 09:53 2006

Angel Corella Donostian

Donostian ari da emanaldiak eskaintzen egunotan Angel Corella, American
Ballet Theatre-ko barkalari batzuekin batera. Atzo egin zuten lehen
saioa eta gaur izango da bigarrena Kursaal-en. Iratxe de Arantzibiak
kritika egin du gaur Diario Vascon eta hauxe dio: "Así, a sus 31 años,
Corella, en plena forma, resplandece tanto en una pieza neoclásica como
en un clásico. Posee una luminosidad especial sobre un escenario, capaz
de contagiar entusiasmo al público, mientras la rapidez de su técnica
hace el resto. Y, si a ello, se une el impecable trabajo de sus
compañeros del ABT, el resultado no se puede contar más que por éxito,
triunfo que, previsiblemente, repetirán esta noche, a las 20,00 horas,
en el Auditorio del Kursaal."

El triunfo del esclavo Corella
Crítica, Balet Ángel Corela y American Ballet Theatre
Diario Vasco, Iratxe de Arantzibia, 2006-12-05
http://www.dantzan.com/hemeroteka/el-triunfo-del-esclavo-corella

Corella: "También aprendo de mirar a la gente por la calle"
El bailarín repetirá función hoy en el kursaal. Interpretará un
repertorio dedicado a Mozart, además de la 'Suite del Corsario'
Diario de Noticias, San Sebastián, 2006-12-05

Ángel Corella rinde homenaje a Mozart en 'El Corsario'
Noticias de Gipuzkoa, Ainara Lasa, 2006-12-05
http://www.dantzan.com/hemeroteka/angel-corella-homenaje-a-mozart

Mozarti omenaldia egiten dion dantza ikuskizuna
Berria, Amaia Elizondo, 2006-12-05
http://www.dantzan.com/hemeroteka/mozarti-omenaldia-egiten-dion-dantza-ikuskizuna
(Continue reading)

dantzan.com | 5 Dec 11:37 2006

Xut: Zahar Berri

Aurrekoan batean Patxi Labordak eman zuen dantzan posta zerrendan Xut
fanfarrearen "Zahar Berri" izeneko CD interesgarriaren berri.
Dantzan.com-eko argitalpenen atalean jarri dugu CD horri buruzko fitxa,
eta diskarekin batera datorren liburuskan jasotako testu ere bildu dugu
bertara. Testu horretan Xut-eko kideek beren fanfarrearen nondik
norakoak azaltzen dituzten, eta lan berri hau burutzeko egin duten
bilketa lanaren xehetasunak ematen dituzte.

Xut: Zahar Berri
http://www.dantzan.com/argitalpenak/zahar-berri
Oier Araolaza | 11 Dec 10:01 2006

Durangoko uzta

Urtean zehar nahiko urri izaten dira dantzaren inguruko argitalpenak, eta
gainontzeko alorretan bezala Durangoko azokara begira plazaratzen dira asko.
Horrekin batera normalean dendetan aurkitzen ez diren zenbait liburu eta
diska zahar aurkitzeko toki aproposa izaten da Durangoko azoka. Hona aurten
Durangon erosi ahal izan diren dantzaren inguruko argitalpenetako batzuk.

Nobedadeak eta zaharkinak Durangoko azokan
http://www.dantzan.com/albisteak/durangoko-uzta
ainara ibañez | 12 Dec 13:10 2006
Picon
Picon

Dantza jaialdia Turkian (2007ko uda)

Kaixo guztioi,

Duguna dantza taldetik idazten dizuet.

Aurreko udan Oporton nazioarteko jaialdi batean turkiar dantza talde batekin egin genuen topo. Aurten Euskal Herriko dantza talde bat eraman nahi dute Zonguldak hirian ospatuko duten jaialdira. Gu ez gara joango, beraz, beste talderen batek interesa badu jaialdiko antolatzaileekin harremanetan jar dezakegu.

Esan bezala jaialdia Zonguldak hirian (Turkiar kostaldean) ospatuko da 2007ko uztailaren 21etik 28a bitarte.

Taldearen partaide kopurua 30-35 izan beharko du.

Antolakuntza ostatuaz, janariaz eta jaialdiaren egunetan egin beharreko desplazamenduez arduratuko da.

Dantza taldeak Zonguldakerainoko bidaia ordaindu beharko du.

Norbaitek interesa badu nirekin harremanetan jar dadila dugunafolkloretaldea <at> yahoo.es helbidean

Ongi izan!

Ainara Ibañez
Duguna Folklore Taldea
www.duguna.org

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com

Kaixo guztioi,

Duguna dantza taldetik idazten dizuet.

Aurreko udan Oporton nazioarteko jaialdi batean turkiar dantza talde batekin egin genuen topo. Aurten Euskal Herriko dantza talde bat eraman nahi dute Zonguldak hirian ospatuko duten jaialdira. Gu ez gara joango, beraz, beste talderen batek interesa badu jaialdiko antolatzaileekin harremanetan jar dezakegu.

Esan bezala jaialdia Zonguldak hirian (Turkiar kostaldean) ospatuko da 2007ko uztailaren 21etik 28a bitarte.

Taldearen partaide kopurua 30-35 izan beharko du.

Antolakuntza ostatuaz, janariaz eta jaialdiaren egunetan egin beharreko desplazamenduez arduratuko da.

Dantza taldeak Zonguldakerainoko bidaia ordaindu beharko du.

Norbaitek interesa badu nirekin harremanetan jar dadila dugunafolkloretaldea <at> yahoo.es helbidean

Ongi izan!

Ainara Ibañez
Duguna Folklore Taldea
www.duguna.org

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com

Gmane