Favicon

"DANTZARIAK" ALDIZKARIA


Jakin izan dudanez, hurrengo Durangoko Azokarako irtengo da DANTZARIAK
aldizkariaren 53. zenbakia.
Ez dut edukirik oraindik ezagutzen, baina hala ere, interesgarria iruditzen
zait aldizkaria berriro kalean izatea.

Joseba

Oier Araolaza | 2 Nov 2006 08:39

Re: "DANTZARIAK" ALDIZKARIA


Bai, nik ere bizpahiru lagunen bidez jakin dut Dantzariak aldizkaria 
berriz kaleratzear dagoela, Durangoko Azokarako. Hala ere, badaezpada ez 
dut ezer esan, ez nekielako zenbateraino konfidentziala zen asuntoa, eta 
bestetik, papere-asunto hauekin maiz gertatzen direlako arazoak, eta 
iragarpena egin eta gero garaiz iristen ez bada ba okerrago izaten 
delako. Josebak jakinarazi digun aldetik badirudi gauzak bide onetik 
doazela, eta beraz, pozteko albistea dugu. 1995ekoa da azken aldizkaria, 
beraz, 11 urte pasa dira aldizkaririk gabe.

Ikusminez itxarongo dugu Dantzariak-en 53. zk hori. Ea zer dakarren!
oier.

Laguntasuna Euskal Folklore Elkarteak idatzi du:
> Jakin izan dudanez, hurrengo Durangoko Azokarako irtengo da DANTZARIAK
> aldizkariaren 53. zenbakia.
> Ez dut edukirik oraindik ezagutzen, baina hala ere, interesgarria iruditzen
> zait aldizkaria berriro kalean izatea.
>
> Joseba
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
> dantzan-leave@...
>
>
>   

dantzan.com | 2 Nov 2006 09:28

Nederlands Dans Theater


Nederlands Dans Theater-ek Donostian eskainitako emanaldien kritikak 
etorri dira egunotan prentsan. Kritika bikainak dira denak eta 
konpainiaren goi maila azpimarratzen dute. Urtzi Aranbururen lanarentzat 
ere aipamenak jaso dituzte.

Guztiz txundituta
Kritika, Nederlands dans theater I
Berria, Arkaitz Mendoza, 2006-11-01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/guztiz-txundituta

Extraordinaria calidad
Crítica, Nederlands Dans Theater
Diario Vasco, Ana Remiro, 2006-11-01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/extraordinaria-calidad

Día memorable para la danza con la actuación del Nederlands en el Kursaal
Crítica, Nederlands Dans Theater
Mikel Chamizo, Gara, 2006-11-01
http://www.dantzan.com/hemeroteka/dia-memorable
dantzan.com | 2 Nov 2006 09:32

Aitzina Pika Maulen


Joan den asteburuan Maulen aurkeztu zen Aitzindariak elkartearen Aitzina 
PIka ikuskizunaren kronika eta argazki sorta jaso dituzte Euskobizia 
aldizkari elektronikoan. Hemen duzue:

http://www.euskobizia.com/article.php3?id_article=691

dantzan.com | 2 Nov 2006 09:56

Euskal Astea Cordoban


Semana Nacional Vasca delakoa ospatu berri dute Cordoban, Argentinan. 
Ohi dutenez Argentinako euskal etxeetako dantza taldeek emanaldiak egin 
ohi dituzte Euskal Aste horretan. Aurtengo emanaldien argazkiak hasi 
dira agertzen zenbait webgunetan. Hona:

Urriaren 28an, Cordobako San Martin plazan egin zuten dantza emanaldiko 
argazkiak - Euskosaren
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/snv/2006/galerias_velada_artistica_2006_10_28

Urriaren 29an, Cordobako kaleetan  eskainitako  emanaldia
http://www.euskosare.org/euskal_mundua/snv/2006/bailes_plaza_2006_10_29/

Aitor Alava Argentinan dabilen euskal dantza-maisuaren blogean Euskal 
Asteko argazki sorta bat
http://dantza.blogspot.com/2006/10/cordoba-2006_31.html

dantzan.com | 2 Nov 2006 10:07

Oinarin 10. urteurrena


Aurten Usansoloko Oinarin Dantzari Taldeak bere 10. urteurrena ospatzen 
du. Asmo honekin, taldeak ekitaldi berezi ugari antolatuko ditu urte 
honen amaieran eta datorrenaren erdialderarte: bertso saioak, 
agerraldiak aspaldiko dantzariekin, janari herrikoiak, eta abar.

Usansoloko Oinarin dantzari taldearen 10. urteurrena
http://www.dantzan.com/albisteak/usansoloko-oinarin-10-urte
dantzan.com | 2 Nov 2006 10:41

Jaurlaritzaren diru-laguntza batzuk


Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak ematen dituen diru-laguntzen arteko 
sorta baten iragarpena agertu da gaur boletinean (EHAA-BOVP). 
Diru-laguntza poltsa nahiko irekia da, aldizkari batzuk, abesbatzen 
emanaldiak edota dantzaren inguruko ekimenak jasotzen dituena besteak 
beste. Dantzari dagokionez honako hauek ageri dira:

- Asociación Algara-Bat Dantza Taldea Hungariako "Probintzien Arteko" 
Nazioarteko V. Jaialdian parte-hartzea. 1.959,00 Euro

- Asociación Puertas Abiertas "La Fundición" aretoko 2006ko dantza 
denboraldia. 31.438,00 Euro

- Ibarla-Meaka Dantza Taldea Argentinako Mendoza hiriko "Denak Bat" 
Euskal Etxea sortu zeneko 50. urteurrena dela-eta, euskal dantzen 
emanaldiak bertoko hirian eta baita herrialde bereko beste hirietan ere 
(San Juanen, Mar del Platan, eta abarretan). 13.558,00 Euro

- Euskal Dantzarien Biltzarra Euskal folklorea eta dantza tradizionala 
garatzeko 2006ko programa: 1.– EDBren barneko koordinazioa eta 
antolakuntza. 2.– Euskal folklore tradizionalari buruzko ikerketak: 
2.1.– Mahai inguruak eta hitzaldiak. 2.2.– Dantza-grabaketak eta horien 
digitalizazio-lanak. 2.3.– "Dantzariak" aldizkaria berreskuratzeko 
lan-taldeak eta koordinazioa. 3.– Formakuntza eta dantza-ikastaro 
irekiak (5). 4.– "Euskal Herriko Dantzari Eguna"ren antolaketa. 5.– 
Euskal folklore tradizionala gizarteratzea: 5.1.– "Folklorea Euskal 
Herrian" bildumaren barnean, dantza tradizionalei buruzko 5 DVD 
argitaratzea. 5.2.– Web-orrialdea
gaurkotzea. 5.3.– "Dantzariak" aldizkariaren argitalpena (zenbaki bat). 
5.4.– Dantza tradizionalak hezkuntza alorrean sustatzeko asmoz, 
(Continue reading)

aritz | 3 Nov 2006 09:09

Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera

Kaixo denoi,

Mezu hau jaso dut. Agian zuetakoren bati interesatuko zaio...

Azaroaren 4an, Dantzari Egunari buruzko bilera monografikoa egingo du
EDBk,  bi zatitan banaturik:

1- 10,00etan: Bilera irekia (1,5/2 orduko iraupena) dantza taldeen
partehartzea bultzatuz.

2- EDBren Zuzendaritza bilera burutuko da, aurrez hitzegindakoa aztertzeko
eta erabakiak hartzeko.

Helbidea:  Luis Briñas 31, behea (Termibus eta suhiltzaileen aurrean). Bilbo

Aritz
Oier Araolaza | 3 Nov 2006 10:34

Re: Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera


Gure taldea EDBko kide da, baina nik dakidanik ez dugu jaso Dantzari 
Egunari buruz hitzegiteko bilera gonbidapenik. Ez gara joaten Dantzari 
Egun horietara, baina horrek ez du esan nahi ekitaldi horrek eragiten ez 
digunik eta horri buruzko iritzirik ez daukagunik. 2003an Iruñean egin 
zen Dantzari Egunaren harira gai horri buruz nik daukadan iritzia agertu 
nuen posta zerrenda honetan bertan. Hiru urte pasa dira eta iritzi bera 
dut gaur ere.

Dantzari Eguna "barne kontsumoko" jaia da. Hau da, dantzariek beren 
buruari oparitzen dioten jaia. Oraindik ez dut ulertzen zein interes 
duen futbol zelai batean milaka lagun elkartu eta denek batera 
"banangoa", "kaxarranka" edo "godaleta" egiteak. Gerra aurrean 
antolatzen ziren dantzari-dantza taldeen erakustaldi handien ondorengoak 
dira alarde hauek, eta orduan bezala orain ere gure zilborrari begiratu, 
"zenbat garen" esanez harro-harro puztu, eta autoestima mozkorraldiaren 
ondoren parranda egiteko aitzakia baina ez da ekitaldi hori. Dantzari 
Egunak proposatzen dituen balioak ez zaizkit interesatzen. Kalitatearen 
aurrean kantitatea hautatzen du, nortasun propioaren aurrean masa 
pilaketan banakoaren anonimotasuna bultzatzen du, desberdintasunaren 
aurrean homogeneotasuna bilatzen du. Ez du ikuslerik erakartzea lortzen 
(dantza taldeetako laguntzaile eta senideek osatu ohi dute ikusle 
taldea), eta komunikabideen eta gizartearen aurrean eskaintzen duen 
irudia sinplea eta hutsala da: "2500 dantzari", "milaka dantzari". Ez 
dago beste mezurik.

Gure miserien erakusle garbia da Dantzari Eguna. Jardunaldi edo ikastaro 
interesgarri bat antolatu eta lau katu joaten dira, herri batean dantza 
emanaldi interesgarri bat dago eta aldameneko herritik inor ez du 
interesik ikustera joateko. Baina autobonboko parranda antzu baterako 
(Continue reading)

aritz | 3 Nov 2006 10:58

Re: Euskal Herriko Dantzari Eguna-ri buruzko bilera

Gu azken urte hauetan ere ez gara joan. Hasieran inertziaz eta
azkenengotan konbentzituta.

Guri bai heldu zaigu gonbidapena eta dantzan.com-en deus irakurri ez
dudanez, imajinatu dut informazioa ez zela helduko eta horregatik bidali
dut mezua.

Interesgarria litzateke ikuspuntu kritikoa duen norbait bertan azaltzea.
Normalean gertatzen dena baita horrelako bilerak autokonplazientziaz
beteak egoten direla (eta ez dago hori baino gauza kaltegarriagorik).
Dantzari Egunaren eredua puxika zuloduna iruditzen zait. Adabakiak jarriko
zaizkio baina haizea galtzen jarraituko du guztiz hustu arte (dantzariak
ere ez ditu asebetetzen, nik uste).

Harrigarriak (eta lotsagarriak) iruditu zazkit, era berean, bilera honen
karietara entzundako proposamen batzuk: kale-jira eta dantza-saio motzagoa
eta parrandarako eta ongi pasatzeko tarte handiagoa.

aritz

> Gure taldea EDBko kide da, baina nik dakidanik ez dugu jaso Dantzari
> Egunari buruz hitzegiteko bilera gonbidapenik. Ez gara joaten Dantzari
> Egun horietara, baina horrek ez du esan nahi ekitaldi horrek eragiten ez
> digunik eta horri buruzko iritzirik ez daukagunik. 2003an Iruñean egin
> zen Dantzari Egunaren harira gai horri buruz nik daukadan iritzia agertu
> nuen posta zerrenda honetan bertan. Hiru urte pasa dira eta iritzi bera
> dut gaur ere.
>
> Dantzari Eguna "barne kontsumoko" jaia da. Hau da, dantzariek beren
> buruari oparitzen dioten jaia. Oraindik ez dut ulertzen zein interes
(Continue reading)


Gmane