Xabier Etxabe, Santaeskearen gainean bi hitz
Xabier Etxabek dantzan posta zerrendara idazteko arazoekin jarraitzen
du, eta honako mezu hau saiatu da bidaltzen.
-------- Mensaje original --------
Asunto: Xabier Etxabe, Santaeskearen gainean bi hitz
De: <XABIERETXABE@...>
*SANTAESKEAREN GAINEAN BI HITZ*.
Arratsalde on!
Aspaldian ezer idatzi gabea naiz foroan, eta arratsaldean lagun batekin
izandako elkarrizketa aitzaki hartuta, gogoetarako balio dezakeen
zerbait idaztea pentsatu dut.
Bihar Santa Ageda bezpera da, Santa Eskea. Komunikabideentzako, hiru
eguneko mauka, izan ere, gaurko notizia “Urola-Kostako Hitza”n hau zen:
/“Santa Agedaren bezperaren bezperan ere, kantuz beteko da eskualdea”/
(bihar ere zerbait aterako dute, eta biharamunean, kronika). /“Ohitura
zaharra berreskuratuko dute”/. Festa horren interpretazio azkar eta
garbia ere badakar egunerokoak (kazetariak oso zaleak dira klase
horretako afirmazio borobilak egiten), eta Agedaren historia ere bai.
Gaur, Zarautzen, eskoletako haurrak izan dira kantari atera direnak
(atzo ere atera ziren bakarren batzuk). Ikastolara lanera nindoala
harrapatu dut nik ume sail handi bat, makilak eskuetan, kantari. Ez
ziren falta, nola ez, gurasoak eta aiton-amonak bideo-kamara eta
argazki-makinekin. Nire laguna ni baino emozionatuagoa zegoen, antza,
eta hauxe esan dit: /“Gure aita zena ere aritzen huen kantari orain ehun
urte, hauek dabiltzan bezala, berdin-berdin”/. Nire erantzuna: /“Honek
ba al dakik zertarako balio duen? Hor dauden gurasoen satisfaziorako,
beste ezertarako ez”/.
Laguna, harritu egin da nik hori esana. /“Horretarako bakarrik?”/, esan
dit. /“Ez, arrazoi duk, horretarako bakarrik ez”/. Neu ere konturatu
naiz gehitxo esan dudala. Izan ere, ez da alperrekoa irakasleek festa
hori prestatzeko egin duten ahalegina, eta ezta umeen (eta guraso eta
aiton-amonen) dibertsio unea ere. Elkarrizketa beste bide batetik joan
da, baina etxerakoan, buruan nerabilenari bueltaka aritu naiz.
Nire lagunari galdetuko banio, haren aitak zenbat urte zituen
Santaeskean aritzen zenean? Gaztea zela erantzungo zidan. Gazte
koadrilak ateratzen zirela, kantuan eta eskean, baserriz-baserri
(oraindik, Zarautzen, ateratzen dira talde batzuk). Nabarmena da, gaur
arratsaldekoa ez dela “orain ehun urte bezala”. Santaeskea inorentzat
inportantea izango bada, ez da izango haurrak eskoletan kantari aterako
direlako; haur horiek, helduen erreferentziarik ez badute, berehala
utziko baitiote kantuan ateratzeari. Eta alperrik da Euskal Kurrikulumak
Santaeskearen inportantziaz ohartaraztea, eta gurasoek “oso ohitura
zaharra” dela esatea.
Indarra, inon jartzekotan, helduetan jarri behar dela esan nahi nion
lagunari, inportanteena norberak festa maitatzea dela, eta hori dela
transmititzeko modurik onena. Esatea baino, hobe egitea. Gainerakoa,
tranpetan aritzea iruditzen zaidala.
Dantza-taldeetan hain ohikoa den folklorearen infantilizazioa neukan
buruan “ezertarako ez du balio” esan dudanean. Balio... balio
pedagogikoa akaso, baina jaiari zentzua helduek eman behar diotela
iruditzen zait. Ez da fenomeno isolatua, hala ere; begira fedearen
infantilizazioari, argumentu bera da eta: gurasoek batere federik eduki
gabe, haurra bataiatu, katekesira bidali... zertarako? Badaezpada ere?
Gure gabeziak disimulatzeko erabiltzen ditugu sarri haurrak;
folklorearen infantilizazioa erabat zabaldua dagoen kontua da Zarautzen,
eta zait iruditzen onik egiten dionik folkloreari. Sarri, ekintza hori
desprestigiatzea besterik ez da lortzen, azaleko gauzei ematen zaielako
inportantzia: argazkiari, haurrak xelebrekeriak egiteari, jantziak
ponpoxoak izateari... Komunikabideetan ematen diren mezuak ere, ez
direla benetakoak iruditzen zait (eskualdean kantari aterako diren
taldeetatik, zenbat dira helduak?). Garbi daukat planteamendu serioak
(batez ere) helduei (gazte-helduei) begira egin behar direla, geuk geure
buruari aurrena, eta ez geuk nahi ez duguna umeei egin arazi.
Hori guztia esan nahi nion lagunari. Hori eta, esanak esan, ez nagoela
haurrekin festak antolatzearen kontra. Nik, “zer” egin den baloratu
beharrean, “zertarako” egin den baloratuko nukeela, horixe da dena.
Ondo izan.
Xabier Etxabe.
**