1 Jul 2004 15:55
Kaixarranka dantzari berria
Erañeun, San Pedro eguna, hamaika bazterretan izan ziren dantzak, tartean Lekeition, Kaixarranka. Jakina denez 34 urtez Pedro Murelagak dantzatu du Kaixarranka eta iaz hartu zuen erretiroa. Bere ordez, Asier Uskola, 18 urteko gazteak dantzatu zuen iaz. Aurten ere Asier Uskola bera izan omen da kutxa gainean dantzari. El Correo-n artikulu nahasi samarra argitaratu dute horren inguruan, erreleboa aurten eman izan balitz bezala. Kaixarrankaren kasua pozgarria iruditzen zait dantzarien izenak izen- abizenekin ezagutzea. Beste batzuetan ere aipatu izan dugun bezala, dantzariok gure izenak dantza taldeen itzalean ezkutatzeko ohitura dugu, eta iruditzen zait dantzariak izen abizenekin ezagutzera emateak komenagarria izaten dela askotan. Hau atzo El Correok argitaratutakoa: Relevo sobre el arcón. Asier Uskola bailó ayer en Lekeitio por primer vez la 'kaxarranka' en la festividad de San Pedro El Correo, Juan Pablo Martín / Gernika, 2004/06/30. http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2004-06-30_kaixarr Beste hau, iaz argitaratu zena erreleboa zela eta: El último baile. El lekeitiarra Pedro Murelaga deja la danza de la 'Kaxarranka' después de 34 años y cede el testigo al joven Asier Uskola El Correo, Maika Salguero / Gernika, 2003/06/30. http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2003-06-27_mikelirur
_______________________________________________ Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:(Continue reading)
RSS Feed