3 May 2004 09:02
Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa - 2004
Egunon guztioi, Aurtengo Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea ireki da. 24. edizioa dugu hau eta Maiatzaren 30an jokatuko da, Pasai Antxoko Gure Zumardian, Pasaiako Udala eta Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Gipuzko Donostia Kutxaren babesean eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Euskadi Irratia, Zabalik aldizkaria eta Localia CanalGipuzkoaren laguntzarekin. Oinarriak dagoeneko eskura daitezke www.alkartasuna.org/aurresku/oinarriak2004.pdf Interneteko helbidean, bihartik aurrera Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren egoitzan, eta datozen egunotan Euskal Herriko Udaletxe guztietan ere. Ondo izan! Ibon Irijoa Euskadiko XXIV. Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren Arduraduna. [Non-text portions of this message have been removed]
Bai, arrazoia duzu. Saiatuko naiz gaur bertan arazo hori konpontzen. Ea astia daukadan...
Ondo izan
Ibon
----- Original Message -----
From: arrabita
To:
RSS Feed