10 Mar 2003 12:34
dantza estiloak
Ostiraleko Argia aldizkarian Kukai taldearen "1937" lanari buruzko erreportajea dator. Bertan Jon Mayari elkarrizketa egiten diote eta beste estiloen eraginez galdetzen dio kazetariak: "Galdera: Beste dantza estiloen eragina ere izango dute zure koreografiek... Erantzuna: Egia da nik dantza klasikoa ere egin izan dudala, baina ez dut uste dantza klasikoak zuzenki isla duenik koreografietan. Egin eta ikusten duzun guztitik gelditzen dira gauzak: beste ikuskizunetatik, dantza taldeetatik, atzerriko dantzariengandik... Hori guztia zuregan gelditzen da eta nahi gabe ere atera egiten da." Galdera horrek orain aste batzuk Urbeltzek Deian egin zioten elkarrizketa batean esaten zituenak ekarri dizkit gogora. Niri oso garrantzitsua iruditzen zaidan alor bat aipatzen zuen. Dantzarien prestaketa teknikoak ez duela zergatik dantzaeran, dantzatzeko moduan, karakterrean eragin behar: "Urbeltz reconoce la intensa preparación de los bailarines, aunque siempre dentro del estilo popular. «Hacen mucho ejercicio pero no tocamos nada los elementos gestuales del ballet clásico porque le da un manierismo y una falsa idea de lo que debe ser la danza tradicional. De eso hemos huido como de la peste. Procuramos que en lo que hacemos haya naturalidad»." Hona hemen artikuluak: Errefuxiatuen gogoak dantzan Argia, Ainara Gurrutxaga, 2003/03/07.(Continue reading)
RSS Feed