oier_a | 2 Sep 15:34 2002

Basauriko 30. Dantza Agerketa


Irailaren 14 eta 15ean ospatuko da Basauriko 30. Dantza Agerketa. 
Tokian tokiko dantzak mantentzen dituzten taldeak, garai batean 
autoktonoak bezala izendatu zirenak, dantzatu ohi dute Basauriko 
Dantza Agerketan.

Aurten Oion, Markina-Xemein, Antzuola, Tutera, Falces, Zubieta eta 
Donibane Garaziko dantza taldeek parte hartuko dute jaialdian 
Basauriko taldeekin batera.

Irailaren 14an, larunbat arratsaldean ondoko egitarua izango da:

- Markina-Xemeingo Zerutxu: Xemeingo Ezpata Dantza, Mahai gainekoa, 
Zaragi dantza.

- Antzuolako dantzariak: Trokeo dantza eta Sorgin dantza.

- Oiongo Irule taldea: Revolcón del cachi eta Danza de los Santos 
Patrones.

- Falces-eko Makaia taldea.

- Zubietako johaldunak.

- Donibane Garaziko Garaztarrak.

- Tuterako danzantes del Paloteado de San Juan. 
Paloteado de San Juan, Jota Tudela eta Viva la Pepa.

Irailaren 15ean Basauriko Agintzari, Basauritar eta Edurre taldeek 
(Continue reading)

Ibon Irijoa | 3 Sep 08:48 2002

Dantzariak behar dira atzerriko jaialdi baterako!

Egunon guztioi!

Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak Poloniako Zielona Gora herrian ospatzen den
nazioarteko festibalean parte hartuko du. Festibalak hil honen 8tik 15era arte iraungo du. Eta hainbat
herritako dantza taldeek hartuko dute parte (India, Portugal, Rusia, Eskozia...). 

Hasiera batean mezu honen helburua informatiboa zen soilik, baina azken orduko ezbehar batzuk jasan
ditugu eta gizonezko dantzariak behar ditugu, honako dantza hauetakoren bat dakitenak: Goiherriko
dantzak (agurra - uztai txiki - makil - zinta dantza), Luzaideko inauteria, Larrain dantza.

Datorren ostiralean, Irailak 6, gauez, Pasaiatik irtengo gara.

...eta 18an Euskal Herrian izango gara berriz.

Eta inportanteena: zerbait ordaindu behar da? zoritxarrez, bai. Nahiz taldeak parte bat ordaindu,
partaide bakoitzak 25.000 pezeta inguru (150?) jarri beharko ditu. 

Badakigu oso berandu gabiltzala, baina azken momentuko arazoak izan dira horrelako eskakizuna egitera
bultzatu gaituztenak. Beraz, hurrengo bi asteak libre baldin badituzu, eta ez baldin badakizu zer egin,
animatu eta mezu honi erantzun edo honako telefono hauetara deitu:

646 192732 (Ibon)
658 750663 (Karlos)

[Non-text portions of this message have been removed]

oier_a | 3 Sep 11:34 2002

Munduko euskal dantzariak Euskal Herrian: GAZTEMUNDU


Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen GAZTEMUNDU egitarauak aurten 
munduko Euskal Etxeetako euskal dantzariei Euskal Herrira etortzeko 
gonbidapena luzatu die. Hamabost egunez, irailaren 7tik 21era, Euskal 
Herrian bertan dantzak ikusi eta ikasteko parada izango dute. 

Ipar eta Hego Amerikako 38 dantzari eta dantza taldeetako arduradun 
izango ditugu Euskal Herrian 15 egun hauetan. Gehienak Argentinatik 
datoz (24), Ameriketako Estatu Batuetatik (9), Uruguaitik (2), eta 
Venezuelatik, Mexikotik eta Txiletik bana. Gazteenak 15 urte ditu eta 
zaharrenak 52, bataz besteko adina 32 urtekoa da. 

Parte-hartzaile gehienek eskarmentu handia dute beraien Euskal Etxeko 
dantza taldean dantzari, dantza-maisu eta zuzendari lanetan. Euskal 
Herrian egingo dituzten 15 egun hauetan euskal dantza tradizionalaren 
alorrean jardungo dute buru-belarri. 

Hainbat dantza saio zuzenean ikusteko aukera izango dute: Irailaren 
8an, Muskildako Ama Birjinaren egunean Otsagabian izango dira bertako 
dantza ezagunak ikusten, Irailaren 14an Basauriko Dantza Agerketan 
izango dira eta bertan Markina-Xemein, Antzuola, Oion, Falces, 
Donibane Garazi eta Tuterako dantzariak ikusiko dituzte. Irailaren 
15ean Miarritzeko Maitaldira joko dute Juan Antonio Urbeltzen azken 
ikuskizunaren estreinua, Pas de Basque, ikustera, eta Irailaren 20an 
Azpeitiko Itsasi dantza taldearen 25. urteurreneko Dantzari Egunean 
izango dira, Azpeitian bertan.

Baina dantzak ikusteaz gain ikastaro teoriko eta praktikoak jasoko 
dituzte euskal dantza tradizionaleko hainbat aditu eta dantza 
maisurekin. Besteak beste ondoko adituekin ikasteko aukera izango 
(Continue reading)

oier_a | 4 Sep 13:49 2002

Eskolaren saioa ETBn


Abuztuaren 13an Eskola Dantza taldeak Donostiako Konstituzio Plazan 
eskaini zuen saio emango du gaur ETB1eko gaueko 22.00etan. Saio 
horren inguruan zenbait iruzkin eta burutapen bidali nituen nik 
abuztu erdi aldera, eta orain zuzenean ikusterik izan ez zenutenok, 
telebistaz ikusi, eta beste ikuspegi bat plazaratzeko aukera duzue. 

ondo segi, oier.

fer-geak | 7 Sep 14:12 2002

Bedaioko Ingurutxoa (Tolosaldean Egunero egunkaria)

Kaixo lagunok!
Biharko egunez, sasoiko legea betetzearren Bedaioko plazan/frontoian 
Ingurutxoa dantzatuko dute. Tolosako auzo urrun honetan (jakinarazi 
ezagutzen ez duenari, Balerdi mendiapean dagoela auzo hau, Amezketatik 
gertu) urtero ekiten diote Nafarroatik iritsitako dantza honi. Hau dela 
eta Tolosaldean EGUNERO egunkariak gaurko egunez artikulu hau atera du 
argitara. Interesa duenak fitxategian dauka.

[Non-text portions of this message have been removed]

fer-geak | 7 Sep 15:16 2002

Bedaioko Ingurutxoa (Tolosaldean EGUNERO egunkaria)

Kaixo lagunok!
Biharko egunez, sasoiko legea betetzearren Bedaioko plazan/frontoian 
Ingurutxoa dantzatuko dute. Tolosako auzo urrun honetan (jakinarazi 
ezagutzen ez duenari, Balerdi mendiapean dagoela auzo hau, Amezketatik 
gertu) urtero ekiten diote Nafarroatik iritsitako dantza honi. Hau dela 
eta Tolosaldean EGUNERO egunkariak gaurko egunez artikulu hau atera du 
argitara. Interesa duenak fitxategian dauka.

[Non-text portions of this message have been removed]

oier_a | 9 Sep 09:33 2002

Re: Bedaioko Ingurutxoa (Tolosaldean EGUNERO egunkaria)


Kaixo Fer eta konpainia!

Posta zerrendara bidali duzun artikulua ez da iritsi, ezinezkoa baita 
artxibo erantsirik (atatxak) bidaltzea <dantzan> posta zerrendara. 
Hau nahita jarrita dugu, modu horretan birusak saihesten baititugu.

Hala ere, Egunkariaren interneteko gunetik hartu dut eta dagoeneko 
dantzan.com-en hemerotekan duzue irakurtzeko prest: 
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2002-09-07_bedaio

dantzan.com-eko hemerotekan edozein egunkaritan dantzari buruz 
argitaratzen diren artikuluak biltzen saiatzen gara. Baina askok eta 
askok ihes egiten digute ezin dugulako dena beti irakurri eta 
batzutan edizio lokaletan argitaratzen direlako. HOrregatik zinez 
eskertzen dugu, kasu honetan Fer-ek egin duen bezala, norbaitek bere 
inguruan irakurritako artikuluak dantzan.com-eko hemerotekan falta 
direla ikusi eta bidaltzen badizkigu.

> Biharko egunez, sasoiko legea betetzearren Bedaioko 
plazan/frontoian Ingurutxoa dantzatuko dute.

Tolosako auzo urrun honetan (jakinarazi 
> ezagutzen ez duenari, Balerdi mendiapean dagoela auzo hau, 
Amezketatik 
> gertu) urtero ekiten diote Nafarroatik iritsitako dantza honi. Hau 
dela 
> eta Tolosaldean EGUNERO egunkariak gaurko egunez artikulu hau atera 
du 
> argitara. Interesa duenak fitxategian dauka.
(Continue reading)

oier_a | 9 Sep 12:38 2002

Maitaldiko ikastaroak


Ostiralean Gasteizko Folklore Akademiatik jaso nuen mezu bat 
Miarritzeko Maitaldiko dantza ikastaroen berri zehatzagoz galdetzen. 
Erantzun nien baina mezua bueltan itzuli zait behin eta berriz, eta 
beraz, posta zerrendaren bidez idazten diet ea orain suerte hobea 
daukadan. Dantzan.com-en duzue jarrita ikastaroen berri zehatza, 
ondoko helbidean:

http://www.dantzan.com/1031326908/index_html

oier_a | 13 Sep 11:13 2002

Pas de Basque, Urbeltzen ikuskizun berria


Euskal Dantza tradizionalean oinarritutako koreografia berriak 
prestatu ditu Argia dantzari taldeko zuzendariak.

Miarritzeko "Maitaldia" dantza egitarau zabalean aurkeztuko du 
Donostiako Argia Dantza Taldeak "Pas de Basque" ikuskizun berria. 
Gare du Midi antzokian eskainiko da ikuskizuna irailaren 15ean, 
igandean, arratsaldeko 17.00tan.

Gehiago jakiteko:
http://www.dantzan.com/1031908888/index_html

fer-geak | 17 Sep 13:08 2002

urbeltz

Aupa lagunok!
Hona hemen igandean Pas de Basque ikuskizunaren inguruan Urbeltz-i egin 
zioten elkarrizketa Euskaldunon Egunkarian. Norbaitek ez bazuen 
irakurri:

juan antonio Urbeltz 

koreOgrafo eta pedagogoa 

«‘Pas de Basque’ dantza klasikoko urratsa gurea da, ez ahaztu» 

‘Pas de Basque’ ikusgarri berria gaur estreinatuko du Argia konpainiak, 
Miarritzeko Maitaldian. Dantzari bakoitzaren grazia eta trebetasuna 
erakustea hautatu dute. Bizkaiko, Nafarroako eta Zuberoako dantzak dira 
nagusitzen, Juan Antonio Urbeltz zuzendari dela. 
Nora Arbelbide/MIARRITZE 
Orain dela 5 urte bere azken lana egin eta oraingoan Pas de Basque 
sorkuntzarekin dator Juan Antonio Urbeltz. Miarritzen emanen dute, 
Argia konpainiako zein beste talde batzuetako dantzariekin, artean 
Elgoibarkoak. Orotara, 60 dantzari igoko dira Miarritzeko Gare du Midi 
aretoko taula gainera arratsaldeko 17:00etan, Maitaldia kari. 

•Zergatik eman diozu Pas de Basque izena ikusgarriari? 
Pas de Basque 
urrats berezi bat izendatzeko erabilia da dantza klasikoaren munduan. 
Munduko dozein herritan Pas de Basque erraten dute. Hori dela eta, 
urratsa erabiltzen dutenei hauxe adierazi nahi diet: «Egunero 
erabiltzen duzuen urrats hori gurea da, ez ahaztu». 

•Zer da zuentzat Gare du Midi aretoan aritzea? 
(Continue reading)


Gmane