oier_a | 1 Mar 2002 13:07

Iñaki Irigoienen artikulua Euskonews-en.


Eusko Ikaskuntzaren Euskonews ziber-aldizkarian testu zahar bat 
berreskuratzen dute astera. Asten honetan Iñaki Irigoien-en 
"La autoridad y la danza en la plaza" artikulua jaso dute, 
1991an "Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía" aldizkarian 
argitaratu zena. 

Hemen dago artikulua:
http://suse00.su.ehu.es/euskonews/0157zbk/frelkar.htm

Hona laburpena:
Resumen: La danza: hombres y mujeres, cogidos de las manos, realizan 
figuras en la plaza. "Soka-dantza. Autores de visita de la iglesia: - 
Participación de los clérigos. - Bailes en Iglesias y cementerios. 
Destacar en la danza normal: - El arrebato, con son y fugas 
precipitadas, carreras de locos. - El laberinto, la culebra, el 
caracol. - Encontronazos estudiados dados a las mujeres. -Asistencia 
y presidencia del Señor Alcalde, u otra persona en su nombre. La 
GIZON-DANTZA oficial adquiere otra categoría, pasa a desempeñar un 
ritual distinto. Se destaca lo siguiente: - Salida de la cuerda desde 
el Ayuntamiento. - Participación del Alcalde local y del personaje 
invitado. -Invitaciones entre Alcaldes de distintas localidades. - 
Invitación del vino por el Ayuntamiento. - Edate o Karrika dantza. - 
Puentes. Finalmente se analizan dos hechos: 1. Cesión por parte de 
Markina de la plaza junto a la iglesia, a Xemein, para que éstos 
hagan su fiesta. Actos de jurisdicción mientras dura la fiesta para 
indicar quienes eran los propietarios de la plaza. Destaca la primera 
danza que realizan las Autoridades de Markina para subrayar esta 
condición. 2. Solicitud de una Cofradía: que se les permita hacer 
función para mandar con las danzas y hacer agasajo y favor a los 
(Continue reading)

oier_a | 3 Mar 2002 16:47

Zerrendakide berriak


Bi zerrendakide berri ditugu:

amaleku@... eta mikeldiaz@... 

Ongi etorri eta ohi bezala, zuen buruak aurkeztera 
gonbidatzen zaituztegu. 

Badakizue, mezuak idazteko: dantzan@...
Mezu zaharrak irakurtzeko: 
http://groups.yahoo.com/group/dantzan/messages

Ondo izan, oier.

oier_a | 4 Mar 2002 10:49

Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...


Oilaskoaren dantza euskal dantza al da? Galdera horri erantzuten dio 
Lisa Corcostegui-k dantzaldizkaria-ren martxoko zenbakian. Estatu 
Batuetako euskal komunitatean oso errotua omen dago "Maria Jesus y su 
acordeón"-ek Espainia osoan udako kantu bezala hedatu zuen "Pajaritos 
por aqui..." kanta.

Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatean "The Chicken Dance" 
bezala ezagutzen dute dantza hori, baina "The Duck Dance", "Dance 
Little Bird", "Vogel Tanz", "La Danse des Canards" edo "El Baile de 
los Pajaritos" bezala ere ezagutzen da.

Ezkontzetan ohiko dantza bihurtu omen da, eta Lisa Corcosteguik 
kontatzen duenez, dantza Thomas Werner-ek konposatu zuen 1970eko 
hamarkadan, Suizan. Mundu osoan hedatu da dantza eta 140 bertsio 
desberdin aurkitu ditu konposatzaileearen semeak, eta kantaren 40 
milioi kopia saldu omen dira munduan.

"Mariajesus y su acordeon"-ek 80 hamarkadan Espainian zabaldu zuen 
kanta nola iritsi den Ameriketako euskal komunitatera ez dago 
jakiterik oraindik. Lisa Corcostegui-k baditu hipotesi batzuk, baina 
benetakoaren bila dabil. Zuk eraman bazenuen kontaiozu!

Bestalde, Euskal Herriko eta Atlantikoaz bestaldeko euskal dantza 
taldeen antolaketa eta funtzionamendu mota desberdinetaz idatzi du 
Lisa Corcostegui-k martxoko Dantzaldizkariaren zenbakian.

Dantzaldizkaria:
http://www.dantzariak.net/dantzaldizkaria/index.htm

(Continue reading)

Igor Aldai | 7 Mar 2002 13:35

Itsasiren Argazki erakusketa

Azpeitiko Itsasi dantza taldearen (www.itsasi.como) eta Azpeitiko Argazki
elkartearen (www.azpeitikoargazkielkartea.com) 25.urteurrena dela eta
argazki erakusketa bat antolatu da. Erakusketa hau Argazki Elkarteko kideek
ateratako 26 argazkiz osaturik dago eta erakusketa historiko bat baino
gehiago, erakusketa artistiko bat dela esan daiteke.
Argazkiez aparte, PCbat ere egongo da, bertan Itsasiren historia
laburbiltzen duten 470 argazki azalduko direlarik.
Ondoren, komunikabideetara bidali den testua duzue irakurgai:
Itsasi Euskal Kultur Taldearen sorreraren hogeita bosgarren urteurreneko
ekitaldiak direla eta, martxoaren 9tik 24ra bitartean, taldeari buruzko
argazki erakusketa ikusteko aukera duzue Olazko Amaren Plazatxoan.
Itsasi Euskal Kultur Taldearen sorreraren hogeita bosgarren urteurreneko
ekitaldiak direla eta, martxoaren 9tik 24ra bitartean, taldeari buruzko
Argazki Erakusketa ikusteko aukera duzue Olazko Amaren Plazatxoan.
Argazki Erakusketa hau antolatzeko orduan, Azpeitian Urola Bailarako XXV.
edizioa prestatzen ari den Argazki Elkarteari laguntza eskatu genion, eta
erantzun egokia eman zigun honek. Bi taldeen lankidetzaren emaitza dugu
honakoa. Argazki Elkarteko argazkilariek Itsasi Euskal Kultur Taldearen
ekitaldietan ateratako argazki bikainak dira guztiak ere.
Hauxe duzue Argazki Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara.
Larunbat eta igandetan: 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.
Lekua: Olazko Amaren Plazatxoa.
Atsegin izango duzuelakoan, hurrengo arte.

"""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""""
Igor Aldai Garate ialdai@...

IDEKO A.I.E. Tfno (34) 943 748000
Polígono Arriaga 2 Aptdo.80 Fax (34) 943 743804
(Continue reading)

oier_a | 8 Mar 2002 12:30

Sutargi Eibarren


Eibarko Antzerki Jardunaldien egitarauan, Sutargi ikuskizuna 
aurkezten da gaur Eibarren. Hori dela eta Eduardo Muruamendiaraz 
elkarrizketatu dute El Correon. Hona esan dituenetako batzuk:

Edu Muruamendiaraz:
"Lo que pretendo es salir del tópico del baile tradicional. A la 
gente le dices que hay un espectáculo de danzas esta noche, y lo 
primero que dice es ¡jo, qué chapa! Entonces, a la gente hay que 
despertarle, y enseñarle que también el baile tradicional ofrece 
muchas posibilidades y que se pueden hacer cosas novedosas e 
innovadoras."

El Correon argitaratu den elkarrizketa:
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2002-03-08_muruam

Diario Vascon argitaratu den artikulua:
http://www.dantzan.com/Hemeroteka/2002-03-08_sutargi

oier_a | 11 Mar 2002 09:08

Zerrendakide berria


Zerrendakide berria daukagu! zuzuze@... helbidearekin 
harpidetu da. Ongi etorri eta ohi bezala, zure burua aurkeztera 
gonbidatzen zaitugu. 

Badakizu, mezuak idazteko: dantzan@...
Mezu zaharrak irakurtzeko: 
http://groups.yahoo.com/group/dantzan/messages

Ondo izan, oier.

oier_a | 11 Mar 2002 10:57

Sutargi Eibarren


Ostiralean Aukeran dantza konpainiaren "Sutargi" berriz ikusi nuen. 
Eibarko Antzerki Jardunaldien egitarauan eskaini zen saioa. 6 
hilabete pasa dira Bilbon ikusi nuenetik eta tarte horretan 
ikuskizuna bera sendotzeaz gain, niregan erreakzio desberdinik 
eragiten ote zuen jakin nahi izan nuen.

Bueno, segidan idatzitako hauek dira nire inpresioak, zuekin 
konpartitzeko plazaratzen ditudanak. Iruditzen zait Aukeran egiten 
ari den apustua oso garrantzitsua dela, bere garaian Oihanburuk 
Etorki-rekin egin zuen bezala. Sutargi proposamen bat da eta 
horrelakok euskal dantzarentzat aberasgarriak dira eta ez dugu 
beldurrik izan behar gure iritzia emateko, hain zuzen ere, 
horretarako baitira proposamenak ikusi, gozatu, txalotu, kritikatu, 
eztabaidatu, eta azken batean hobetzen jarraitzeko.

Horregatik posta zerrendako kide bakoitzari zuen iritziak plaratzera 
gonbidatu nahi zaituztet, iritzi trukea oso aberasgarria dela uste 
baitut. Hasteko nirea:

Ohi bezala Akilimarro-rekin hasi zen ikuskizuna, ondoren lau 
dantzarik txandaka zortziko bat dantzatu zuten, Edu Muruamendiarazek 
Agurra, bi neskaren dantza soltea, Aita San Migel, godaleta, Maitia 
Non zira doinuarekin dantza garaikideko mugimenduak, dantza solteko 
urratsekin beste pieza bat, otsagiko makil-jokoetatik abiatutako 
dantza, abarketak eta Zirga-ezean.

7 Dantzari, lau neska eta hiru mutil. Guztien artean Aiert Beobide 
nabarmendu zen. Teknika izugarria du, nahi duen guztia egiten du, 
Gipuzkoako San Juan urratsean edo muriska amaitezinetan (3 
(Continue reading)

oier_a | 12 Mar 2002 19:52

Goi-herri dantza taldeak 25 urte


Bilbo handiko, San Inazio auzoko Goi-herri dantza taldeak 25 urte 
betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen 
dihardute.

2002ko urriaren 6an ospatuko dute taldearen 25. urteurrena, dantza 
saioa, herri bazkaria eta akaso erromeriarekin borobilduz.

mikeldiaz | 12 Mar 2002 23:16

Ikuskizun barriak


Kaixo oier ! 
Denboraz gaizki ngoenez ezingo dizut nere iritzirik bota oso osoan baina
jakin dezazula aukeran bezelako ikuskizun horien aurrean egiten dudan ausnarketa
zurearen antza haundia duela. Zuk erran bezala ezberdinak dira Urbeltz ek egiten
dituena, baina Aukeran, Izeia, eta halakoak paretsu dira eta ez dut funtsarik
aurkitzen batzuren exibizioa besterik. 
Beno labur eta gaizki baina aurrerago izango dugu lasaiago hitzegiteko
aukerarik

Segi horrela zu bezalako pertsonak dira folkloren behar ditugunak
!!
Agur bero bat !!
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea

fer-geak | 13 Mar 2002 14:00

informazio bila

Informazio bila nabil. Azken 20 urteetan berreskuratu edo birsortu 
diren dantza tradizional edota bestelako erritualak nahi nituzke jakin. 
Batzuk bildu ditut baina ziur naiz oraindik badaudela ezaguzten ez 
ditudanak ere. Aurretik eskerrikasko eta Oier-ek dion bezala, ondo 
segi. Fer


Gmane