oier | 1 Aug 2001 13:19

Galdeiozu 5


Galdeiozu 5
Euskaldunon Egunkarian, Aiert Beobide:

2001-07-28
- Kanpoko edo hemengo agintarien aurrean dantzatu behar duzunean 
eroso sentitzen zara? Oihane Lekuona (Tutera) 

Aiert Beobide:

Aurreskuak momentu askotan bere garrantzia edo bere funtzioa galdu 
duela uste dut. Gaur egun, aurreskua ez da zerbait inauguratzeko edo 
ekitaldi bati hasiera emateko dantzatzen; orain, inaugurazio edo 
ekitaldi horretara doazen agintari edo politikariei egiten zaie. 
Noski, inaugurazio baten antolatzaileak, kazetariak eta agintari 
jendeak ez dira dantzari batek nahiko lituzkeen ikusleak, baina 
dantzak dakarren lana eta esfortzua ez direnez dantza konpainia 
batean eta irakasle moduan ibiltzearekin ordaintzen, askotan 
horrelako gauzak egitera behartuak gaude.

oier | 3 Aug 2001 09:37

Txapelaren mesedeak


Orain egun batzuk GArikoitzek plazaratzen zuen kontuaren harira, gaur
Edu Muruamendiaraz elkarrizketatzen dute GARAren Gazte Algara
gehiagarrian eta hona bere lehen erantzuna:

" - Txapelak ematen zuen berotasunaren falta nabaritzen duzu?

Ez, batere. Hori nire bizitzako etapa bat izan zen eta orain zeharo
ezberdinak diren beste gauza batzuk ditut buruan, niretzako
garrantzitsuagoak. Lortutako txapelek izen bat eman zidaten, eta,
hala esatea tristea bada ere, mundu honetan tokitxo bat izateko
aukera; benetan txorakeria bat da, baina, onerako edo txarrerako, ate
batzuk irekitzen dizkizu."

oier | 7 Aug 2001 10:27

Gasteizko txistulari bandaren CDa


Gasteizko Udalaren Txistulari Bandak "Onraita berriro" CDa kaleratu
du, orain 75 urte sortu baitzen taldea Primitivo Onraitaren
(1884-1961) eskutik. Orain arte beste inon grabatu gabe zeuden
Arabako aurreskuaren lau zatiak datoz diskoan.

Garikoitz Mendizabal da taldearen zuzendaria eta lehen txistua,
Roberto Alvarez 2. txistua, Eneko Espino eta Itziar Ruiz de Oña
silboteak, eta Gorka Errezil perkusioa.

oier | 7 Aug 2001 12:51

Donostiako Aste nagusia


Asteburuan hasten da Donostiako Aste nagusia eta ohi bezala
Donostialdeko dantza taldeek emanaldiak egingo dituzte arratsaldero
Konstituzio plazan. 

Añorgako Arkaitz dantza taldekoak ere dantzatuko dute aurten baina
Garikoitzek aurreratuko digu horretaz, eta txistulari alardeaz
zerbait ezta, Gari???

Beno, horra konstituzio plazako egitaraua:

IGANDEA 12 20:30 TXISTULARIEN ALARDEA. 
ASTELEHENA 13 20:00 GOIZALDI
ASTEARTEA 14 20:00 ARKAITZ
ASTEAZKENA 15 20:00 KRESALA
OSTEGUNA 16 20:00 ESKOLA
OSTIRALA 17 20:00 TREBESKA
LARUNBATA 18 COSACOS KRYNYSA
IGANDEA 19 20:00 Gran Canariako Folklore Jaialdia

Garikoitz | 7 Aug 2001 16:15

Aste Nagusia-Gari

Kaixo denoi:
Halaxe da bai. Datorren asteartean -hilak 14-, arratsaldeko zortzietan, oholtza gainean izango gara
Arkaitz Añorgako Dantzariak. Horretaz gain, igandean -hilak 12- Txistularien Alardean dantzatzeko
desgrazia izan dugu. Ezer baino lehen, bi emanaldiak Konstituzio enparantzan izango direla esan behar dut.
Astearteko emanaldian Gipuzkoako Dantzak (bai neska eta bai mutilekin), Arratia, Dantzari Dantza,
Suletinoa, Otsagi, Jaurrieta, "Sardineras" eta Luzaide dantzatuko ditugu -ezer ahaztu ez bazait
behintzat. Ea pundamenturik egiten dugun. Saiatu bederen, egingo gara. Kritikak ere, konstruktiboak
badira, onartuko ditugu, handik azaltzeko asmo edo gogorik izanez gero.
Alardean zer dantzatuko dugun ez dakit ziur, gaur baitugu entsaioa, baina entzun dudanez, agurra,
belauntxingo, uztai-dantza eta beste zerbait tokatuko omen zaigu. Pailazoarena egin behar ez dugun bitartean...
Eta oraingoz, hori da dena. Beti bezala, zalantza, komentario edo dena delakorik baduzue, ez ezazue
zuentzako gorde. Adio eta izan onak 

Gari

[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]

Garikoitz | 13 Aug 2001 13:46

Txistulari Alardea-Gari

Kaixo denoi:
Añorgako dantzariok atzo kunplitu genuen aurtengo Aste Nagusiko lehen konpromezua. Ezpata-Dantza,
Belauntxingo eta Uztai-Dantza izan ziren egin genituen dantzak. Bestalde, gurea dantza denez, han izan
ziren Eneritz Epelde eta Asier(?) Larrañaga (bestearen anaia izango dela uste dut). Hori dena eta
"Ñoñostiarrismo en su más puro estado" ikusi nahi badituzue, bihar ETBn emango dute. Hala esan
ziguten behintzat. Ordua ez dakit, baina gau partean izango dela pentsatzen dut.
Bestalde, bihar ere Konstituzio enparantzan izango gara Arkaitz Añorgako Dantzariak -hau da taldearen
benetako izena. Egingo ditugun dantzak bidali nizkizuela esango nuke, beraz etortzeko gonbidapena
luzatzea besterik ezzait geratzen. 
Ondo izan bada eta laster arte

Gari

[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]

Garikoitz | 22 Aug 2001 14:22

Helbide berria-Gari

Aupa jende!!!
Hementxe duzue nire helbide berria: arrabita@...
Portzierto, katuak mingaina jan al dizue? Edo, dantzari dagokionez, oporrak hartu al dituzue? 
Nik hementxe plana -mendizaleentzako, batez ere-: asteburu honetan Añorgako Arkaitz dantzariok
Erronkariko Garde herrian dantzatuko dugu, larunbatean (hilak 25), arratsaldeko seietan. Ikus
dezakezuenez, aurtengoan ari gara mugitzen. Izan ere, emanaldi hau eta gero ez gara geldituko, aurrera
jarraituko dugu irailean urteurreneko ospakizunak prestatzeko. 
Ala pues. Izan onak eta ondo pasa

Gari 

[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]

Garikoitz | 23 Aug 2001 00:12

Ttun-Ttun. Gari

Euuuup!
(Berriro ere)
Lehen komentatzea ahaztu zait. Larunbatean Garden emango dugun emanaldiaz gain, hurrengo eguerdian
(igandea, hilak 26) Erronkariko Ttun-Ttuna dantzatuko dugu, herriko batzuek hala eskatuta. Lau bikote
eta musiko pare bat izango gara. Bertsio "erreduzitu" bat, beraz. Lehen esan dudan bezala -eta ez naiz
Piriniotako turismo bulegorako lanean ari-, aitzakia on bat izan daiteke mendi aldean bueltaska bat
emateko. Dena den, probableena ez azaltzeadenez, Urbeltzen Irradaka ikuskizuneko bera dela esango
dizuet. Izan onak eta asko dantzatu.

Gari

[Se han eliminado los trozos de este mensaje que no contenían texto]

oier | 24 Aug 2001 11:04

Sokadantza Elgoibarren


Gaur, abuztuak 24, Sanbartolome eguna, sokadantza egingo da
Elgoibarren. Orduterdi barru edo, Foruen plazan, Alkatea aurretik
dutela aterako da 17-18 mutilek osatutako soka. Arkupeetan beste
horrenbeste neska ateratzeko zain. Aurten lan egitean tokatu naiz
fetxa señalatuan eta ez naiz egongo bertan. Behintzat lainotu samar
dago eta espero dut lorenzok ez dituela gehiegi berotuko dantzariek
buruak.

oier | 24 Aug 2001 14:44

Abuztuko dantza kronikak I Arkaitz Añorga

Dantza kronikak

Gehiegi ito gabe, baina hiriburuetako jaiak aprobetxatuz dantza
emanaldi batzuk ikusteko aukera izan dugu azken egunotan. Horra hiru
kronika hiru mezutan.

Abuztuaren 14an, Donostian izan ginen, Aste Nagusiko dantza
emanaldietako bat ikusten, Konstituzio plazan Añorgako Arkaitz
dantzari taldeak eskaini zuena. Gipuzkoako dantzak, Arratia, Bizkaiko
dantzari-dantza, suletinoak, Jaurrieta eta Luzaideko dantzak egin
zituzten besteak beste. 

Talde ederra dute Añorgakoek. Gure zerrendakide Garikoitzek gogoratu
bezala 75. urte betetzen dituzte aurten eta tradizio luze horri fidel
eusten diote. Nabarmena da batez ere mutilen maila altua. Gipuzkoako
ezpata-dantza, taldea bezain zaharrak izan daitezkeen ezpatekin oso
dotorea izan zen, Uztai-txiki bezala. Nesken uztai-dantza eta
zinta-dantza pattalagoak izan ziren. Alde handia nabari da mutil eta
nesken artean. Neska bakarlariek maila txukuna erakutsi bazuten ere,
taldeak osorik jarduten zuenean desoreka oso nabaria egiten zen.

Mutilek erreberentzia bi hiladatan egin zuten, Arkaitzen ohikoa den
bezala, baina pena da, aurreko lerroko bi dantzariak bakarrik
ikusteko modua izaten baita eta gainera, eskenatokian kabitu ahal
izateko, elkarrengandik oso hurbil zeuden dantzariak eta komeriak
izan zituzten lasterka jirakoak egiterakoan elkar ez jotzeko. Oier
Mendiola eta zerrendakide dugun Garikoitz Otamendik punta motz doinu
zaharra dantzatu zutenean harriduraz eta txaloz bete zen konsituzio
plaza. Mendiolak bata bestearen atzean lotu zituen jirako muriska
bikoitzak, eta Otamenditarren (Hori bai dantzari eta musikari
(Continue reading)


Gmane