17 Oct 2000 09:28
erromeria eguna, zabalik 2
Zabalik, 2000.eko irailaren 30tik urriaren 01ra 45. zenbakia Ohiturari eusten dioten erromeria gutxi Jadanik desagertu dira, herrietan antolatzen ziren erromerietako asko, eta gaur egun gutxi dira jarraitzen dutenak. Bi adibide dauzkagu gure inguruan, Aian ospatzen den Arristaratzuko erromeria eta Ernion iraileko igande guztietan antolatzen dena. Pilariketan hasi eta Sanjuanak bitartean, igandero antolatzen da, Arristaratzuko erromeria. Bertakoek ez dute zehatz gogoratzen, baina badira gutxienez 76 urte Aiako inguruetan erromeria hau antolatzen dela. Azkeneko urte hauetan, ordea, oso jende gutxi joaten da dantza sueltoan egitera eta antolatzaileek laguntza eske jo dute Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrera. Biltzar honetako arduradunek esan digutenez, «zerbait egitekotan gabiltza, dantza taldeak hara bidali nahi ditugu, ez erakustaldiak egiteko, jendea erakartzeko baizik». Osasuntsu jarraitzen duen erromeria Ernio mendian, Zelatungo zelaietan, ospatzen dena da. Irailean zehar, igandero, jende andana biltzen da dantza saio batzuk egitera. Bertakoek adierazi digutenaren arabera, «jendea Ernioko bi aldetatik igotzen da erromeriara, Asteasu eta Errezildik batez ere. Baina jakin dugu, aurten adibidez, Bizkaitik ere autobusak etorri direla; hala ere, gehienetan, eguraldiaren arabera egoten da, etortzen den jende kopurua».(Continue reading)
RSS Feed