Koko-dantzak live
Oier Araolaza <
oier@...>
2010-02-05 15:27:12 GMT
Bihar karnabalak ditugu Eibarren. Koko-eskean aterako gara baserriz-baserri koko-dantzak eginez. Baserri-bideak malkartsuak eta estuak dira inguru hauetan, eta ez da erraza izaten zuzenean ikustera joatea. Baina aurten esperimentu txiki bat egingo dugu koko-dantzak zuzenean erretransmititzeko. SMS, Twitter, Coveritlive eta horrelakoak erabiliz koko-eskea nondik nora dabilen, komentarioren bat eta argazkiren bat ere sareratzen joango gara. Kobertura aldetik itzal asko dituen parajea da, eta bat festan dabilenean ez da asko akordatzen beste ezertaz, baina konpartsan datozen pare bat geek-ek mugikorrak dantzan jarriko dituzte, eta ea zer ateratzen den.
Goizeko 8:30etatik aurrera gure blogean izango da koko-eskearen berri
izateko aukera:
http://www.dantzan.com/blogak/kezka Horrez gain dantza taldearen twitter-ean eta
facebook-ean ere agertuko dira bidaltzen ditugun mezuak, baina egokiean
blogean bertan ikusiko da, coveritlive tresnari esker. Norbaitek
zerbait idatzi nahi izanez gero bertan aukera izango du baina login
egiteko twitter, myspace edo facebook-eko nick-a erabili beharko du.
oier.